prentsa oharrak
Audientzia marka
Txapeldunen Ligako Real Madril-Lyon neurketa, saiorik ikusiena
A.E
EITB
620.000 lagunek jarraitu zuten uneren batean ETB-1ek emandako saioa.
ETB-1ek emandako Real Madril eta Lyongo Olympiqueren arteko Txapeldunen Ligako kanporaketa eguneko saiorik ikusiena izan zen atzo. Partidak %27,5eko audientzia zatia izan zuen, bataz beste 256.000 ikus-entzulek ikusi zuten eta 620.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.
Real Madril Championsetik kanpo utzi zuen neurketaren emanaldiak hurrengo saio ikusienaren audientzia bikoiztu zuen bere ordutegian.