Itxi

telebista

Administrazio Kontseilua

EiTBk kontuan izango du Legebiltzarraren jarrera erregearen mezuan

EITB

EITB

Surioren ustez hitzaldia mantentzea da erabakirik koherenteena, baina Eusko Legebiltzar berriak bere jarrera formalki adierazten badu, EiTBk kontuan izango du.

  • EITBren Bilboko egoitza

    EITBren Bilboko egoitza

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, erabakirik koherenteena Gabonetako programazioan Erregearen hitzaldia mantentzea dela adierazi du Administrazio Kontseiluan; azken hiru urte hauetan egin den moduan, alegia, 'errespetu instituzional' zeinu gisa. Halere, Eusko Legebiltzar berriak bere jarrera formalki adierazi, eta EITBko zuzendaritzari jakitera ematen badio, zuzendaritzak iritzi hori kontutan izango du, hurrengo egunetan, Gabonetako Programazioa behin-betiko itxi aurretik.

Dena dela, erabaki hori EITBko zuzendaritzari hartzea dagokiola esan du, zuzendari nagusiak eta ez Administrazio Kontseiluari.

Gabonetako programazioa eta 2013ko nobedadeak ETBn

Gabonetako programazioari dagokiolarik, saio berezi ugari izango da jai hauetan. Hasteko ETBren 30. urtemugaren haritik, '30 Urte Kantuan' saioa estreinatuko dute urtarrilaren 22an. Joseina Etxeberriak aurkeztuta.

Gabon Gauean, berriz, 'Al Rescate: el efecto berberecho' umore saioa izango dugu Oscar Terolekin eta 'Euskal Kantuen Gaua' Kike Anomarrizek eta Itziar Atienzak aurkeztuta., Maikrux eta Marikamenen eskutik 'Atsuen Gabonetako Mezua' ere izango dugu. Musikari dagokionez, 'Dantxarinea Kantuz' eskainiko du ETB-1ek Atsuen aurretik.

Eguberri egunean Sortuko dira besteak jaialdia izango dugu ikusgai ordutegi nagusian ETB-1en. Beste berezi batzuren artean, 'Ama Lurra: elurpeko bizia' iragarri du ETB-1en 25ean eta 'Ama Lurra: el manto blanco' urtarrilaren 3an ETB-2n. Beste sorpresa bat ere izango da gabon hauetan: 'Erne! Demonio' gabonetako lehiaketa berezia. Mikel Elizegik aurkeztuta, gaueko 21:00etan emango da abenduaren 25, 26 eta 27, eta urtarrilaren 1, 2 eta 3an. Abenduaren 29an, galdu ezin den beste hitzordu klasikoa izango da: Euskadiko Selekzioak Boliviaren aurka jokatuko duen partida zuzenean emango da Anoetatik.

Gabon Zaharra, Bilbotik ospatuko ditu ETBk 30. urtemuga oroituz. Kanpaiak Atsuekin izango dira ETB-1en, eta El Jonan, El Pelanas eta Africa Baetaren eskutik ETB-2n. Oscar Terolek zuzendutako 'Al Rescate'ko lan-taldea eta egungo 'Vaya Semanita'ko lan-taldea, Javier Garcia de Vicuñaren gidaritzapean dabilena, elkarlanean ari dira saioa prestatzen gainera ETB-2rako. ETB-1eko Atsuen berezia, berriz, '30 urte Gozaaaaatzen' izango da.

Urtarrilaren 6an, Gabonetako programazio bereziari amaiera borobila emateko, ETB-2n 'El Conquistador del Fin del Mundo' Julian Iantzik aurkeztutako realityaren bederatzigarren edizioa jarriko da abian.

2013ko urtarrilerako nobedade batzuk ere aurreratu dituzte esate baterako ETB-1en ostegunetan Klaudio Landak aurkeztuta izango den mahai ingurua

467.000 entzule EITBko irratiek

Eusko Irratia, azken bost urteetako emaitzarik onenak eskuratu ditu EGMren arabera
EGMk EITBko irratiari emandako emaitza onen berri ere izan da Administrazio Bileran. Estudio General de Mediosen arabera 2012. urtearen itxieran Eusko Irratia, irrati Publikoak , 30. urtemugan azken bost urteetako emaitzarik onenak eskuratu ditu. Hartara, egunero, 467.000 entzulek egiten dute bat EITBko irratiekin, euren oinarri eta posizio sendoari eutsiz.Radio Euskadi emaitza hobetzen ari da, eta euskal irratigintzan lider izaten jarraitzen du: 200.000 entzule inguru ditu Euskadi Irratiak 30. urtemugan, honetan, bere entzule fidel kopuruari eusten dio, 90.000 lagunek jarraitzen dute euskarazko irratia egunero. Irrati musikalak ere etengabe entzule kopuruan gora egiten ari dira: Gazteak 130.000 ditu eta EITB Irratiak 23.000. Radio Vitoriak ere eragin zabala du Araban, 30.000 entzulerekin.

EITB Maratoiak Marka guztiak hautsi ditu

Abenduan egin den EITB Maratoiaren balantzea egin da bilera honetan. Izan heroi egun batez / Sé héroe por un día lelopean, EITB taldeko komunikabideek haurren minbiziaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutu dute eta 676.743 euroko ekarpena lortu dute inoizko diru bilketarik handiena izan da. Ikerkuntzara zuzenduko dute beste behin diru guztia.