telebista
Gaur
Mikel Rueda zinegilea 'A Escondidas' filmaz, 'EiTB Kultura-Transit'en
A.E.
EiTB
Ed Steps bikote bilbotarrak kultura urbanoaz hitz egingo du, eta batez ere dantza urbanoaz arituko da BreakOnStage jaialdia dela eta.
-
Mikel Ruedaren 'A escondidas' filma.
Gaur gauean, 'EiTB Kultura-Transit' saioak Mikel Rueda zinegile bilbotarra elkarrizketatuko du, Malagako Zine Jaialdian aurkeztu duen A Escondidas filmaren harira. Ruedaren bigarren pelikula Bilbon errodatu da eta nerabe homosexualen arteko amodio istorioa kontatzen du. Protagonistetako bat kanporatua izateko zorian dagoen etorkina da.
Beste euskal zinegile batek, Alex Pina donostiarrak, Kamikaze bere lehen filma estreinatuko du. Zinema aretoetan ikusgai daude une honetan baita ere Capitan America-ren bigarren atala eta sari ugari irabazi dituzten beste bi izenburu: Guillaume Galiene frantziarraren Guillaume y los chicos, ¡a la mesa! eta Pawel Pauwlikowski poloniarraren Ida.
Ed Steps bikote bilbotarrak, halaber, kultura urbanoaz hitz egingo du ETBn , batez ere dantza urbanoaz, BreakOnStage Nazioarteko Jaialdia aitzakia hartuta. Bilbon izango da larunbat honetan, eta kultura urbanoaren lan eta artista adierazgarrienak izango dira bertan ikusgai.
ETB1en eta ETB2n gaur emango den saioa hainbat musika proposamenekin osatuko dute.