Ura

1 / 8 Hurrengoa

Astrabuduko eta Leioako txorrotaren uraren egoera normalizatu egin da, sarean sedimentuak aurkitu ostean

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren kalitatearen analisiak egin ditu, eta dagoeneko kontsumorako egokia dela zehaztu du. Hala ere, ura isurtzen uztea eta etxeko sarea purgatzea gomendatu dute.

Barakaldo erdiguneko bizilagunek ur hornidura berreskuratu dute, hainbat orduz etenda egon ostean

Tutu bat lehertu da bart Askatasun Etorbidean. Urak erdiguneko kale horretako zati bat hartu du, eta inguruko beste kale batzuk ur hornidura barik geratu dira.
Ur Partzuergoak onartu du pertsona batzuek ez zituztela abisuak jaso, eta SMS sistema bat probatzen ari da

Ur Partzuergoak onartu du pertsona batzuek ez zituztela abisuak jaso, eta SMS sistema bat probatzen ari da

Gainera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bilduko da, kontsumitzeko urekin lotuta gertatzen diren gorabeheren berri emateko neurri gehigarriak era koordinatuan nola hartu aztertzeko.
Ur Patzuergoak laginak jaso ditu Erandion, Loiun eta Zamudion, eta ura ez hartzeko gomendioari eutsi dio

Ur Patzuergoak laginak jaso ditu Erandion, Loiun eta Zamudion, eta ura ez hartzeko gomendioari eutsi dio

Larunbat arratsalde honetan, ura banatzeko lehen mailako sarearen hodi bat apurtu ostean, urik ez edateko aholkatu zuten, ez baitzen garbi irtetzen.

Oso erreskate nekezak

Oso erreskate nekezak

Larrialdi zerbitzuetakoak etenik gabe ari dira, eurite eta uholdeek harrapatuta utzi dituzten herritarrengana iristeko

Nafarroa da Espainiako Estatuan ur gehien bildu duen erkidegoa, urtegiak % 94,5 baitaude beteta

Nafarroa da Espainiako Estatuan ur gehien bildu duen erkidegoa, urtegiak % 94,5 baitaude beteta

EAE seigarrena da, batez beste % 86,5 baititu beteta. Nelson ekaitzaren eraginez, besteak beste, ohi baino urte hasiera hezeagoa izan da.
Kataluniak bertan behera utzi du lehortearen larrialdi fasea eta uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu

Kataluniak bertan behera utzi du lehortearen larrialdi fasea eta uraren erabileraren murrizketak malgutu ditu

"Erreserben hazkundeak azken hiru hilabeteetako murrizketak malgutzea, larrialditik ateratzea eta murrizketen zati bat bertan behera uztea ahalbidetzen du, baina lehortea ez da amaitu", iragarri du Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak.
Katalunian arnas pixka bat eman du azken asteko euriak

Katalunian arnas pixka bat eman du azken asteko euriak

Kataluniako zenbait urtegi egoera larrienetik atera dira azken egunotan. Barnealdeko urtegietan % 21,2raino igo da bildutako ur kopurua, duela astebete baino hiru puntu gehiago. Bartzelonan, Sau urtegia hutsik zegoen ia, eta %12,1an dago orain, eta Sequedakoa %26,69an.

(Musika: Ura. ERAUL)

Bartzelonak babesleku klimatiko izendatuko ditu udal igerilekuak, udan ireki ditzaten

Bartzelonak babesleku klimatiko izendatuko ditu udal igerilekuak, udan ireki ditzaten

Hiriburuko portuan gatzgabetzeko makina flotatzaile bat jarriko du Kataluniako Gobernuak, eta 14,4 hektometro kubiko ur geza emango ditu urtean, metropoli-eremuko urteko kontsumoaren % 6.
Kataluniak muga bat ezarri du turismorako uraren kontsumoan

Kataluniak muga bat ezarri du turismorako uraren kontsumoan

Udan, euskal herritar askok Katalunia aukeratuko dute oporretarako. Turismoari begira, Generalitateak ezarri duenez, larrialdi-eremuetan, turismo-establezimenduek 100 litro baino ezingo dituzte kontsumitu plaza bakoitzeko, ur-eskasia kudeatzeko ahaleginean.
Arabako Errioxako Urkidetzak mugak ezarri ditu ureztatzeko eta igerilekuak betetzeko

Arabako Errioxako Urkidetzak mugak ezarri ditu ureztatzeko eta igerilekuak betetzeko

Igerileku publikoak ekainaren 24an ireki, eta irailaren 1ean itxiko dituzte, eta ureztatze lanei dagokienez, 23:00etatik 24:00etara egin beharko dira, kontsumoa eta ur-ihesa kontrolatzeko, ia euririk egin ez duen neguaren ostean.

Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

1989ko lehortea inflexio-puntu izan zen uraren kudeaketan. Ordutik hona ura aurrezteko eta ur-galerak saihesteko lan handia egiten dute Ura partzurergoek eta udalek. Horietako batzuk ezagutu ditugu, apirilean Donostian egingo den uraren nazioarteko Water Loss kongresu handiaren atarian.

Edateko urik gabe daude Arabako lau kontzejutan, nitratoak direla eta

Edateko urik gabe daude Arabako lau kontzejutan, nitratoak direla eta

Kanilako ura ez da edangarria nitratoak dituelako Legarda, Artatza, Mandoia eta Gereña kontzejuetan. Amvisa Gasteizko Udal Ur Zerbitzuak botilako ura eraman die 120 bizilaguni, arazoa konpondu bitartean.
Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran

Uribarriko urtegia hustutzen ari dira segundoko 30 metro kubikoko abiaduran

Arabako Uribarriko urtegiak segundoko 16 metro kubikotik 30 metro kubikora igo du ura husteko erritmoa, Zadorra ibaiaren "bilakaera ona" ikusita.

''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''

''Ura urtegietan metatzen da ibaien emaria jaitsi arte''

Irati Fernandez Urizar Uholdeen Prebentziorako Teknikariak adierazi duenez, EAEko urtegien egoera ona da. "24 ordu hauetan Ullibarri eta Urrunaga urtegiek metatu duten urarekin Gasteizko ur-hornidura bermatuta dago urte baterako", gaineratu du.

Euri erauntsiek ia edukieraren % 90era igoarazi dute urtegien maila

Euri erauntsiek ia edukieraren % 90era igoarazi dute urtegien maila

Ullibarri Ganboakoa ura askatzen hasi da bart, % 89ko mailaraino. Añarbekoa % 90,13an egon da, eta hustu egingo dute egunean zehar. Nafarroan ere, bete-beteta daude urtegiak: Esakoa % 95ean.
Lehorteak neurriak hartzera behartu ditu Arabako Errioxako udalerriak

Lehorteak neurriak hartzera behartu ditu Arabako Errioxako udalerriak

Azken hilabeteetan Arabako Errioxan izan den prezipitazio baxuak neurriak hartzera behartzen ditu erakundeak. Azken hiru hilabeteetan, 59L/m2-ko euria baino ez du egin Guardian.

Artikutzako urtegiaren zati bat eraisteko tramitazioek aurrera jarraitzen dute

Artikutzako urtegiaren zati bat eraisteko tramitazioek aurrera jarraitzen dute

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko txostena jaso du. Urtegia Donostia hornitzeko eraiki zen, baina duela 40 urte baino gehiagotik ez da erabiltzen.
Bizkaiko urtegiek erreserbak dituzte 15 hilabetez ur-hornidura bermatzeko

Bizkaiko urtegiek erreserbak dituzte 15 hilabetez ur-hornidura bermatzeko

Ur Partzuergoko gerentearen esanetan, iaz baino 17 puntu gehiago daude, baina "ohikoak" diren datuak direla azpimarratu du.
Izotz biltegi handiak aurkitu dituzte Marten

Izotz biltegi handiak aurkitu dituzte Marten

Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
Uribarriko urtegiak bere edukieraren % 78 gainditu du jada eta duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka

Uribarriko urtegiak bere edukieraren % 78 gainditu du jada eta duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka

Azken asteetan izandako euriteek urtegiaren egoera hobetu dute, duela hilabete baino 14 puntu gorago baitago.
Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza

Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza

Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute duela urtebete bildutakoen aldean, eta azken hamakadako batez bestekoa ere hobetzen dute. Esako urtegia, adibidez, edukieraren % 83,22 da, eta iaz, berriz, % 29,08.

Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta

Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta

Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute, duela urtebete bildutakoen aldean, eta, era berean, azken hamar urteetako batez bestekoa hobetzen dute.
Bere edukieraren % 85ean, Esako urtegia ura husten hasi da: 200 metro kubiko segundoko

Bere edukieraren % 85ean, Esako urtegia ura husten hasi da: 200 metro kubiko segundoko

Uda honetan kezka handia zegoen urtegiak inoiz baino hustuago zeudelako. Hala ere, azken egunetako euri-jasek eta 1961az geroztiko udazkenik euritsuenak bete egin dituzte.

DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila

DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila

Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.

Antiguedad: Ibaiari baino arroari begiratu behar zaio, politika hidrologikoak lehenetsiz

Antiguedad: "Ibaiari baino arroari begiratu behar zaio, politika hidrologikoak lehenetsiz"

1983ko Bilboko uholdeak izan ditu hizpide Iñaki Antiguedad hidrogeologoak Euskadi Irratian.
Ur-bilatzaileak oso gutxi dira, eta lehortearekin geroz eta lan gehiago dute

Ur-bilatzaileak oso gutxi dira, eta lehortearekin geroz eta lan gehiago dute

Juantxu Anda eta Alfredo Garoña ur-bilatzaileak dira. Biak  80 urte baino gehiago dituzte, baina lanez gainezka dabiltza azken urteetan.

Ur bilatzaileen lana areagotu egin da Kataluniako hainbat eskualdetan

Ur bilatzaileen lana areagotu egin da Kataluniako hainbat eskualdetan

Tarragonako Penedes Beheko hainbat herrirentzat, esaterako, lur azpian aurkitu dituzten ur putzuak ezinbesteko irtenbide izaten ari da inoiz baino ur eskasia handiagoa duten urte sasoi honetan.

Busturialdeko hainbat udalek funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu dituzte

Busturialdeko hainbat udalek funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu dituzte

Ur Partzuergoak atzo egindako deiari erantzunez, Bermeok kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten ditu eta herritarrei igerilekuak ez betetzeko eskatu die. Mundakak, bestalde, iturriak itxi ditu, eta hainbat jarduera (ureztatzea, igerilekuak betetzea edota autoak garbitzea) debekatu.
Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean

Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean

Busturialdeko ur kontsumoa mugatu ondoren, Ur Partzuergoak adierazi du egoera iazkoa baino hobea dela eta segundoko 130 litroko tartea dagoela larrialdi-egoerara iritsi arte.
Ur Partzuergoa: ''Alerta-egoera ezarri da Busturialdean, baina tartea dago larrialdiara heldu arte''

Ur Partzuergoa: ''Alerta-egoera ezarri da Busturialdean, baina tartea dago larrialdiara heldu arte''

Hektor Orbe Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Ekimen eta Estrategia Garapeneko zuzendariordeak esan du zonaldeko egoera, oraingoz, 2022ko udakoa baino hobea dela. Busturialdea alerta egoeran sartu da aste honetan, baina tartea dago larrialdi gunera iritsi arte.

Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta

Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta

Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.
Gasteiz eta Bilbo hornitzen dituzten Arabako urtegiak % 70ean daude, eta Añarbe % 85ean

Gasteiz eta Bilbo hornitzen dituzten Arabako urtegiak % 70ean daude, eta Añarbe % 85ean

Kantauri isurialdean, aldiz, euri gehiago egin du, eta hori nabari da Ordunteko eta Añarbeko maila altuan, edukieraren % 95ean eta % 85ean baitaude urtegiok, hurrenez hurren.
Bizkaiko eta Nafarroako golf-zelai batzuetako zuloak estali dituzte klima-ekintzaileek, ur xahuketa salatzeko

Bizkaiko eta Nafarroako golf-zelai batzuetako zuloak estali dituzte klima-ekintzaileek, ur xahuketa salatzeko

Goizaldean, zementuz bete dituzte golf-zelai batzuetako zuloak, eta ondorengo mezuak zioten pankartak zabaldu dituzte: "Adi: lehortea! Golf-zelaia itxita, justizia klimatikoa dela eta" edota "Ura guztion ondasuna da".
Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran

Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran

Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.
Krispiñako araztegia, Euskadin ur gehien berrerabiltzen duena

Krispiñako araztegia, Euskadin ur gehien berrerabiltzen duena

Krispiñako (Gasteiz) araztegia da Euskadin hondakin-ur gehien arazten eta berrerabiltzen duena. Uda garaian, araztutako uraren erdia inguruko lursailak ureztatzeko erabiltzen da. Beste % 5 planta hozteko berrerabiltzen dute. Hamabost ordu behar izaten dira batez beste arazte prosezua egiteko.

2023ko lehen lauhilekoa, erregistroak daudenetik lehorrena

2023ko lehen lauhilekoa, erregistroak daudenetik lehorrena

Lehorte egoerak Ebro ibaira garamatza: Erriberan eta Zaragozan ikusi ditugu ibaiak jasan dituen aldaketak. Iberiar penintsulako emankorrena da, baina inoiz baino ur emari kaxkarragoa dauka. Etxeetako eta lehen sektoreko ur kontsumoaren eredua aztertu dugu.

Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, baina Nafarroako hegoaldean ez du egin oraingoz

Euriak arnasa ekarri du EAEko urtegietara, baina Nafarroako hegoaldean ez du egin oraingoz

Arabako Uribarri Ganboa eta Urrunagako urtegiek edukieraren % 74,5 eta % 76,8 dute beteta, hurrenez hurren. Bestalde, Añarbeko ur-mailak ere gora egin du euriteen ondorioz, eta edukiera osoaren % 89ra iritsi da. Nafarroako urtegien ur-maila, aldiz, ez da edukieraren % 50era iristen.
Lorategiak ez ureztatzeko eskatu die Zuiako Udalak herritarrei, euri faltagatik

Lorategiak ez ureztatzeko eskatu die Zuiako Udalak herritarrei, euri faltagatik

Datozen hilabeteetan prezipitazio gutxi egingo duelakoan, eta udan izango den ur gabeziari aurre egiteko, "arduraz" jokatzeko eskatu die bizilagunei, eta lorategiak ez ureztatzeko eta igerilekuak ez betetzeko.
Lehortearen eraginez, etxe batzuk pitzatzen ari dira Iparraldean

Lehortearen eraginez, etxe batzuk pitzatzen ari dira Iparraldean

Ur eskasia dela eta, buztin-lurretan eraikitako etxeetan arrakalak agertu dira, lurren mugimenduengatik. Ez da fenomeno berria, baina gero eta etxe gehiagotan ari dira agertzen kalteak.
1 / 8 Hurrengoa

  • Ibaiak

    Ibaiak

    Ibaien eta arro hidrografikoen ingurumen egoeraren azken orduko berriak, eitb.eus-en.

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian