Itxi

prentsa oharrak

Asteazkenean

Real Madril-Olympique Lyonnais, zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Arratsaldean, Paris-Niza lasterketaren hirugarren etapa eta ondoren Tirreno-Adriaticoren lehenengoa.

Txapeldunen Ligak eta momentuan ospatzen ari diren txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenek osatuko dute ETB-1en eta eitb.com-en asteazkeneko kirol eskaintza zabala.

Asteazkenero moduan, arratsaldeko 20:45etan "Champions Gunea" hasiko da ETB-1en eta eitb.com-en. Aste honetan, Mikel Olazabalek aurkezten duen saioaren eskutik, Real Madril eta Lyongo Olympic taldeen arteko norgehiagoka ikusgai izango da ETB-1en zuzenean, Juanan Legorburu, Xabier Azkargorta eta Naxari Altuna adituen komentarioekin. Ondoren, 22:40ak inguruan, Manchester-Milan norgehiagokaren laburpena eskainiko da Ander Txintxurreta eta Xabier Azkargortaren eskutik.

Bazkalostean, berriz, txirrindularitzaren txanda izango da. Lehenengo Paris-Niza lasterketaren hirugarren etaparen zuzeneko emisioa. Txirrindulariak Saint Junien herri frantzesetik irtengo dira eguerdiko 15:20etan eta Aurillac herrira heldu arteko 208 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Fermin Aramendi eta Unai Osa izango dira berriemaile.

Ondoren, Tirreno-Adriatico lasterketa italiarraren lehengo etapa eskainiko da 17:00etatik aurrera ETB-1en eta eitb.com-en. Livorno eta Rosignano Solvay herrien arteko jardunak 148 kilometroko ibilbidea izango du. Euskal Telebistan Xabier Usabiaga eta Mikel Artetxeren komentarioek lagunduko dute emisioa.