Itxi

albistea

20:30

Bilbao Basket-Ucam Murcia, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

Bestalde, 'La Entrevista' saioan Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioko hautatzaileak izango dira.

  • Argazkia: EITB.

Gaur gauean, Endesa Ligako emanaldia eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-en, 20:30etik aurrera. Bilbao Basket eta Ucam Murcia taldeen arteko norgehiagoka izango da ikusgai, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren kontakizunarekin.

Bestalde, Jose Ituartek gidatzen eta zuzentzen duen 'La Entrevista' saioan Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioko hautatzaileak izango dira gonbidatu, datorren abenduaren 29an Boliviaren aurka jokatuko duten partidaren karietara.