Umeak

1 / 30 Hurrengoa

Adingabe bat arma zuriz zauritu dute izterrean Gasteizko parke batean lapurreta egin diotenean

Zauritua beste adingabe batekin zegoen parkean lapurreta egin zietenean, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten artatzera. Ertzaintzak ikerketa abiatu du erasoaren egileak identifikatzeko.
Jose Bretonen liburuaren banaketa gelditzea aztertzen ari da epaitegi bat

Jose Bretonen liburuaren banaketa gelditzea aztertzen ari da epaitegi bat

Liburuan, Bretonek Ruth eta Jose seme-alaben hilketari buruz egindako aitorpenak jasotzen dira. Anagrama argitaletxeak liburua argitaratzeko eskubidea defendatu du, baina ebazpen judizialek ahalbidetu arte itxarongo du.
Akusazioaren arabera, monitorearentzat surf eskola aitzakia bat zen bere desio sexualak haurrekin asetzeko

Akusazioaren arabera, monitorearentzat surf eskola aitzakia bat zen bere desio sexualak haurrekin asetzeko

"Ez zeukan aukera hori ematen zion beste testuinguru posiblerik", azpimarratu du biktimen abokatuak azken txostena auzitegian aurkeztu duenean. Joan den astetik Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egin duten epaiketaren hamargarren eta azken saioa izan da gaurkoa.

Elorrioko Udalak "erne" egoteko eskatu die familiei, neska bat bahitzen saiatu baitira asteon

Bahiketa saiakera astearte arratsaldean gertatu zen, neskatoa udal kiroldegitik ateratzen ari zenean, Julene Lazkano alkateak ohar batean adierazi duenez. Hala ere, "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan die herritarrei.
AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

Duela hiru urte abiatutako proiektuaren sustatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin, baina ohartarazi dute tresna erabiltzaileengana iristeko azken urratsa falta dela, teknologia horrek "ordenagailu ahaltsuak" behar izaten dituelako.
Adin txikikoak ehiztari laguntzaile ibili ahal izango dira EAEn, adin mugarik eta lizentziarik gabe

Adin txikikoak ehiztari laguntzaile ibili ahal izango dira EAEn, adin mugarik eta lizentziarik gabe

2011ko Ehiza legearen artikulu bat aldatzea onartu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak, ehiztari laguntzailearen figura sortzeko. Ehizan ari denaren laguntzaileak ez du lizentziarik ezta armarik izango.
Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman baimendua izan zuela erantsi du

Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman "baimendua" izan zuela erantsi du

Akusatuak salaketa guztiak ukatu ditu, baina onartu du horietako batekin (16 edo 17 urte zituenean) "portaera sexuala" birritan izan zuela, "maiteminduta" baitzegoen, eta "baimendua" eta "elkarren arteko adostasunez" izan zela ziurtatu du.
Nola hitz egin haurrei heriotza eta doluari buruz?

Nola hitz egin haurrei heriotza eta doluari buruz?

Naroa Martinez psikopedagogoa heriotza eta doluan aditua da. Tabu asko daude oraindik gai hauen inguruan. Bere hitzetan, mina partekatzea funtsezkoa da. Dolua pasa beharreko zerbait da, baina zama bakarrik ez eramateak min hori asko arindu dezake.

Udalekuak 2025 programak 4.112 plaza eskainiko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, uztailaren 1etik 29ra

Udalekuak 2025 programak 4.112 plaza eskainiko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, uztailaren 1etik 29ra

Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen dituzten udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei zuzenduta daude. Izena martxoaren 18tik 28ra eman ahal izango da.
Usurbilgo goi-tentsioko dorre batean deskarga elektrikoa jasota zauritu ziren adingabeetako bat hil egin da

Usurbilgo goi-tentsioko dorre batean deskarga elektrikoa jasota zauritu ziren adingabeetako bat hil egin da

Errota Berri inguruan izan zen ezbeharra, aurreko astean. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman zituzten aurrena, baina gazteena, hildakoa, Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman zuten gero, larri.
Dorrearen eremua ixteko agindu dio Industria Sailak lursailaren jabeari

Dorrearen eremua ixteko agindu dio Industria Sailak lursailaren jabeari

Goi-tensioko dorrea jada hesituta dago, eta ikerketa zabalik dago. Dorre horretara igota, oso larri zauritutako adingabeetako bat hil egin da azkenik, ospitalean astebete eman ostean.

16 urteko mutil bati eraso egin diote Donostian, labanaz

16 urteko mutil bati eraso egin diote Donostian, labanaz

Gertaera 16:00ak aldera izan da, Donostiako Justizia Jauregiaren inguruan. Adingabeari arma zuri batekin eraso egin diote eta, zaurituta, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.
Ekonomia eta sexu-erasoak dira Hego Euskal Herriko haur eta nerabeen kezka nagusiak

Ekonomia eta sexu-erasoak dira Hego Euskal Herriko haur eta nerabeen kezka nagusiak

Politika eta itxura fisikoa dira, berriz, 11 eta 18 urte arteko gazteak gutxien kezkatzen dituzten gaiak. Politikak ardura die gutxien gaztetxoei, oro har.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Usurbilgo goi-tentsioko dorreak araudia betetzen zuen egiaztatzeko

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Usurbilgo goi-tentsioko dorreak araudia betetzen zuen egiaztatzeko

Iberdrolak zehaztu du dorrea eta lursaila jabego pribatukoak direla. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre batera igota. Gazteena, 11 urteko mutikoa, larri baino egonkor dago Gurutzetako Ospitalean.
Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan

Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan

Argindar konpainiak argitu duenez, lursaila jabego pribatukoa da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du dorreak araudia betetzen zuen egiaztatzeko. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre horretara igota.

''Ertzaintzak ikerketa abiatu du tentsio-dorre horrek araudia betetzen ote zuen jakiteko''

''Ertzaintzak ikerketa abiatu du tentsio-dorre horrek araudia betetzen ote zuen jakiteko''

Instalazio elektriko horien ardura Udalari ez dagokiola argitu nahi izan du Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak, baina ikerketaren ondorioen zain daudela gaineratu du, ikusteko "neurri zuzentzaileren bat hartu behar bada". Bi adingabe zauritu ziren, goi-tentsioko dorre horretara igota.

Bi adingabe zauritu dira Usurbilen, goi-tentsioko dorre batera igo ostean elektrokutatuta

Bi adingabe zauritu dira Usurbilen, goi-tentsioko dorre batera igo ostean elektrokutatuta

Ezbeharra larunbatean jazo da, 18:10ean, Usurbilgo Errota Berri inguruan. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman dituzte aurrena, baina gazteena Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman dute gero, larri baina egonkor.
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean

Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
Euskadiko 400 familia haurren obesitatea tratatzeko programa batean parte hartzen ari dira

Euskadiko 400 familia haurren obesitatea tratatzeko programa batean parte hartzen ari dira

'Mangolsen bidaia' programak jolas hezitzaile bat du ardatz, eta, besteak beste, bizi-ohiturak aldatzea du helburu. Gainera, elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean jokabide osasungarriak sustatu nahi ditu.
Plentziako institutu bateko ikasleek salatu dute mezu iraingarri, matxista eta homofoboak jaso dituztela

Plentziako institutu bateko ikasleek salatu dute mezu "iraingarri, matxista eta homofoboak" jaso dituztela

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu dutenez, ikaskide batzuek eta irakasle batek jaso dituzte mezuak. Itxuraz, ikasle batzuen ordenagailuak erabili dituzte, identitatea ordezkatuta, bidalketak egiteko. Salatzaileek zuzendaritzaren jarrera salatu dute, neurriak garaiz ez hartzeagatik.
Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Joël Le Scouarnec zirujau izandakoak gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gaur egun, espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako.
Donostiako Emeki Emeki ikastetxeko bi irakasle atxilotuak, kautelazko neurriekin aske

Donostiako Emeki Emeki ikastetxeko bi irakasle atxilotuak, kautelazko neurriekin aske

Bi emakumeak aske geratuko dira, baina urruntze agindua bete beharko dute. Horrela, ezin izango dira 4 urteko neskatxarengana hurbildu, haren gurasoek sexu-erasoa egin diotela salatzen baitute, ezta haren anaia bikiarengana ere, Emeki Emeki zentroko ikaslea bera.
Familien hitzetan, irakasle atxilotuak orain arte frogatu ez diren salaketen jomuga izan dira

Familien hitzetan, irakasle atxilotuak "orain arte frogatu ez diren salaketen jomuga izan dira"

Emeki Emeki proiektuaren parte diren familiek ohar bat sinatu dute, eta justiziak “zehaztasunez eta objektibotasunez” jardungo duela sinesten dute, egoera argitzeko. Gainera, komunikabideei “erantzukizuna eta zuhurtzia” eskatu diete informazioa tratatzeko orduan.
DBHko eta Batxilergoko gaitasun handiko 125 ikaslek parte hartuko dute ZUR-EKIN programan

DBHko eta Batxilergoko gaitasun handiko 125 ikaslek parte hartuko dute ZUR-EKIN programan

Programak aukera ematen die ikasle horiei 14 aholkularik gida ditzaten, eta hainbat gaitako adituekin harremanetan jartzeko aukera ematen die, beren potentzial guztia garatu dezaten.
DBHko ikasleek hobera egin dute gaztelaniaz, ingelesez eta zientzian, baina okerrera, euskarazko gaitasunean

DBHko ikasleek hobera egin dute gaztelaniaz, ingelesez eta zientzian, baina okerrera, euskarazko gaitasunean

Astelehenen honetan eman dira jakitera Unibertsitatez kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak 2023ko eta 2024ko "Ebaluazio Diagnostikoen" txostenaren datu nagusiak. Era berean, 2024-2028 epean emaitzak hobetzeko estrategia aurkeztu dute.
EAEko hiru gaztetik batek laguntza eskatu du osasun mentaleko arrazoiengatik, % 21,8k psikologoarenera jo dute

EAEko hiru gaztetik batek laguntza eskatu du osasun mentaleko arrazoiengatik, % 21,8k psikologoarenera jo dute

"Future Game" proiektuak EAEko gazteen osasun mentalari buruz egindako txostenaren arabera, 18-35 urteko gazteen % 24,1ek beren buruaz beste egiteko gogoa izan dute (18 eta 24 urte bitartekoen artean % 30ek), lautik bat bakarrik sentitzen da, eta, % 15, abandonatuta.
''Hiltzeari beldur nion''

''Hiltzeari beldur nion''

12 urterekin linfoma bat atzeman zioten Gaizkari, eta azken hilabeteotan tratamendu oso gogorra jaso ostean, sendatzeko bidean dago. Minbizia duten 15 urtetik beherako pazienteen biziraupenak gora egin du EAEn.

Urtero 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte EAEn

Urtero 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte EAEn

Horregatik, Farmaprest egitasmoa jarri dute abian Gurutzetako Ospitalean, SMS bidez informazioa bidalita paziente onkologiko pediatrikoen arreta prozesua hobetzeko.
Beisboleko entrenatzaile bat kondenatu dute Nafarroan neska jokalari adingabe bati musu emateagatik

Beisboleko entrenatzaile bat kondenatu dute Nafarroan neska jokalari adingabe bati musu emateagatik

Garrantzi txikiko sexu-eraso delitu baten egile izateagatik, isun ekonomikoa, 2.000 euroko kalte-ordaina emateko beharra, eta adingabeekin harreman erregularra eta zuzena duen edozein jardueratarako desgaikuntza berezia ezarri zaio bi urte eta erdiz.
Ehiza legea aldatzeko proposatu dute EAJk eta PSE-EEk, ehiztariaren laguntzailearen figura sortzeko

Ehiza legea aldatzeko proposatu dute EAJk eta PSE-EEk, ehiztariaren "laguntzailearen" figura sortzeko

Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek Eusko Legebiltzarrean gehiengoa dute eta aldaketa "ahalik eta lasterren" izapidetu eta onartuko da.
''Pentsatzen dugu sexualitatea ez dela txikiekin lantzeko moduko gaia''

''Pentsatzen dugu sexualitatea ez dela txikiekin lantzeko moduko gaia''

Haurren heziketan hainbat gai lantzeko zailak dira, sexologia eta dolua, adibidez. Ander Prol, Guztiok elkarteko sexu-hezitzailea da eta Hezkuntza arloan sexu-heziketa egiten du. Adin txikikoei sexuari buruz hitz egiteko aholkuak eman dizkigu.

Pedrosa: ''Akordio hau aspaldi landutako negoziazioen emaitza da''

Pedrosa: ''Akordio hau aspaldi landutako negoziazioen emaitza da''

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azpimarratu duenez, Haurreskolak Partzuergoak eta LABek lortutako akordioa "oso berri ona da, haur-eskolen zerbitzua indartuko dugulako, eta etorkizunerako kalitatezko zerbitzua bermatu nahi dugulako". "Profesionalen lan-baldintzak hobetuko ditugu", erantsi du.

Debako liburutegiaren haurrentzako ordutegi murriztua aldatzeko Eusko Jaurlaritzak esku har dezan eskatu dute

Debako liburutegiaren haurrentzako ordutegi murriztua aldatzeko Eusko Jaurlaritzak esku har dezan eskatu dute

Bi urtetik beherakoek ezin dute Debako Udal Liburutegian egon, eta bi eta sei urte bitartekoak 16:30etik 17:30era soilik joan daitezke. Adinean gora eginda denbora gehiagoz egon daitezke bertan, baina ordutegi mugak 16 urtera arte aplikatzen dira.
Gizon batek emaztea hil du Benalmadenan, seme-alaben aurrean

Gizon batek emaztea hil du Benalmadenan, seme-alaben aurrean

Ustezko hiltzailea delakoan atxilotu duten gizonak berak deitu du larrialdietara, etxean sua zutela esanez. Polizia iritsi denean, kanpoan aurkitu ditu gizona eta lau haurrak, eta barruan emakumea, hilotz. VioGen sisteman zegoen biktima duela hilabetetik, ofiziozko salaketa bat tarteko.
Elkarretaratzea ostiral honetan Santurtzin, Peña Athletic taldeak salatu duen sexu-erasoaren aurka

Elkarretaratzea ostiral honetan Santurtzin, Peña Athletic taldeak salatu duen sexu-erasoaren aurka

Udalak deitutako protesta 12:00etan izango da, udaletxearen aurrean. Gainera, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bat egingo dute "mugimendu feministak deitu dezakeen elkarretaratzearekin".
EAEko 10 nerabetik 4k eduki pornografikoa aurkitu dute sarean, bilatu gabe

EAEko 10 nerabetik 4k eduki pornografikoa aurkitu dute sarean, bilatu gabe

Save the Children erakundeak ohartarazi duenez, hezkuntza digitala lantzea ezinbestekoa da haurrak eta nerabeak eduki kaltegarrietatik babesteko.
16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei xaxatzaile izateko eskatu die Euskaraldiak

16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei "xaxatzaile" izateko eskatu die Euskaraldiak

'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
Peña Athletic Santurtzi taldeak entrenatzaile bat salatu du, hainbat adingaberi sexu erasoa egin dielakoan

Peña Athletic Santurtzi taldeak entrenatzaile bat salatu du, hainbat adingaberi sexu erasoa egin dielakoan

Bizkaiko futbol taldeak salaketa aurkeztu du Ertzaintzan "kontakturik gabeko" sexu erasoa egotzita, eta entrenatzailea behin-behinean apartatu du, adingabeen babeserako protokoloari jarraiki. Biktimak 15-17 urteko neskatoak dira.
Euskadiko babespeko zentroetan 1.347 adingabe daude, eta horietatik 62 sei urtetik beherakoak dira

Euskadiko babespeko zentroetan 1.347 adingabe daude, eta horietatik 62 sei urtetik beherakoak dira

Harrera-familiek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote bete dezala egoitzetan sei urtetik beherako haurrik ez hartzeko konpromisoa.
Haur transexualitatea Euskal Herrian ezagutzera eman zuten lehenak izan ziren Mikele eta Leo

Haur transexualitatea Euskal Herrian ezagutzera eman zuten lehenak izan ziren Mikele eta Leo

Mikelek 24 urte ditu, eta zinema-edizioan aritzen da Madrilen. Leok 20 urte ditu, eta Madrilen bizi da, irakasle-ikasketak egiten. Umetan egin zuten trantsizioa biek, eta prozesua nola bizi izan zuten kontatu digute ordutik 10 urte igaro direnean.

1 / 30 Hurrengoa

  • Eskola kirola

    Eskola kirola

    Eskolaz kanpoko kirol-jarduerei buruzko azken ordukoa.

  • Gurasoak

    Gurasoak

    Aita-amei buruzko azken ordukoa Euskadin gaur.

  • Kiroldegiak gaur

    Kiroldegiak gaur

    Igerileku, kantxa eta kiroldegietako erabiltzaileentzako azken orduko albisteak.

  • 3 kluba Youtube-n

    3 kluba Youtube-n

    Go!azen, 3 Ene Kantak, Hardball, marrazki bizidunak, 3txulo eta 3zpa4 saioetako edukiak Youtube-n

  • 3 kluba

    3 kluba

    3 Ene Kantak, Go!azen, 3txulo eta 3zpa4 saioetako bideoak eta bideoklipak, eitb.eus-en ikusgai zuretzat!

kargatzen