Itxi

telebista

Kirol saioak

Real Sociedad-Eibar, asteazkenean, ETB1 eta eitb.com-en

A.E.

EiTB

Euskadiko Traineru Txapelketa Lekeitiotik eta Azpetititik pilota ere izango ditugu ikusgai.

  • Realaren aurredenboraldiko partida bat

    Realaren aurredonboraldiko partida bat

Kirol eskaintza interesagarria dakar ETB1ek eta eitb.com-ek San Ignazio egunean. Arratsaldeko lehen hitzordua estropadak izango dira: 16:35ean hasita, Euskadiko Traineru Txapelketa eskainiko da zuzenean Lekeitiotik. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Amane Ibañezek kontatuko dituzte nondik norako guztiak.

Horrez gain, Reala eta Eibarren arteko futbol partida emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek 20:45ean hasita. Zarautzen jokatuko da neurketa, eta Xabier Anduezak eta Juanan Larrañagak emango dute partidaren berri.

Gauean, berriz, 'ETB Kantxa'ren barruan, pilota jaialdia Azpeititik: Olaizola II-Begino eta Martinez de Irujo-Zubieta arituko dira estelarrean. Aurretik, Olaizola I-Apraiz eta Retegi Bi-Peñagarikano arituko dira nor baino nor. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna. eitb.com atarian ere jarraitu ahal izango da partida zuzenean.

Halaber, Getxon egun horretan jokatuko den Txirrindularitza Sari Nagusiaren laburpena egingo du Alfontso Arroiok 19:30ean.