Itxi

telebista

16:00etan

Bilboko 'Estropatada', zuzenean, gaur, ETBKn eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Endekapenezko gaixotasun neurologikoen aldeko sentsibilizazio eta ikerkuntza bultzatzeko ekimenarekin egingo du bat EITB.

  • Estropatada

    Estropatada

Endekapenezko gaixotasun neurologikoen aldeko sentsibilizazioa eta ikerkuntza bultzatzeko, Walk On Project (WOP) erakundeak Gomazko Ahateen I Estropada Solidarioa antolatu du Bilbon. EITBk ekitaldiarekin bat egingo du, eta zuzenean eskainiko du 'Estropatada' solidarioa ETBK Saten eta eitb.com-en, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

30.000 ahatetxok Bilboko itsasadarrean behera lasterketa egingo dute, eta erlojupeko solidario honen hasiera Udaletxeko Zubia izango da. Aurretiaz 5 euroren truke erosita dauden gomazko ahatetxoek bi kilometro egin beharko dituzte, Euskalduna Zubian kokatuko den helmugara heltzeko. Ahatetxo bakoitzak chip bat izango du, eta GPSaren bidez euren kokapena zein den jakin ahal izango da ekimenaren webgunean.

¡Estropatada'rekin aterako duten diru guztia endekapenezko gaixotasun neurologikoei lotutako ikerketara zuzenduko dute.