Politikari ezagunaren alaba dugu Miren Arzallus, eta bere hitzetan, aitari ere asko gustatzen zitzaion historia eta baita moda kutsua ere. Hortaz, beragandik jaso omen zuen kuriositate eder hori.
Eneko Goia Donostiako alkatearen ibilbidearen errepasoa egin dute ‘Gure Kasa’ saioan. Betidanik gustatu izan zaio politikagintza eta aitortu du Xabier Arzalluz izan dela bere erreferente politikoa.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiek euren doluminak agertu dizkiote Arzalluzen familiari, eta horrek egindako ekarpenaren inguruan hitz egin dute (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Hil berri den Xabier Arzalluz Antia buruzagi politiko jeltzaleari buruzko erreportajea eskainiko da gaur ETB1 eta eitb.eus-en. Bere ibilbidea errepasatuko dituzte.
Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Andoni Ortuzar EBBko presidentea edo Txema Montero HBko buruzagi ohia izan dira goizean Begoñako ehorztetxean.
“Herri honen bilakaeran utzitako arrasto sakona”, onartu du Sortuk. Ibarretxeren ahotan, “itzal handiko gizon bat da”. EAren hitzetan, “politikoki garai bat markatu zuen”.
EAJko Joseba Egibarrek Arzalluzekin izandako harremana eta bere ekarpenak azpimarratu ditu; abertzaletasunak izan duen erreferente nagusia izan dela eta belaunaldien arteko loturaren alde egin zuela.
Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente eta legebiltzarkideak egin du Mezularian gertuko izan zuen Xabier Arzalluzen ibilbide politiko eta bitalaren soslaia.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, zendu berri den Xabier Arzalluzen inguruan aritu da 'Ahoz Aho' saioan. Elkarrekiko harremana eta bizitako pasadizoak ekarri ditu gogora.
Xabier Arzalluz, aterkia eskuan, 'Eusko Gudariak' abesten Bilboko Justizia Jauregiko eskaileretan. Barruan, Atutxa, Knörr eta Bilbao zeuden inputatu gisa deklaratzen.
“Herri honen bilakaeran utzitako arrasto sakona” onartu du Sortuk. Ibarretxeren ahotan, “itzal handiko gizona da”. EAren hitzetan, “politikoki garai bat markatu zuen”.
Xabier Arzalluz Eusko Alderdi Jeltzaleko politikari historikoa zendu da, 86 urterekin. 1980-1984 eta 1986-2004 urteetan izan zen EAJren EBBko presidentea.