Itxi

telebista

Bigarren edizioa

Bidali zure bideoa edota esteka, eta parte hartu 'Izarrak Kalean'en

G.U.

Bidali zure bideoa atarian daukagun formularioaren bitartez edota Youtubera igota duzun bideoaren esteka izarrakkalean@eitb.eus -era. Maiatzaren 30era arteko epea daukazu. 2.000 euro daude jokoan!

0:19

'Izarrak kalean' saioa martxan izango da berriz, eta parte hartzaile bila gabiltza. Beraz, adi! Jada bidal ditzakezue zuen abesteko gaitasuna erakusten duten bideoak. Saioaren arduradunek bideo horiek guztiak ikusi eta aztertuko dituzte, eta aukeratutakoak bigarren edizioko lehiakideak izango dira. Maiatzaren 30era arteko epea duzue bideoa bidatzeko. Beraz, has zaitezte prestatzen!

Banaka edo binaka hartu ahal izango duzue parte. Lehenik eta behin, zeuen burua aurkeztu beharko duzue bideoan: izen-abizenak, zein musika mota duzuen gogoko, zergatik aukeratu behar zaituztegun? Gainera, aukeratuen artean egongo bazinate, lehiaketan abestu ditzakezuen bost abesti proposa itzazue (kantaren eta abeslariaren izenak zehaztuta). Abestiak originalak edo moldatuak izan daitezke, eta behar bezala entzuteko moduan grabatuta egon beharko dute.

Bideoak bi modutan bidal ditzazkezue. Dagoeneko Youtubera igota baduzue bideoa, izarrakkalean@eitb.eus helbidera bidali esteka zuen datuekin. Bestela, 'Izarrak kalean' atarian jarri dugu bideoak igo ahal izateko formularioa. Formatuei dagokienez, .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpegps, .flv, 3gpp eta webm dira onartuko ditugun bakarrak. Horizontalean grabatutako bideoak jaso nahi ditugu, eta, bestalde, gogoratu, adinez nagusi ez bazarete, gurasoen edo tutoreen baimena bidali beharko diguzuela izarrakkalean@eitb.eus helbidera.

2.000 euro daude jokoan edizio berri honetan. 1.000 euro saioaren irabazleak eskuratuko ditu; beste 1.000 euroak, berriz, Gaztea 25 urteren eskutik etorriko dira, eta eitb.eus atarian martxan jarriko dugun lehiaketaren irabazleak poltsikoratuko ditu. Saioaren emisioarekin batera jarriko dugu martxan lehiaketa, eta, bertan, jendeak bozkatu ahal izango du zein den bere abeslari kuttunena.

Saioaren atarian bertan dauzkazue bideoak igotzeko argibideak eta lehiaketaren oinarriak. Gainera, lehen edizioko bideoak ikusteko aukera ere badaukazue.

Has zaitezte ahotsak berotzen eta bideoak grabatzen. Zain gaituzue!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista