Itxi

telebista

Audientzia

Bilboko txupinazoa, bere ordu tartean audientzia buru

EITB

Marijaiaren harrera eta txupinazoaren zuzeneko emanaldiak %18ko audientzia-zatia izan zuen larunbat arratsaldean.

Bilboko Aste Nagusiari hasiera eman zion txupinazoaren zuzeneko emanaldia, bere ordu tartean audientzia buru izan zen, %18ko audientzia zatiarekin.

Gurutze Beitiak pregoia irakurri eta Oihana Pascual konpartsa-kideak txupina bota ondoren, 9 eguneko festari hasiera eman zioten bilbotarrek larunbatean. ETB1en, Radio Euskadiko Sonia Charcan eta Ander Iribar kazetariak egin zuten zuzeneko emanaldiaren kontakizuna, eta kalean, Maite Eskamerdi eta Soraya Vegas jende-artean ibili ziren Arriaga Antzokiaren inguruko jai giroa gertutik bizitzeko. Saioak 198.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Igandeko estropadak

Bestalde, Portugaleteko Banderaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen igande goizean. Saioak %17,3ko audientzia zatia izan zuen, eta %29,2ko tartea lortu zuen  euskaldunen artean. Guztira, 90.000 ikus-entzulek bat egin zuten estropaden emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.