telebista
Felix Linaresek aurkeztuta
'La Conspiración' filmaren estreinaldia, 'La Noche de...' saioan
Gainera, saioan, Daniel Brühl aktorearen ibilbidearen errepasoa egingo da, eta Schwarzeneggerek eta Sylvester Stallonek osatzen duten bikote bitxiaren sekretuak kontatuko dituzte. ontatuko dituzte.
-
Robert Redford da filmearen zuzendaria. Argazkia: EITB
Gaur, asteartea, ETB-2ko "La Noche de..." saioan, estreinaldia izango dugu: 'La Conspiración' filma izango dugu ikusgai, Abraham Lincolnen hilketaren inguruan gertatu zena argitzen duen pelikula. 22:15etik aurrera, Robert Redfordek zuzendutako lan honen aktoreei buruzko xehetasunak ere emango ditu saioak: James McAvoy, Robin Wright, Kevin Kline eta Evan Rachel Wood. Gainera, filmak errealitatearekin duen zehaztasuna azpimarratuko du programak.
Bestalde, zinemazaleen artean jarraitzaile asko dituen Daniel Brühlen bizitza harrigarria ezagutuko dugu. Aktore hispaniar-alemaniarra hainbat aldiz izan da Euskadin, eta denon ahotan dago orain dela egun gutxi Rush filma estreinatu baitu. El mapa de Daniel Brühl atalak aktorearen ibilbidea jarraituko du, eta, beste hainbat gauzaren artean, zineman eman zituen hasierako pausoetan Jackie Chanenen ordezkoa izan zela esango digute.
Askotan zine kritikariek "larrutu" dituzten film batzuk, denborarekin maisulantzat hartu izan direla ere ikusiko dugu Los críticos también se equivocan atalean.
Bukatzeko, Arnold Schwarzenegger eta Sylvester Stallone aktoreak ardatz hartuko ditu 'La Noche de...' saioak. Zinearen historiako bi aktore indartsuenek film bat grabatu berri dute, eta horregatik, une egokia izango da haien artean izan diren lehiak, ika-mikak eta batak besteari eginiko txantxa astunak gogoratzeko. Schwarzenegger eta Stallone izango dira gaur Extraña pareja ataleko protagonistak.
'La Noche de ... La Conspiración', gaur gauean, 22:15ean izango dugu ikusgai, ETB-2n.