Abel Barriola izan da Lau T'erdiko finalaren pronostikoan emaitzara gehien hurbildu dena. Irabaziz gero, bertso bat botatzeko erronka jarri zion Euzkitzeri, eta honek bete egin du.
Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuta, Mikel Idoaterekin eta Abel Barriolarekin, saioa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik. Jokin Altuna eta Unai Laso izango dira protagonistak, eta hainbat sorpresa izango dira; tartean, Julian Retegi txapeldun handiaren adierazpenak.
Betidanik izan du Xabier Peritz Euzkitzek plazagizon sena, baita komunikatzeko gaitasun itzela ere. 90. hamarkadan, hautsak harrotu zituen albistegiak belarritakoarekin aurkezten agertu zenean. "Sorginen Laratza", "Bisitaria", "Kontrako Eztarria", "ETB Kantxa"… Zer ez ote du egin Euzkitzek ETBn.
1993an, "Hamar Urte Buruan" saioan Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze bertsolarientzat oso ohikoa ez den plaza batean ikusi genituen, zezen plazan, alegia! Euzkitze "Pajarito de Azkoitia", Lizaso "Gainean dihoana" eta Egaña "Antoñito de Saraus" zekor bat toreatzen aritu ziren.
'Sorgin beltzarana' bideokliparen protagonistak izan ziren 'Sorginen Laratza' saioko lagunak 2001. urtean. Hondartzan grabatzen ibili ziren, Miamiko izarrak izango balira bezala!
"Ahotik-Ahora" saioaren 1988ko irudi hauetan Xabier Euzkitze ikus dezakegu 22 urte zituela bertso saio batean. Bikingo-kaskoa jantzita abestu zuen eta, nola ez, gaia buruan zituen txapela eta kaskoak izan ziren.
Donostian, aspaldiko lagun diren Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro albiztuarrak topatu ditugu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa ikusten. Liluratuta geratu dira Unai Algarabel Ortuellako gaztearen hitz-jarioarekin.
"Tripa-bista", "V" eta beste hainbat ariketa erakutsi zizkien Paulino Ibargoienek Iker Galartza, Jon Plazaola, Xabier Euzkitze eta Anjel Alkaini. Begira!
Aner Peritzek ‘Aukerak eta zu’ abestiari letra jarri dio. Oporrak Bakean elkartearentzat propio sortutako du abestia, Xabier Zabalarekin. Xabier Euzkitzeren semea da Aner eta saharar haurren harrera familia izan dira.
2019ko EiTB Maratoia "Lau Teilatu"rekin lotuta egon zen. 2020ko EiTB Maratoirako bertso baten oinarria sortuko dute sei bertsolarik, eta pertsona bakoitzak bere sentimenduak eta bere lekukotza adieraziko ditu bertsoari amaiera emanda.
Telebistako aurkezle izan aurretik, gutako askok bertsolari gisa ezagutu genuen Xabier Euzkitze eta etapa horri buruz hitz egin nahi izan dugu berarekin.
Lehenengo partidan Laso eta Larunbek Etxeberria eta Bikuñari egin beharko diete aurre, eta bigarrenea Urrutikoetxea eta Irribarriak Ezkurdia eta Aranguren hartu beharko dituzte mendean.
Konfinamendu garaia atzean utzi eta urtero legez pilota protagonista izango da udako EiTBko kirol-emankizunetan. Pilotariak eta kazetariak prest eta gogotsu dira.
Ainhoa Artetak euskara batuari buruz egindako adierazpenengatik minduta, txio bat idatzi zion Xabier Euzkitzek eta kantariak blokeatu egin du. Aferari buruz aritu da Xabier 'Egunak Egin Du'n.
Xabier Euzkitzeren, Elena Azpeitiaren, Joseba Ezkurdiaren eta Oskar Lasaren telebistako lehen agerpenak bildu ditu Nerea Aliasek. Une horiek nola gogoratzen dituzten kontatu dute gonbidatuek.
Azkar pasatzen da denbora eta jada, 31 urte igaro dira Xabier Euzkitzek mikrofonoa jarri eta pilota emanaldietan hasi zela. Tokia bera, ordea, bitxia izan zen gero, Benidorren hasi baitzen.
Xabier Euzkitzek 16 urte zitueneko argazkia eta duela hiru urtekoa erakutsi dizkiogu kalean topatu ditugun hainbat lagunei. Ezagutzen ote dute Euzkitze gaztea? Zein nahiago dute?
Xabier Euzkitzeren ibilbide profesionalaren errepasoa egin dute ‘Gure Kasa’n. Gainera, Anjel Alkainek eta Asier Hormazak egindako imitazioen bideoak jarri dizkiote Euzkitze berari.
Xabier Euzkitze izan da gaurko gonbidatua ‘Gure Kasa’n. Euzkitze izenaren jatorriaz eta telebistaz aritu da, besteak beste. Gainera, 'Geziak Hegan Dabiltza' kantatu du Antton Telleriarekin.
Familia handia da Xabier Euzkitzerenaeta Txus Manterolarena. Seme biologiko bat eta adoptaturiko 12 urteko neskatxa bat dituzte. Gainera, harreran 2 haur dituzte orain, bata egoera mugagabean.
Alex Txikon alpinistaren bihotzera heldu da Xabier Euzkitze. Mendian bizitako esperientziak kontatu dizkigu, 'menditik etxera itzultzea' baita garrantzitsuena Txikonentzat.
Sorpresatxo bat gorde dio Txikonek Euzkitzeri: 'Slackline' egitera eraman du bizkaitarrak ETBko aurkezlea. Baltzolara joan dira, eta 'Bisitaria' lekuko izan da.