Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Eneko Van Horenbeke, gaur gauean, 'El Impostor' saioan

A.H.

EITB

Fikako Avila Nebreda familiaren gezurra agerian uzten saiatuko da.

Gaur gauean, 22:30ean, Adela Ucarrek aurkezten duen 'El Impostor' saioko hirugarren atala emitituko da. Familia batek pertsona ezezagun bat sartuko du bere etxean, gonbidatu ospetsu baten aurrean familiako kide modura aurkezteko. Gonbidatua familiako kide faltsua nor den jakiten saiatu beharko da.

Aste honetan, Eneko Van Horenbeke izango da pertsona hori. 'El Conquistador' saioko lehiakide eta arraunlaria Fikako Avila Nebreda familiarekin biziko da egun batez.

'El Impostor' Pausoka ekoiztetxearen formatua da, eta 10 herrialde baino gehiagotan banatu dute. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Perun eta Txinan ekoizten dute.