telebista
LEHIAKETA
Aukeratu 'Conquis'eko lehiakide gogokoena 5 finalisten artean
A.A.
EiTB
Eman botoa 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan gehien gustatu zaizun lehiakideari, saioaren webgune berezian zein SMS bat bidalita, eta iPhone S5 aske bat eskuratu ahal izango duzu.
-
El Conquistador
'El Conquistador del fin del mundo' lehiaketaren hamargarren edizioa azken txanpan sartu da, eta bost lehiakide baino ez dira gelditzen jada ikusleen gogokoena aukeratzeko: Diana, Eneko, Ander, Jorge eta bikiak. 'El Conquis' saioaren interneteko atarian sartu, eta lehiakide gustukoenaren aldeko botoa eman dezakezu dagoeneko. Botoa emango duzuen jarraitzaile guztion artean iPhone S5 aske bat zozkatuko dugu.
Botoa emateko modua oso erraza da eta bi aukera daude horretarako, saioaren webgunearen bidez edota SMS bat bidalita. Lehenengo aukera hautatuta, saioaren webgunean sartu behar da, eta bertan ageri diren lehiakideetako bat aukeratu behar da argazkiaren azpian duen "votar" hitzaren gainean klik eginda. Ondoren, beheko datuak bete behar dira. Horren ostean, mezu elektroniko bat jasoko du boto-emaileak jarri duen helbidean, eta bertan ageri diren pausoei jarraitu behar dizkie botoa baieztatu ahal izateko. SMS bidez botoa emateko, aldiz, 25024 zenbakira bidali behar da mezua eta CFM ezizena erabilita. Hortaz, botoa emateko, honako hau jarri behar da: CFM (hutsunea) IZENA.
Ikusleen gogokoena hautatzeko prozesuan Argentinara joan ziren 28 lehiakideetatik edozein aukeratu dezakegu. Aurreko urteetatik ezberdintasun bakarra dago: Erriberriko bikiek batera hartzen dute parte, taldekako fasean bezala. Horrez gain, edozein arrazoi izan daiteke botoa emateko egokia: jatorrena izatea, lehiaketan nola moldatu den, zein estrategia erabili duen, elkarbizitzan nola moldatu den... Botazio honetan ikusle eta interneteko erabiltzaileek dute azken hitza, horien iritzia izango baita kontuan. Eta "ikusleen gustukoena"ren tituloa eskuratzen duenak 3.000 euroko saria eramango du. Gainera, lehiakide gogokoenak bi lagunentzako bidaia bat irabaziko du Eroski Bidaiaken eskutik.
Finala, ekainaren 8an
Botazioa nola joan den kontatu digu astero Patxi Alonsok 'El Conquis 2014' debateetan. Bertan jakin dugu jendearen iritzia zein izan den eta boto gutxien jasota, hautaketa honetatik kanpora nortzuk geratu dira.
Datorren igandean, ekainaren 8an, egingo den ‘El Conquis 10’saioaren azken atal berezian ezagutuko dugu nor den ikusleen lehakide gogokoena, 3.000 euroko faboritoaren saria jasoko duena. Halaber, iPhone S5 bat zozkatuko dugu boto-emaile guztien artean.
Zorte on denei!
Lege-oharra: JDK URPEVI TECNOLOGIA, S.L-ek eskainitako zerbitzua. Honako zenbaki honen jabea: WPR, SA - sms@wpr.es 902044008 - PVP/SMS 1,45€ (zergak barne).