Liburutegiko suteen kontrako sisteman gas berezia duten botiletako batean izan da isuria. Ez dute inor artatu behar izan, eta ez da kalte materialik izan, gas gutxi isuri baita.
Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie gasteiztarrei, horien "indarra" izan delako "administrazioak martxan jartzea lortu duena".
Fiskalak hala eskatuta, epaileak erabaki horixe hartu du delitu hauetan oinarrituta: autoadoktrinamendua, adingabeak adoktrinatzea, talde terroristako kide izatea eta terrorismoa goratzea.
SOS Arrazakeriak ekintza gaitzetsi du, eta gogorarazi du 2016an, eraikina inauguratu baino apur bat lehenago, lokalari odolez eta txerri haragiz eraso ziotela.
Txema Pascual okinak Artepan etxeak Gasteizko Zabalgana auzoan zabaldu duen okindegia erakutsi digu. Bertan, Uzta ogia nola egiten duten azaldu du. Dioenez, mahats-bilketa garaian saltzen dute ogia, eta jaki gozoekin eta gaziekin uztartu daiteke.
Adif azpiegituren operadoreak Sener Ingeniería y Sistemas enpresari esleitu dio Gasteizen, bi urteko epean, Abiadura Handiko Trena, Dato kaleko etorkizuneko geltokia eta Arkauteko korapiloa integratzeko oinarrizko proiektua idazteko kontratua.
Ekainaren 24tik uztailaren 3ra egongo da irekita, eta bi saio izango dira egunero; goizekoa 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldekoa 17:00etatik 21:00etara.
Herritarrek 12 urteko neska batek jasandako mehatxuak salatu dituzte Gasteizko Zabalgana auzoan. Ostadarraren koloreak dituen poltsa bat eramateagatik jazarri zuten.
Aitak deitoratu egin du alabak poltsa etxean utzi izana, beldurrez, baina berak atera du kalera LGTBI kolektiboaren banderaren koloreak dituen poltsa, alabaren alde, eta horrek sare sozialetan eztabaida piztu du.
Gasteizko Udalak Zabalganako auzotarrei eman die proiektuaren berri arratsaldean. Orain arte autoentzat ziren 7.500 m² pertsonentzako gune izango dira.
EITB Maratoian biltzen den dirua covid-19a ikertzeko erabiliko da. Aurten, denok gara ekimen solidario honen kausa. Ekarpenak egiteko hainbat modu daude.
Koronabirusa da aurten elkartasun kanpainaren gaia. Jende asko animatzen ari da bertso berriak idaztera, EITBren elkartasun ekimenarekin bat egiteko. Anima zaitez parte hartzera!
Etxebizitza sozialak funts pribatu bati salduta, Iñaki Arriola sailburuak prebarikazio eta iruzur delituak egin dituela esan du salaketa jarri duen elkartea.
Gertakariak 2016ko irailaren 15ean izan ziren, Alokabidek Anastasia eta haren bi seme-alaba adingabeak etxetik bota behar zituen atariaren aurrean 15 edo 20 pertsona jarri zirenean.
Gizona emakumea bortxatzen saiatu da, bere etxean zeudela. Ertzaintzak atxilotu egin du Zabalgana auzoan, igande goizaldean gertatu omen zen erasoaren egilea izatea egotzita.
Legeak bonbillak aldatzea derrigortzen duela sinestarazita, etxeko etxe ledak saltzeagatik bost pertsona identifikatu zituzten joan den astean Zabalgana auzoan.
Neskatoaren oroimenez Nazio Batuen Etorbidea minutu batzuk itxi dute manifestariek, eta Zabalgana auzoko bide segurtasunaren baldintzak salatu dituzte.
Elkarretaratzea deitu du arratsalderako gurasoen elkarteak, Nazio Batuen etorbidearen eta Bastida kalearen arteko bidegurutzean, istripua izan zen tokian.
Zabortegi eta uholde-toki ziren Salburua eta Zabalganako parkeak berreskuratu eta hiritarren esku uzteko proiektua bultzatu zuen orduan Gasteizko Udalak.