Itxi

albistea

Lehiaketa

Lanzarotera, Parisera edo New Yorkera bidaliko ditugu bi 'mihiluze'

EITB

1.000. saioan parte hartuko duten bikoteetatik finalera pasako dena zein den aukeratu behar da. Finalistek asmatutako erantzun kopuruaren arabera, Lanzarote, Paris edo New Yorkera izango da bidaia.

00:53
''Mihiluze 1.000'' saio bereziaren grabazioan izan da eitb.com

"Mihiluze" saioak oporretara bidali nahi ditu bi ikusle. Ekainaren 9an ETB-1en emitituko dugun 1.000 saioari lotuta, lehiaketa antolatu dugu. Mikel Goñi-Julian Iantzi, Urko Aristi-Sara Gandara, Nagore Aranburu-Pagadi bikoteek hartuko dute parte saio berezian eta ondoregoa asmatu beharko da: zein bikote pasatuko da finalera?

"Mihiluze"saioaren atarian bozkatzeko aukera izango dugu eta aste osoan eman ahalko da botoa. Hiru bikoteetatik bat hautatu beharko da eta, finalistak nor izango diren asmatzen dutenen artean, astebeteko bidaia zozkatuko dugu. Gainera, finalean parte hartuko duen bikoteak asmatutako erantzun kopuruaren arabera, bidaia Lanzarotera, Parisera edo New Yorkera izango da.

Aukeratu zure bikote gustukoena, eman botoa... eta zorte on!!!