30 urte
30 urte
ETB 30 urteotako saiorik arrakastatsuenak gogoratzen ari da
' Hasiberriak' eta 'Sorginen laratza' saioak dauzkagu ikusgai ETB-1en, eta ETB-2n, berriz, 'Date el bote', 'Esta es mi gente' eta 'La Monda'.
EITBren 30. urteurrenaren haritik, hiru hamarkada hauetako saiorik arrakastatsuenak gogoratzen ari gara ETB-1en eta ETB-2n.
ETB-1en, astelehenetik ostiralera, 'Hasiberriak' telesaila ikusteko aukera izaten ari gara arratsaldetan. Gauetan, berriz, 'Sorginen Laratza' izaten dugu ikusgai.
ETB-2n goizetan izaten dugu saio zaharrak berriz ikusteko aukera. 'Date el bote', 'Esta es mi gente' eta 'La Monda' berreskuratzen ari gara 'Egun on Euskadi' eta 'Robin Food' saioetako atal berrien arteko tartean.
Hauexek dira ordutegi zehatzak:
ETB-1
-'Hasiberriak': astelehenetik ostiralera, 16:00ak aldera.
-'Sorginen Laratza': astelehenetik ostiralera, gauerditik aurrera.
ETB-2
-'Date el bote': astelehenetik ostiralera, 11:00etan.
-'Esta es mi gente': astelehenetik ostiralera, 12:00etan.
-'La Monda': astelehenetik ostiralera, 13:00etan.