prentsa oharrak
Pilota emanaldia
Mikel Idoateren debuta, ostiralean ETB-1en
A.H.
EITB
Barañaindik zuzenean, gaueko 22:00etatik aurrera.
Euskal Telebistak ostiral gauean Barañaingo pilotalekuan egingo den pilota jaialdia eskainiko du zuzenean gaueko hamarretan hasita. Lehen partida Saralegi-Eskuderon eta Retegi Bi-Cecilio bikoteen artekoa izango da eta ondoren, ikusmin handia sortu duen Mikel Idoate pilotariaren debutaren lekuko izango dira ikus-entzuleak. Chantreako 21 urteko aurrelariak Pedro Martinez Eulate izango du bikote profesionaletako bere lehen partidan, eta Berasaluze IX eta Goñi III.aren aurka lehiatuko da. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak komentatuko dituzte bi neurketak ETB-1en.