Itxi

ETB1

Eduki nabarmenak

Kirola eta "Portugaleteko Munduko Dantzak" asteartean ETB1 eta eitb.eus-eko edukien artean

EITB Media

Horrez gain, "Ángel de venganza" filma Dani Álvarezek aurkeztutako "La Noche De..." saioan.

0:19
EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Kirolak" – 16:15ean eta 17:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

 

Sokatirak eta pilotak osatuko dute astearteko kirol eskaintza. 16:15ean, goizean Laukizen jokatutako Euskal Herriko Sokatira Txapelketako finala (lur gainean, gizonezkoak, 560kg) ikusteko aukera izango da. 17:25ean Elizondoko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean: Agirre-Eskiroz / Zubizarreta III-Aranguren eta Caixabank Masterseko Elordi-Albisu / Larrazabal-Zabaleta norgehiagokak jokatuko dira.

"La Noche De… " – 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en

Dani Álvarezek aurkezten duen "La Noche De…" saioak Ángel de venganza (Lila&Eve, 2015) filma eskainiko du. Jennifer Lopez eta Viola Davis aktoreek hezurmamituko dituzten bi emakumeren historia kontatzen du; indarrak batuko dituzte haietako baten semearen heriotza mendekatzeko.

 

Pelikularen aitzakian, Jennifer Lopezen urtebetetze eguna gogoratuko dute. Halaber, estreinatu berri den Barbie filmeko protagonistak, Margot Robbie eta Ryan Gosling, izango dituzte hizpide.  Egia ote da pelikula grabatzen ari zirela mundu osoko pintura arrosa amaitu zela. Horrez gain Viaje con nosotros atalean, Londresera egingo dute salto, bertan baitago zinemaren historian gehien suntsitu den monumentu europarra. Azkenik, Archivos secretos de LND atalean, Kate Beckinsale aktorearen inguruan hitz egingo dute. Izan ere, 50 urte beteko ditu datozen egunetan eta, horri jarraiki, Hollywoodeko emakumerik adimentsuena dela dioen zurrumurrua argituko dute. 

 

"Portugaleteko Munduko Dantzak" – 22:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

Mundu osoko dantzen eta musikaren erakusleiho bihurtuko da Euskal Telebista asteartean. Urtero Portugaleten ospatzen den Folk Jaialdia emitituko da: Kolonbia, Indonesia, Errumania, Mexiko, Uganda eta Euskal Herriko dantza taldeak izango dira bertako dantza tradizionalak eskaintzen. Imanol Artolak eta Alfre Elgezabalek egingo dute kontakizuna.