Zibererasoak

1 / 5 Hurrengoa
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute

EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute

Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
Zupiria: Euskadin segurtasun sentsazioa areagotzea ere gure lana da

Zupiria: "Euskadin segurtasun sentsazioa areagotzea ere gure lana da"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasunaren Batzordean, Sailak legealdi honetan dituen helburuak aurkezteko.
Sexu-erasoak % 30 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen seihilekoan

Sexu-erasoak % 30 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen seihilekoan

52.415 delitu salaketa izan dira urteko lehen seihilekoan EAEn. Delitu gehieneko guneak hauek dira: Bilbo, Erandio, Eibar eta Irun. Lau herri horietan 1.000 biztanleko 30 delitu baino gehiago izan dira.
Assange ustez garraiatzen duen hegazkinak geldialdia egin du Bangkoken, askatasun akordioaren ostean

Assange ustez garraiatzen duen hegazkinak geldialdia egin du Bangkoken, askatasun akordioaren ostean

Julian Assange Wikileakseko fundatzailearen hegazkinak Bangkoken geldialdia egin du, askatasun akordio batera iritsi ostean. Dirudienez, australiarrak Mariana Uharteetara (AEB) bidaiatzen jarraituko du.

Unai Aberasturi: Herritarrok kontziente izan behar dugu sare sozialez egiten dugun erabileraz

Unai Aberasturi: "Herritarrok kontziente izan behar dugu sare sozialez egiten dugun erabileraz"

Ziberrerasoak eta datuen lapurretak ugaritzen ari diren honetan, herritarrak eta enpresa handien bezeroak zein lekutan gelditzen diren aztertu dugu Unai Aberasturi Datuen Babeserako Euskal Agintaritzako buruarekin eta Teknologia Zuzenbidean eta eskumen digitalean aditua den Jon Turrillasekin.
Zer edo nor egon liteke Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster edota Santander-ek izandako zibererasoen atzean?

Zer edo nor egon liteke Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster edota Santander-ek izandako zibererasoen atzean?

Iberdrola, Decathlon, Ticketmaster, Santander... Luzea da maiatzean zibererasoak izan dituzten konpainien zerrenda. Zerk huts egin du? Nor izan liteke erasoen egilea? Herritarrok zer egin genezake? Devi Yerga kriminologoa eta Maria Ochandorena kriminologo eta ziberdelituetan adituari galdetu diegu
27 milioi gidariri buruzko datuak lapurtu ote dituzten ikertzen ari da Espainiako Trafiko Zuzendaritza

27 milioi gidariri buruzko datuak lapurtu ote dituzten ikertzen ari da Espainiako Trafiko Zuzendaritza

Trafikok aitortu duenez, beste erakunde eta enpresetan bezala, zibererasoak ohiko kontua dira eurenean ere. Autoen, gidarien eta matrikulen ustezko lapurreta detektatu bezain pronto Guardia Zibila, ikerketa abiatu zezan.
Iberdrolak zibererasoa jasan du eta 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira

Iberdrolak zibererasoa jasan du eta 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira

Maiatzaren 5ean izan zen erasoa. Bi egun beranduago, maiatzaren 7an, atzeman zuten. Erasoak honako datuei eragin zien: izena, abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako datuak. Hala ere, ez zen bankuko daturik lapurtu.
Telefonica 120.000 bezero eta langileren datuei eragiten dien ustezko filtrazio bat ikertzen ari da

Telefonica 120.000 bezero eta langileren datuei eragiten dien ustezko filtrazio bat ikertzen ari da

Zibergaizkileak ustez bere esku izango lituzkeen datuak ez dira sentikortzat jotzen den informazioa, ez baitira banku-kontuak edo posta elektronikoen pasahitzak.
Santander bankuak bezeroei eta langile guztiei eragiten dien zibereraso baten berri eman du

Santander bankuak bezeroei eta langile guztiei eragiten dien zibereraso baten berri eman du

Bankuak adierazi duenez, ez da pasahitzik lapurtu eta "bezeroek segurtasunez jarduten jarrai dezakete".
Zibersegurtasunaren EAEko enpresa handiena zabaldu dute Donostian

Zibersegurtasunaren EAEko enpresa handiena zabaldu dute Donostian

Ayesa enpresaren gune berri honetatik munduko osoko enpresei emango zaie zerbitzua adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa erabiliz.

Delituak % 3,4 igo dira EAEn, indarkeria matxista ia % 7 eta sexu-askatasunaren aurkako erasoak % 24

Delituak % 3,4 igo dira EAEn, indarkeria matxista ia % 7 eta sexu-askatasunaren aurkako erasoak % 24

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak delinkuentzia-memoria argitaratu du, Ertzaintzaren eta 15.000 biztanletik gorako udalerritako udaltzaingoen datuekin.
Ziberdelituak % 33 hazi ziren Euskadin eta % 23 Nafarroan 2023an

Ziberdelituak % 33 hazi ziren Euskadin eta % 23 Nafarroan 2023an

Delitu konbentzionalen artean, oro har Euskadin urte arteko % 1,1 jaitsi zirenak, deigarria da sexu-askatasunaren aurkako delituen hazkundea ( % 9). Mota horretako delituak % 30,2 igo ziren Nafarroan, 321 izatetik 418 izatera igaro baitziren.
Podemosek zibereraso bat jasan du, afiliatuen eta alderdiaren kudeaketa ekonomikoaren datuak lapurtuz

Podemosek zibereraso bat jasan du, afiliatuen eta alderdiaren kudeaketa ekonomikoaren datuak lapurtuz

Lapurreta burutu den gailuaren IPa Moldavian kokatzen da, baina "benetako jatorria ezkutatzeko" maniobra bat izan daitekeela baieztatu dute ikertzaileek.
Cyberzaintzak alertari eutsi dio, erakunde publikoei zibereraso gehiago egingo dizkietelakoan

Cyberzaintzak alertari eutsi dio, erakunde publikoei zibereraso gehiago egingo dizkietelakoan

Erasoak otsailaren 6an hasi ziren eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari eragin zieten. Horien atzean NoName057 taldea dago.
Eusko Legebiltzarrak hacker errusiarren beste eraso bat jaso du

Eusko Legebiltzarrak hacker errusiarren beste eraso bat jaso du

Gasteizko Ganberako teknikariek itxi egin dute Legebiltzarraren webgunea, segurtasun arrakalarik ireki ez dadin.
Erabilgarri dago berriro Legebiltzarraren webgunea, eraso informatikoa jasan ostean

Erabilgarri dago berriro Legebiltzarraren webgunea, eraso informatikoa jasan ostean

Dirudienez, NoName057 hacker errusiazaleak dira horren erantzule, eta Ukrainan Errusiak egindako erasoaldiaren kontra dauden herrialdeak ditu jomugan. Nafarroako Parlamentuko webgunea ez dago oraindik martxan.
Maria Penilla: Galdera ez da zibererasoa etorriko den edo ez, etorriko baita; galdera da: prest al gaude?

Maria Penilla: "Galdera ez da zibererasoa etorriko den edo ez, etorriko baita; galdera da: prest al gaude?"

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendaria da Maria Penilla. Euskal enpresek, txiki zein handiek, "egunero-egunero zibereraso masibo saiakerak" jasaten dituztela azaldu du, "gero eta sofistikatuagoak". Kontzientziazioaren eta formazioaren garrantzia nabarmendu du Penillak.
Zer egin Lanbideren zibererasoaren aurrean kalteak saihesteko

Zer egin Lanbideren zibererasoaren aurrean kalteak saihesteko

Hackerrak Euskal Enplegu Zerbitzuari zerbitzua ematen dion enpresa baten bi zerbitzaritan sartu ziren azaroan, eta 2017tik 2021era bitarteko hainbat erabiltzaileren datuak arriskuan egon daitezke.
Lanbidek eraso informatikoa jasan du eta erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egon daitezke

Lanbidek eraso informatikoa jasan du eta erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egon daitezke

Zibererasoa azaroan gertatu zen eta gaur egun "erabiltzen ez diren" bi zerbitzariri eragin zien. Hala ere, baliteke erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egotea.
Erkoreka: Indarkeria matxista delituek dimenstio berriak hartu dituzte, etengabeko berritzea eskatzen dute

Erkoreka: "Indarkeria matxista delituek dimenstio berriak hartu dituzte, etengabeko berritzea eskatzen dute"

2023an kriminalitateak Euskadin izan duen bilakaerari buruz galdetuta, esan du orokorrean delituen igoera ez dela aurreko urteetan bezain nabarmena izan, nahiz eta nabarmendu duen "ziberdelituak" eta "indarkeria matxistarekin lotutako delituak" izugarri igo direla.
Zibersegurtasuneko sektorearen garapena eta prestakuntza sustatuko ditu Cyberzaintzak

Zibersegurtasuneko sektorearen garapena eta prestakuntza sustatuko ditu Cyberzaintzak

EAEko zibersegurtasunerako agentzia berriak hezkuntza zentruekin lankidetzan jardungo du STEAM ikasketak sustatzeko eta sektoreko profesionalen faltari aurre egiteko.
Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi du Gabonetan Internet bidezko erosketetan segurtasuna sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat abiarazi du Gabonetan Internet bidezko erosketetan segurtasuna sustatzeko

Urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean ia 20.000 ziberdelitu salatu dituzte Euskadin, gehienak ziberiruzurrak. Iruzur horien eragin ekonomikoa 26 milioi eurokoa izan daiteke urteko lehen 10 hilabeteetan.
'Black Friday' merkealdian ziberiruzurrak izateko arriskuez ohartarazi du Ertzaintzak

'Black Friday' merkealdian ziberiruzurrak izateko arriskuez ohartarazi du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ziberiruzurrak egiteko metodo ohikoenetako bat da webgune faltsuetarako estekak dituzten mezu elektronikoen bidalketa masiboa egitea, denden edo erakundeen mezuak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko.
Googlek Barden iruzurrezko bertsio bat salatu du, biktimen sare sozialen kredentzialak lapurtzen dituena

Googlek Barden iruzurrezko bertsio bat salatu du, biktimen sare sozialen kredentzialak lapurtzen dituena

Adimen artifizial sortzailearen tresnen ospea handituz doa eta ospe hori ziberkriminalek ere baliatzen dute.
Realak abonatuen eta akziodunen datuei eragiten dien zibererasoa jasan du

Realak abonatuen eta akziodunen datuei eragiten dien zibererasoa jasan du

Zibererasoak hauetan du eragina: izenetan, abizenetan, NANeko zenbakietan, posta elektronikoko helbideetan, postako helbideetan eta telefono zenbakietan; abonatuen kasuan, abonuen ordainketak egiten diren banku kontuei ere eragiten die.
Air Europako bezeroen bankuko datuak agerian jarri dituzte zibereraso batean

Air Europako bezeroen bankuko datuak agerian jarri dituzte zibereraso batean

Airelineak azaldu duenez, online erosketen ordainketa sistema hackeatu diete, eta gaizkileek bezeroen kreditu txartelen datuak eskuratu dituzte. Bezeroei txartelak baliogabetu eta edozein iruzur salatzeko gomendatu du konpainiak.
Gipuzkoako enpresa bati egindako ziberiruzur baten ondorioz, hiru pertsona atxilotu dituzte Sevillan

Gipuzkoako enpresa bati egindako ziberiruzur baten ondorioz, hiru pertsona atxilotu dituzte Sevillan

Euskal enpresa bati Internet bidez egindako iruzur baten salaketarekin hasi zuen ikerketa Ertzaintzak Gipuzkoan. Ondorioz, hiru pertsona atxilotu eta lau miaketa egin dituzte Sevillan, eta 17 mugikor, material informatikoa eta hainbat banku-dokumentazio atzeman dituzte.

Javier Dieguez (Cyberzaintza): Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien

Javier Dieguez (Cyberzaintza): "Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien"

Javier Dieguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak azaldu du Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak barne hartuko dituen lehenengo zerbitzua izango dela.
Zer egin dezakegu Internet bidez iruzur egiten badigute?

Zer egin dezakegu Internet bidez iruzur egiten badigute?

Igor Unanue S21sec zibersegurtasunean espezializatutako enpresako zuzendari teknikoak esan duenez, Internet bidezko iruzur baten biktima izan bagara, lehenengo, kontu guztiak aldatu behar ditugu, eta, ondoren, salatu.

Ziberdelituek % 31 gora egin dute EAEn 2023ko lehenengo seihilekoan, eta gehienak iruzurrak izan dira

Ziberdelituek % 31 gora egin dute EAEn 2023ko lehenengo seihilekoan, eta gehienak iruzurrak izan dira

Guztira, 12.878 ziberdelitu jazo dira, horietako % 89 iruzurrak. Bestalde, ziberasoak % 144 hazi dira, ziberdelitu sexualak % 71, faltsifikazioak % 9, mehatxuak eta jazarpenak % 8 eta sekretuak argitara ematea % 2.
 Cyberzaintza sortu da Interneteko delituei aurre egiteko; dagoeneko lautik bat dira delitu horiek Euskadin

Cyberzaintza sortu da Interneteko delituei aurre egiteko; dagoeneko lautik bat dira delitu horiek Euskadin

 2023ko lehen seihilekoan 12.878 ziberdelitu izan dira, iazko aldi berean baino % 31 gehiago. Horietako gehien-gehienak ziberiruzurrak dira oraindik, eta guztien % 89 hartzen dute.

EAEko Zibersegurtasun Agentzia berria abiatzeko bilera egin dute

EAEko Zibersegurtasun Agentzia berria abiatzeko bilera egin dute

Administrazio Kontseilua lehenbiziko aldiz elkartu da Arabako Parke Teknologikoan (Miñaon) kokatuko den Agentzia berri honen jarduerari hasiera emateko. Agentzia zuzenduko duen pertsona ez dute oraingoz izendatu.

Bi pertsona ikertzen ari dira Nafarroako garraio-enpresa bati 9.000 euroko iruzurra egiteagatik

Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du eta gizon bat ikertzen ari dira iruzurra egin izana egotzita. Ustezko gaizkileek birus bat sartu zuten garraio-enpresaren ekipo informatikoan.
Gure mugikorrak kargatzeko USB portuak erabiltzeak dituen arriskuez ohartarazi dute adituek

Gure mugikorrak kargatzeko USB portuak erabiltzeak dituen arriskuez ohartarazi dute adituek

"Juice Jacking" deitzen da eta gure mugikorretik informazioa lapurtzeko teknika bat da. USBarekin kargatzen jartzen ditugunean, hackerrek gure informazioa lapurtzeko erabiltzen dute.

Jaurlaritzak Ziberzaintza sortuko du, delitu zibernetikoen kontra arituko den agentzia

Jaurlaritzak Ziberzaintza sortuko du, delitu zibernetikoen kontra arituko den agentzia

Sektore publikoan eskaintzen duen babesa herritarrei eta enpresei zabaldu nahi die exekutiboak. Izan ere, asko igo dira delitu informatikoak; azken hiruhilekoan % 22.
Euskaltelek zibererasoa jasan du eta hackerrek bezeroen datuak argitaratuko dituztela mehatxu egin dute

Euskaltelek zibererasoa jasan du eta hackerrek bezeroen datuak argitaratuko dituztela mehatxu egin dute

Hacker talde batek Euskalteleko bezeroen datuak lapurtu ditu eta ekainaren 5erainoko epea eman dio erreskatea ordaintzeko.

Hona hemen pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio

Hona hemen pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio

Gaur, maiatzaren 4a, pasahitzen nazioarteko eguna da. Horren harira, pasahitz seguru bat sortzeko zenbait gomendio aurkezten dizkizugu.

Kristina, ziber-eraso biktima: Gure emailean sartu, fakturan datuak aldatu eta ia 11.000 euro galdu ditugu

Kristina, ziber-eraso biktima: "Gure emailean sartu, fakturan datuak aldatu eta ia 11.000 euro galdu ditugu"

Euskal Herrian "orduro milaka zibereraso izaten dira", Euskadi eta Nafarroako zibersegurtasun erakundeen arabera.
Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Ziberdelituek % 41 egin zuten gora EAEn 2022an

Dena dela, iaz izandako delituen % 85 presentzialki egin ziren. Delitu motari dagokionez, % 10 pertsonen kontrakoak izan ziren, eta horietatik gehienak emakumeen kontrakoak.
1 / 5 Hurrengoa