Venezuela

1 / 28 Hurrengoa
Atzerriko 200 osasun profesional inguru daude Euskadin homologazioen zain, berehala lanean hasteko prest

Atzerriko 200 osasun profesional inguru daude Euskadin homologazioen zain, berehala lanean hasteko prest

Ehunka dira gaur gaurkoz, tasa ordaindu, gestio guztiak egin eta esperoan daudenak. Eta orain prozesuarekin zerotik hasi behar dute berriz ere, ostiralean gorenak, eskumena Euskadira eskualdatzea eragozten duen erabakia eman ostean. Dayana eta Lasteniaren kasua da hori.

Estatu Batuetatik deportatutako 199 migratzaile Venezuelara iritsi dira

Estatu Batuetatik deportatutako 199 migratzaile Venezuelara iritsi dira

Conviasa airelinea estatalaren hegazkina "199 herrikiderekin dator, 199 kide venezuelar aberrira itzuli dira", adierazi du Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak.

AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

Tren de Aragua Venezuelako talde kriminaleko ustezko kideak dira deportatu dituztenak. Trukean, El Salvadorrek 6 milioi dolar jasoko ditu AEBko Gobernutik, preso horiek urtebetez bere kartzeletan edukitzeagatik.
Elkarretaratzeak Donostian eta Bilbon, Maduroren diktaduraren aurka

Elkarretaratzeak Donostian eta Bilbon, "Maduroren diktaduraren aurka"

Goizean Bilbon eta arratsaldean Donostian egindako protestetan, EAJko eta PPko hainbat ordezkari eta kargudun publikok ere hartu dute parte.
Alvaro Uribek Venezuelan esku hartzeko eskatu dio nazioarteari Madurok boterea laga dezan

Alvaro Uribek Venezuelan esku hartzeko eskatu dio nazioarteari Madurok boterea laga dezan

Madurok, bestalde, "koldar" deitu dio Uriberi, eta "paramilitarra eta narkotrafikatzailea" izatea egotzi dio, nazioarteko interbentzio militar bat defendatu duela iritzita. Horregatik guztiagatik, esku-hartze horren buru izan dadila proposatu dio.
Maduroren ''estatu-kolpea'' salatzeko manifestatu dira Bilbon bizi diren hainbat venezuelar

Maduroren ''estatu-kolpea'' salatzeko manifestatu dira Bilbon bizi diren hainbat venezuelar

Jeltzaleen hainbat aurpegi ezagun batu zaizkie Arriagan. Hauteskundeen garaipena Edmundo Gonzalezi aitortzen diotela aldarrikatu, eta Maduroren gobernua "hiltzear" dagoela esan dute.

Madurok esan du armak hartzeko prestatzen ari dela aliatuekin, beharrezkoa balitz ere

Madurok esan du "armak hartzeko" prestatzen ari dela aliatuekin, "beharrezkoa balitz ere"

Presidenteak Faxismoaren Aurkako Nazioarteko Jaialdian adierazi duenez, "onean bada, aurrera egingo dugu, eta txarrean bada, garaitu egingo ditugu errespeta gaitzaten".
Edmundo Gonzalezek dio Venezuelatik oso gertu dagoela, modu seguruan sartzeko prest

Edmundo Gonzalezek dio "Venezuelatik oso gertu" dagoela, "modu seguruan sartzeko prest"

"Venezuelan sartzeko baldintzak lortzeko lanean jarraitzen dut, Konstituzioak eta herriak agindu didan moduan, presidentetza neure egiteko", adierazi du.
Maria Corina Machadok iragarri du Edmundo Gonzalez Urrutia ''une egokian'' joango dela Venezuelara

Maria Corina Machadok iragarri du Edmundo Gonzalez Urrutia ''une egokian'' joango dela Venezuelara

"Erabaki dugu orain ez dela komeni etortzea. Bere integritatea funtsezkoa da erregimenaren porroterako eta demokraziarako trantsiziorako", gaineratu du oposizioko buruak Instagramen argitaratutako bideo batean.

Machadok iragarri du Gonzalez Urrutia une egokian joango dela Venezuelara

Machadok iragarri du Gonzalez Urrutia "une egokian" joango dela Venezuelara

Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak esan du "baldintzak betetzen" direnean joango dela herrialdera presidente karguaz jabetzera.
Europar Batasunak dio Madurok ez duela demokratikoki aukeratutako presidente baten zilegitasunik

Europar Batasunak dio Madurok ez duela "demokratikoki aukeratutako presidente baten zilegitasunik"

Madurok karguaren zina egin ostean, Venezuelako Gobernuko goi-kargudunen aurkako zigorrak iragarri dituzte EBk eta AEBk.
Nicolas Madurok Venezuelako presidente kargua hartu du, hirugarrenez

Nicolas Madurok Venezuelako presidente kargua hartu du, hirugarrenez

Jorge Rodriguez Asanblea Nazionaleko presidenteak gidatutako ekitaldi batean, Madurok "historiagatik" eta "bizitzagatik" zin egin du Konstituzioari men egingo diola eta hurrengo sei urteetarako Venezuelako presidente izango dela.
Nicolas Madurok Venezuelako presidente kargua hartu du

Nicolas Madurok Venezuelako presidente kargua hartu du

Nicolas Maduro chavismoaren liderrak Venezuelako presidentearen zina egin zuen, 2025-2031 aldirako, ofizialismoaren kontrolpean dagoen Asanblea Nazionalaren aurrean.

Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente gisa aitortzeko eskatu du lehendakariak

Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente gisa aitortzeko eskatu du lehendakariak

Imanol Pradalesek Edmundo Gonzalez Venezuelako "presidente legitimoa eta demokratikoki hautatua" dela aitortzea eskatu du, baita herrialdean atxilotutako oposizioko kideak askatzea ere.
Tentsio gorena Venezuelan, Maduroren inbestidura tarteko; Gonzalezek Caracasen egongo dela dio

Tentsio gorena Venezuelan, Maduroren inbestidura tarteko; Gonzalezek Caracasen egongo dela dio

Kargu hartze ekitaldia Caracasen 12:00ak direnean egingo dute. Bezperan, chavismoaren aldeko eta aurkakoek kaleak bete dituzte, eta Maria Corina Machado opositoreak atxilotu eta ondoren askatu dutela salatu du. Bestalde, astelehenera arte itxita egongo da Venezuela eta Kolonbia arteko muga.
Edmundo Gonzalezi babesa erakusteko bilkura egin dute Bilbon

Edmundo Gonzalezi babesa erakusteko bilkura egin dute Bilbon

Dozenaka herritar Bilboko Arriaga plazan elkartu da Edmundo Gonzalezi babesa erakuteko. Bertan izan dira Javier de Andres Euskadiko PPren presidentea eta Iñaki Anasagasti jeltzalea.

Maria Corina Machado: ''Hau amaitu da. Venezuela libre izango da!''

Maria Corina Machado: ''Hau amaitu da. Venezuela libre izango da!''

Halaxe agertu da Machado ostegun honetan, Caracasen, Edmundo Gonzalez oposizioko buruaren aldeko protestetan, joan den abuztuaren 28tik klandestinitatean egon ondoren.

Maria Corina Machado oposizioko kidea aske dagoela jakinarazi du bere taldeak

Maria Corina Machado oposizioko kidea aske dagoela jakinarazi du bere taldeak

Presidentetza hartzearen bezperan deitu du Machadok berak manifestaziora; izan ere, Edmundo Gonzalez Urrutia antichavistak eta Nicolas Madurok kargua hartuko dutela agindu dute. Azken horren aldekoak ere kalera atera dira, haren defentsan.
Venezuelako oposizioko kideak kalera atera dira Caracasen, Maria Corina Machadok deituta

Venezuelako oposizioko kideak kalera atera dira Caracasen, Maria Corina Machadok deituta

Maria Corina Machado oposizioaren buruak "askatasunaren borrokaren" eta "konkistaren" alde manifestatzeko deia egin du, hurrengo presidenteak kargua hartzearen bezperan. Edmundo Gonzalez Urrutia opositoreak eta Nicolas Madurok presidente kargua hartuko dutela iragarri dute, bi-biek.

Tentsioa Venezuelan, Madurok kargua hartu baino ordu gutxi lehenago

Tentsioa Venezuelan, Madurok kargua hartu baino ordu gutxi lehenago

Herrialdeak bere egunik kritikoenetako bat bizi du, hauteskunde iruzur salaketen, oposizioko kideen atxiloketen eta indarkeriaren gorakada saihesteko nazioarteko deialdien artean. Oposizioak biharko deitu dituen manifestazioek ziurgabetasuna eta kezka sortzen dute.
Edmundo Gonzalezek suhiaren bahiketa salatu du

Edmundo Gonzalezek suhiaren bahiketa salatu du

Madurok Caracasen kargua hartu baino egun batzuk lehenago gertatu da. Urtarrilaren 9rako manifestazioa deitu dute Maduroren aurka Caracasen. Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak baieztatu du klandestinitatetik aterako dela eta manifestazioan parte hartuko duela.
Gonzalez Urrutiak bira hasi du Venezuelako presidentetza eskuratzeko babesak lortzeko

Gonzalez Urrutiak bira hasi du Venezuelako presidentetza eskuratzeko babesak lortzeko

Larunbatean, Javier Mileirekin bildu da Buenos Airesen (Argentina) eta Luis Lacalle Pourekin Montevideon (Uruguai). "Datozen orduetan" Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Joe Bidenekin biltzera, baita Panamara eta Dominikar Errepublikara ere.
Hilaren 10ean Venezuelan boterea hartu asmo du Gonzalezek, eta sostengu bila ari da, Argentinan hasita

Hilaren 10ean Venezuelan boterea hartu asmo du Gonzalezek, eta sostengu bila ari da, Argentinan hasita

Javier Milei Argentinako presidenteak harrera egin dio Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko buruari. Venezuelan "kosta ahala kosta" sartuko dela hitzeman du, presidente kargua hartzeko. Hurrengo egunetan, Uruguain, Panaman eta Dominikar Errepublikan egongo da, baita AEBn ere, Etxe Zurian.

Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra lehenbailehen amaitzea

Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea

"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
Europako Parlamentuak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machadori eman die aurtengo Sajarov saria

Europako Parlamentuak Edmundo Gonzalez eta Maria Corina Machadori eman die aurtengo Sajarov saria

Europako ganberak urtero saritzen ditu kontzientzia askatasunaren alde lan egiten duten pertsona edo taldeak. Aurten, Venezuelako oposizioa zen faborito nagusi. 50.000 euro jasoko dituzte biek.
Venezuelan atxilotutako bi bilbotarren egoera onartezina helaraziko dio Espainiak EBri

Venezuelan atxilotutako bi bilbotarren egoera "onartezina" helaraziko dio Espainiak EBri

Europar Batasuneko estatuetako Kanpo Arazoetako ministroak Luxenburgon bildu dira Venezuelako krisiari beste behin heltzeko, eta Maduro demokratikoki aukeratutako presidente gisa ez dutela onartzen berretsiko dute.
Albaresen ustez, Venezuelan atxilotutako bilbotarrek aurrez aurreko bisita izango dute oso laster

Albaresen ustez, Venezuelan atxilotutako bilbotarrek aurrez aurreko bisita izango dute "oso laster"

Bi atxilotuei babes kontsularra emateko baimena eman dio Venezuelako gobernuak Espainiakoari, Albaresek EITB Mediari emandako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.
Albares: 'Venezuelak atxilo dituen bi bilbotarrei babes kontsularra eskaintzeko baimena eman die'

Albares: 'Venezuelak atxilo dituen bi bilbotarrei babes kontsularra eskaintzeko baimena eman die'

Hau da, datozen egunotan atxilotuek abokatu bat izango dute eta  bisitak jaso ahal izango dituzte. Hala esan dio ETBri emandako elkarrizketan Jose Manuel Albares, Espainiako Atzerriko ministroak.

Albares: ''Venezuelak atxilotutako bi euskal herritarrei arreta kontsularra emateko baimena eman du''

Albares: ''Venezuelak atxilotutako bi euskal herritarrei arreta kontsularra emateko baimena eman du''

Espainiako atzerri ministroak azpimarratu du biak "bidegabe atxikita" daudela, eta esan du bere esku dagoen guztia egingo duela "lehenbailehen familiekin egon daitezen".

Gabonak hasi dira Venezuelan, Nicolas Madurok aurreratzeko agindua eman ostean

Gabonak hasi dira Venezuelan, Nicolas Madurok aurreratzeko agindua eman ostean

Venezuelako agintariek "Gabonei hasiera" eman diete astearte honetan, Nicolas Maduro presidenteak irailaren hasieran emandako aginduei jarraituz. Madurok jaieguna urrira aurreratzeko agindua eman zuen, abuztuak utzitako "aurreikuspen ekonomiko onak" direla eta.

Madurok 'frankista' deitu dio Ayusori eta 'narkotrafikoarekin lotutako lapurra' Feijoori

Madurok 'frankista' deitu dio Ayusori eta 'narkotrafikoarekin lotutako lapurra' Feijoori

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "frankistatzat" jo du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, "narkotrafikoarekin lotutako lapurra" Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari eta "alderdi frankista" PPri.

Venezuelak baieztatu egin ditu atxilotutako bilbotarren izenak eta leporatzen dizkien karguak

Venezuelak baieztatu egin ditu atxilotutako bilbotarren izenak eta leporatzen dizkien karguak

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan du "babes diplomatikoa" emango dietela, baina ez du argitu nahi izan zeintzuk diren leporatzen dizkieten karguak.
Milaka lagunez inguratuta agertu da Edmundo Gonzalez Madrilen, bere lehen agerraldi publikoan

Milaka lagunez inguratuta agertu da Edmundo Gonzalez Madrilen, bere lehen agerraldi publikoan

Mundu osoko 460 hiritan baino gehiagotan izan dira mobilizazioak larunbat honetan, Nicolas Maduroren aurka eta Edmundo Gonzalezen alde. Bilbon eta Donostian ere, kontzentrazioak egin dituzte hainbat venezuelarrek eta Gonzalezen aldekoek.

Venezuelan atxilotuta dauden bi bilbotarrekin harremanetan jarri ahal izatea eskatu du berriro Albaresek

Venezuelan atxilotuta dauden bi bilbotarrekin harremanetan jarri ahal izatea eskatu du berriro Albaresek

Espainiako Gobernuaren espioiak izatea egotzita Venezuelan atxilotutako bi bilbotarrak askatzeko eskatu du New Yorken Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak. "Atxiloketa horiek ez dira bidezkoak, ez dakitelako zergatik atxilotu dituzten, ezta non eta nola dauden ere", esan du.

Euskadiko venezuelarren elkarteak zatituta agertu dira Legebiltzarrean

Euskadiko venezuelarren elkarteak zatituta agertu dira Legebiltzarrean

Venezuelarren elkarteek ganberan bertan eta kanpoan jarraitu dute legegintzaldiko lehen eztabaida, arreta handiz eta elkartasunik gabe. Euskadiko Elkartekoak, EAJrekin eta PSE-EErekin bat egin dute, eta Arabako Elkartekoak, berriz, popularrekin.

EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren abusuak salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu

EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren "abusuak" salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu

Legealdiko aurreneko osoko bilkuran Venezuela izan da lehendabiziko eztabaidagaia, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Aurrera egin du ekimenak, aldeko 38 boto, kontrako 7 eta 28 abstentzio jasota.
Edmundo Gonzalezek ukatu egin du Espainiak Venezuelatik ihes egitera behartu zuela, PPk esandakoa gezurtatuz

Edmundo Gonzalezek ukatu egin du Espainiak Venezuelatik ihes egitera behartu zuela, PPk esandakoa gezurtatuz

Espainiako Atzerri Ministroak barkamena eskatzeko eta atzera egiteko eskatu dio PPri. Halaber, Espainiak Venezuelan duen enbaxadorearen egoitzan izandako bileraren inguruko xehetasunak ematera gonbidatu du Edmundo Gonzalez.
Espainiako Gobernuaren eta PPren arteko tentsioa gora, Feijook Albaresen kargugabetzea eskatzeraino

Espainiako Gobernuaren eta PPren arteko tentsioa gora, Feijook Albaresen kargugabetzea eskatzeraino

Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko kideak salatu du bere herrialdeko agintariek Espainiak Caracasen duen enbaxadorearen egoitzan agiri bat sinatzera behartu zutela. Gonzalez-Ponsek (PP) "beharrezko laguntzaile" jo du Gobernua. Erreakzioak etengabe etorri dira alde batetik zein bestetik.
Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente legitimo gisa onartu du Euroganberak

Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente legitimo gisa onartu du Euroganberak

Ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 boto eta 12 abstentzio jaso ditu, eta Maria Corina Machado ere Venezuelako indar demokratikoen buruzagi gisa onartu du.
Venezuelan atxilotuta dauden bilbotarren kasuan diskrezioa eskatu du Garmendiak

Venezuelan atxilotuta dauden bilbotarren kasuan "diskrezioa" eskatu du Garmendiak

Venezuelako Gobernuak bi atxilotuak dituen lekuaren inguruan ez duela adierazpenik egingo esan du, haien kokalekuaz ez dagoelako une honetan "baieztatutako informaziorik".
1 / 28 Hurrengoa

kargatzen