telebista
Asteazkenean
Axi Muniain eta Maitena Salinas, 'Donostiako Suak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, gastronomia dastaketa batean izango dira eta brasilgo folka ezagutuko dute gertutik.
Datorren asteazkenean, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta Kontxako pasealekutik arituko dira zuzen- zuzenean, eta bi gonbidatu berriekin izango dira: Maitena Salinas "Goenkale"ko aktorea eta Axi Muniain Surflaria. Edukiz beteriko saioa izango da eta su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean. Su artifizialen Nazioarteko 50. Lehiaketan parte hartuko duen asteazkeneko piroteknia, Alemaniako Innovative Proteknia izango da.
Bestalde, Lierni Agirrezabala eta Unai Etxabe erreportariak egunean zehar Donostiako jaietan izandako giroaren berri emango dute. Lierni Kursaaleko gastronomia dastaketa batean izango da eta Unaik, berriz, brasilgo folka ezagutuko du gertutik.
"Donostiako Suak 2013" asteazken honetan emitituko da 22:00etatik aurrera.