Itxi

telebista

Audientzia

Zeledonen jaitsiera, bere ordu tartean nagusi

EITB

'La Noche de...' ere audientzia buru izan zen astearteko ordutegi nagusian.

Audientziaren harrera bikaina izan zuen Zeledonen jaitsiera eta Gasteizko jaien hasierako giroa bildu zituen saio bereziak. Bere ordu tartean nagusi izan zen %17,3ko audientzia zatiarekin, eta 165.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen. Pilar Ruiz de Larrea eta Alberto Ortiz de Guinea kazetariek gidatutako emanaldiak Andre Maria Zuriaren plazako giroaren berri eman zuen, bertan bildutako jende ezagunaren testigantzak ere jasoz. Zeledonen jaitsieraren momentua izan zen emanaldi osoan unerik arrakastatsuena, %22,6ko audientzia zatiarekin.

Gauean, ETB1en ikusgai izan zen 'Gasteizko Jaiak 2015' saio bereziak ere jarraipen zabala izan zuen. Ilaski Serranok eta Marta Elvirak aurkeztuta, %6,7ko audientzia zatia izan zuen publiko euskaldunaren artean, eta 93.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'LND', ordutegi nagusian audientzia buru

Bestalde, 'La Noche de...' audientzia buru izan zen berriz ere astearteko ordutegi nagusian, %11,5eko kuotarekin. Felix Linaresek ondoren eskaini zen ¿Qué fue de los Morgan? komediaren hainbat datu eman zituen, zine munduko eta Hollywoodeko izarren inguruko hainbat erreportajerekin batera.

jerekin batera.