Itxi

telebista

00:10ean

Bizkaiko gazteen errealitatea erakutsiko du 'Kalesareak' saioak ETB1en

A.H.

EITB

Kamera eskuan, euskal gazteak kalera irtengo dira, eta sormen gaitasun mugagabea erakutsiko dute euren desioak, nahiak, zalantzak eta bizimodua azaltzeko.

0:39

Bizkaiko gazteen errealitatea islatu nahi duen dokumentala da Kalesareak, eta gazteen aniztasuna, desioak, nahiak, zalantzak eta bizimodua erakutsiko ditu, gazteen euren ikuspuntutik; izan ere, kamera eskuan, lokal, ikastetxe, etxe eta gaztelekuetatik kalera irten dira, euren sormen gaitasun mugagabearekin, bideo, erreportaje eta artelanak eskaintzeko.

Kilometro ugari egingo dituen road movie bat da Kalesareak, Bizkaian hasi eta Kaliforniako Bakersfielderaino iritsi dena, nortasuna, bitxikeriak, sormena eta gaztetasuna aztertu, neurtu, ikasi eta partekatuz. Arlo ugari jorratu dituzte bideo hauetan: sexua, ikasketak, lana, euskara, etxebizitza, komunikazioa, kultura... Den-dena, gazte euskaldunen nortasun propioaz aztertuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako K programan parte hartu duten ikus-entzunezkoek osatzen dute Kalesareak dokumentala. Programa honen helburua euskarazko espazio ireki bat sortzea da, 18-30 urteko gazteak aktiboak izan daitezen euren kezken aurrean proposamenak eta irtenbideak bilatzen.

Kalesareak gaur gauean izango da ikusgai, 00:10etik aurrera, ETB1en.