Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

Athletic

ETBk 'Mende bat eta 90 minutu' dokumentala estreinatuko du udazkenean

Dokumentalaren aurrestreinaldia abuztuaren 21ean izango da, Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan. Dokumentala ETBk ekoiztu du Athletic Clubaren laguntzarekin.

0:20

Datozen belaunaldien oinordetzarako, San Mames zelai zaharraren bizitza eta esentzia batzen dituen ikus-entzunezko dokumentu zehatza eta kalitatezkoa sortu nahi izan dute Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Baleuko ekoiztetxeak, 'Mende bat eta 90 minutu' dokumentalarekin. Futbolak sortzen dituen emoziak eta, oroitzapen eta bizipen ugari biltzen dituen zelaiaren historia errepasatzen ditu Unai Larreak zuzentzen duen eta ETBk koproduzitzen duen dokumentalak.

ETBk udazkenean eskainiko du dokumentala, eta aurrestreinaldia abuztuaren 21ean izango da Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan. Proiekzioa 13:00etan hasiko da eta ordu erdi lehenago, Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean, garai batean Ingelesen Landa izan zen horretan, oroitzapenezko argazki saioa egongo da.

Leku eta data zehatz hauek oroitzapenezko dokumental honen estreinaldiarentzako ez dira kasualitatez aukeratu. Orain dela mende bat baino gehiago Ingelesen Landa hauetan, britainiarren hilerriaren alboan hain zuzen ere, Bilbon lehendabizikoz jokatu diren foot-ball partidak gauzatu ziren. Eta San Mames zelaian jokatutako lehen norgehiagoka txapelketa triangelukatu bati hasiera eman zion Athletic Club eta Irungo Racingen kontrakoa izan zen, 1913ko abuztuaren 21ean. Jokoa arratsaldeko 5etan hasi zen eta lehendabiziko gola Athleticen estreinako mitoak gauzatu zuen: Rafael Moreno Pitxitxik. Hortaz, hurrengo abuztuak 21ean San Mamesen inaugurazioaren mendeurrena doi-doi beteko da.

Dokumentala

'Mende bat eta 90 minutu' Athletic Cluben zelai zaharraren historia berrikusten duen dokumentala da. Bere lanaren ardatza gehienbat San Mamesen filmatu izan diren garai berdineko zenbait Athletic Clubeko eta talde aurkari bateko jokalarien topaketa da. Artxiboko irudiak, zenbait erabat harrigarriak, eta pertsonai publiko eta pribatuei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkideak …) egindako elkarrizketak biltzen ditu elkarrizketak.

Besteak beste, , Iker Casillas, Xavi Hernández, Vicente del Bosque, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, José Ángel Iribar, Rafa Iriondo, Txetxu Rojo, Joseba Etxeberria, Ángel María Villar, Julen Guerrero, Josu Urrutia, Carmelo y Andoni Cedrun, Javier Clemente, Luis Fernández, Andoni Goikoetxea, Iñigo Liceranzu, Peio Uralde, Jesús Mari Zamora, Carlos Gurpegui, Iñaki Sáez, José Eulogio Gárate, Joaquín Alonso, Rafa Guerrero, Nerea Onaindia, Susana Guerrero o Juanlu (San Mameseko azken golegile ofiziala) izan ditugu berrelkarketa hauen protagonistak. Horrez gain, elkarrizketatuen artean Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Antonio Basagoiti, Jone Goirizelaia, Joaquin Almunia, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Anton Barrutia edo Eneko Atxa, izango dira.