Txina

1 / 30 Hurrengoa
Trump hablará el lunes sobre la posible aplicación de aranceles a semiconductores

Trump hablará el lunes sobre la posible aplicación de aranceles a semiconductores

Hablará sobre la decisión de excluir teléfonos, ordenadores, pantallas y otros componentes tecnológicos chinos de las listas de bienes a los que se les aplicarían aranceles del 145 %, así como por la posibilidad de que su Gobierno anuncie gravámenes para los semiconductores que entren a EE.UU.
Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuetsiko ditu Trumpek

Telefonoak, ordenagailuak eta txipak % 125eko muga-zergatik salbuetsiko ditu Trumpek

Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
Indarrean sartu da Txinak AEBko ondasunei ezarri dien % 125eko muga-zerga

Indarrean sartu da Txinak AEBko ondasunei ezarri dien % 125eko muga-zerga

Herrialde asiarrak uste du produktu estatubatuarrek jada ez dutela "benetako merkaturik Txinan", eta bestelako zerga batzuk ezartzea "hutsala" izango litzatekeela.
Nork du galtzeko gehiago, muga-zergen gerra honetan, AEBk edo Txinak?

Nork du galtzeko gehiago, muga-zergen gerra honetan, AEBk edo Txinak?

Donald Trump AEBko presidenteak hasitako gerra komertzialak eta Txinak iragarritako errepresaliek hainbat eragin izango dute bi herrialdeetako enpresetan. Sektore kaltetuenak teknologia, nekazaritza, makineria eta abiazioa izango dira.

Sanchezek, Txinara egindako bisitari buruz: Koherentea da, eta ez doa inoren aurka

Sanchezek, Txinara egindako bisitari buruz: "Koherentea da, eta ez doa inoren aurka"

"Espainiaren kanpo politika ez doa inoren kontra, herrialdeen arteko akordioaren, ordena multilateralaren eta merkataritza askearen alde baizik", esan du Sanchezek Espainiaren Beijingo Enbaxadan emandako prentsaurrekoan.
Txina ''erronka globalei aurre egiteko ezinbesteko bazkidea'' dela esan du Sanchezek

Txina ''erronka globalei aurre egiteko ezinbesteko bazkidea'' dela esan du Sanchezek

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur Pekinen (Txina) adierazi duenez, Espainiaren kanpo politika "ez doa inoren kontra", eta "koherentea" da beste administrazio batzuek egin dutenarekin.

AEBko produktuen gaineko muga-zergak % 125eraino igoko ditu Txinak

AEBko produktuen gaineko muga-zergak % 125eraino igoko ditu Txinak

AEBko presidenteak, bestalde, atzo iragarri zuen % 145eko muga-zergak ezarriko dizkiola Txinari.
Trumpek Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira

Trumpek Txinari ezarritako muga-zergak % 145ekoak dira

AEBetako Presidentetzak ostegun honetan argitaratu du Pekini ezarritako zergak % 125era igotzea jasotzen duen zuzenketa, eta ehuneko hori gehitu egiten zaio apirilaren 2an Trumpek munduko ia herrialde guztiekin merkataritza gerra hasi aurretik zegoen % 20ko kargari.
Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?

Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?

AEBko zor handiak eta haren zati garrantzitsu bat atzerriko inbertitzaileen esku egoteak, besteak beste, Txinaren esku; 10 bilioi dolarreko galera eragin duten burtsen beherakadek eta Trumpen gertukoenen arteko ika-mikek erabakia bultzatu ahal izan dute.
Ateak zabalik dituen mundua aldarrikatu du Sanchezek, Txinara gerturatzeagatik AEBen kritika jaso ondoren

"Ateak zabalik dituen mundua" aldarrikatu du Sanchezek, Txinara gerturatzeagatik AEBen kritika jaso ondoren

Trumpen muga-zergen inguruan hartutako azken erabakiak Asian bidaia ofizialean harrapatu du Espainiako Gobernuko presidentea. Gaur Txinara joatekoa da, eta mezu zuzena iritsi zaio Estatu Batuetatik: Txinarekin lerrokatzen bada, galtzen aterako dela ohartarazi diote.
OMCk ohartarazi du Txinaren eta AEBen arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela, eta munduko BPG % 7

OMCk ohartarazi du Txinaren eta AEBen arteko merkataritza % 80 jaitsi daitekeela, eta munduko BPG % 7

Munduko Merkataritza Erakundeak gogorarazi duenez, bi potentziek munduko merkataritzaren % 3 ordezkatzen dute elkarrekin, eta bien arteko konfrontazioak "inplikazio zabalagoak ditu, aurreikuspen ekonomiko globalak kaltetu ditzaketenak".
AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez

AEBri ezarritako muga-zergak % 84ra igo ditu Txinak, Trumpen hordagoari erantzunez

Pekinek % 50ean handitu ditu AEBri bihartik aurrera ezartzekoak zizkion arantzelak.
Txinak amaierara arte borrokatuko du AEBk % 50eko muga-zerga gehigarria ezartzen badio

Txinak "amaierara arte borrokatuko du" AEBk % 50eko muga-zerga gehigarria ezartzen badio

Trumpek Txinari mehatxu egin dio % 50eko muga-zerga gehigarria ezartzearekin (% 104ko muga-zerga guztira) baldin eta Txinak AEBtik inportatzen diren salgai guztiei iragarritako % 34ko muga-zerga erretiratzen ez badu.
Trumpek bete egin du mehatxua, eta Txinari bikoiztu egin dizkio muga-zergak, % 104ra arte

Trumpek bete egin du mehatxua, eta Txinari bikoiztu egin dizkio muga-zergak, % 104ra arte

Beijingi ezarritako zerga berriak gauerdian sartuko dira indarrean.
Nork ordainduko du eta nori eragingo die Trumpen muga-zergek?

Nork ordainduko du eta nori eragingo die Trumpen muga-zergek?

Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga orokor batzuk ezarri dizkie mundu osoko herrialdeei, merkataritza globalaren egoera nabarmen alda dezaketenak, eta iPhone bezalako kontsumo-produktuak kaltetuenetakoak izan daitezke.

Beste % 50eko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari

Beste % 50eko muga-zergak jarriko dizkiola mehatxu egin dio Trumpek Txinari

AEBko presidenteak asteartera arteko epea eman du, Beijingek bere muga-zergak kentzeko.
EBko merkataritza ministroak astelehen honetan bilduko dira Trumpen muga-zergez eta Txinaz hitz egiteko

EBko merkataritza ministroak astelehen honetan bilduko dira Trumpen muga-zergez eta Txinaz hitz egiteko

Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
Asier Etxeberria txirrindulari nafarra Wuzhishan talde txinatarrean arituko da

Asier Etxeberria txirrindulari nafarra Wuzhishan talde txinatarrean arituko da

Euskaltel-Euskadin hiru urte eman ondoren, Etxeberriak Asian jarraituko du bere ibilbidea.
Indarrean sartu da Trumpen % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena

Indarrean sartu da Trumpen % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena

Zerga gehigarriak, EBren kasuan % 20koa, asteazkenean iritsiko dira. Burtsetan segituan nabaritu da eragina, eta beherakada nabarmenak izan dira mundu osoan.
Trumpek beste ultimatum bat eman dio Txinari 75 eguneko epean, ByteDance TikTok utzi dezan

Trumpek beste ultimatum bat eman dio Txinari 75 eguneko epean, ByteDance TikTok utzi dezan

AEBko presidenteak beste 75 egun eman ditu enpresa txinatarra Ameriketako Estatu Batuetan aplikaziotik bereizteko akordio batera iristeko.
Txinak Trumpi erantzun dio apirilaren 10etik aurrera AEBko produktu guztiei % 34ko muga-zergak ezarrita

Txinak Trumpi erantzun dio apirilaren 10etik aurrera AEBko produktu guztiei % 34ko muga-zergak ezarrita

Txinako Finantza Ministerioak nabarmendu duenez, Trumpek Txinatik Estatu Batuetara egiten diren esportazioen inguruan iragarritako neurriak "nazioarteko merkataritzaren arauekin bateraezinak" dira.
Muga-zergen eragina azpimarratu dute munduko potentziek, eta errepresaliez ohartarazi dute

Muga-zergen eragina azpimarratu dute munduko potentziek, eta errepresaliez ohartarazi dute

Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Gobernu britainiarrak "buru hotzez eta lasaitasunez" erantzungo duela.
Trumpek muga-zergekin zigortu du mundua

Trumpek muga-zergekin zigortu du mundua

Presidenteak "askapenaren eguna" aldarrikatu du, % 10eko muga-zerga orokorra iragarrita. Gainera, EBren kasuan muga-zergak % 20koak izango dira eta Txinakoak % 54koak.

Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian

Trumpek muga-zerga globalak iragarriko ditu gaur, 'Askapen Eguna' izendatu duen jardunaldian

Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak berretsi du muga-zerga berri horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
Txinak ''ohartarazpen'' bat bidali dio Taiwango ''independentismoari'', maniobra militar berriekin

Txinak ''ohartarazpen'' bat bidali dio Taiwango ''independentismoari'', maniobra militar berriekin

Pekingo agintariek William Lai Taiwango presidentea "independentistatzat" eta "zalapartatsutzat" jo dute. Laik maniobra horiei "zorrotz" erantzuteko agindu die segurtasun nazionaleko eta defentsako departamentuei.

Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean

Apirilak 2, asteazkena, egun garrantzitsua Trumpen Gobernuak abiatutako gerra komertzialean

Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
1.600 hildakotik gora zenbatu dituzte jada Myanmarren

1.600 hildakotik gora zenbatu dituzte jada Myanmarren

NBEk eta Txinak laguntza humanitarioa eta erreskate taldeak bidali dituzte. Thailandian gutxienez 10 hildako izan dira, eta hondakin artean bila jarraitzen dute.
7,7 graduko lurrikara izan da Myanmarren, eta Thailandia eta Txina ere astindu ditu

7,7 graduko lurrikara izan da Myanmarren, eta Thailandia eta Txina ere astindu ditu

Richter eskalan 7,7 graduko indarra izan duen lurrikara batek Myanmar erdialdea astindu du ostiral honetan, eta Mandalay hiritik gertu izan du epizentroa. Thailandiako hiriburuan, Bangkoken, eta Txinako Yunnan probintzian nabaritu dute lurrikararen indarra.

400 kilometroko autonomia bost minutuan kargatzeko aukera ematen du BYDk aurkeztutako plataforma berriak

400 kilometroko autonomia bost minutuan kargatzeko aukera ematen du BYDk aurkeztutako plataforma berriak

Txinako ibilgailu ekoizlearen "super e-platform" berriak 1.000 volteko gehieneko karga potentzia du, eta segundoko bi kilometroko autonomia kargatzeko aukera ematen du. Munduko karga abiadurarik azkarrena lortu du.

Robot humanoideak eta gizakiak Beijingeko maratoi erdi batean lehiatuko dira

Robot humanoideak eta gizakiak Beijingeko maratoi erdi batean lehiatuko dira

Robotek 12.000 laguni egin beharko diete aurre. Helmugara iristen diren lehenengo hirurek, gizakiak nahiz robotak, saria izango dute. Beijingeko Garapen Ekonomiko eta Teknologikorako Departamentuak prestatu du lasterketa, robotika humanoidearen eta adimen artifizialaren berrikuntzak erakusteko.

CK Hutchison konpainiak BlackRock buru duen partzuergo bati saldu dizkio Panamako portuak

CK Hutchison konpainiak BlackRock buru duen partzuergo bati saldu dizkio Panamako portuak

Akordioa Donald Trump AEBko presidenteak Txinako ustezko eraginagatik ozeano arteko pasabidea berreskuratzeko hainbat hilabetez egindako presioen ostean etorri da.
Adimen Artifizialean nagusi izateko lasterketa: lehiakide nagusiak, erronkak eta taula geopolitikoa

Adimen Artifizialean nagusi izateko lasterketa: lehiakide nagusiak, erronkak eta taula geopolitikoa

Adimen Artifiziala esparru guztiak iraultzen ari da, aplikazio militarretatik eguneroko zereginetaraino. Mundu osoko enpresak horren mende daude gero eta gehiago, eta herrialdeak, berriz, AArik aurreratuena garatzeko lehiatzen ari dira, beren intereserako.

AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena

AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena

Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
AEBk altzairuari eta aluminioari ezarritako % 25eko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean

AEBk altzairuari eta aluminioari ezarritako % 25eko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean

Donald Trump AEBko presidenteak sinatu du mundu osoko altzairuaren inportazioei % 25eko muga-zerga ezartzeko agindua, salbuespenik gabe.
Altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarri dizkie Trumpek, gaurtik hasita

Altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarri dizkie Trumpek, gaurtik hasita

Txina da bi metal horien ekoizle nagusia, beraz, baliteke Pekinek zerga gehiagorekin erantzutea. Hain justu, gaur sartu dira indarrean AEBko hainbat produkturi Asiako erraldoiak iragarritako % 10-15eko muga-zergak.
Shein eta Temu jomugan: Zer dira eta zergatik daude ikerketapean?

Shein eta Temu jomugan: Zer dira eta zergatik daude ikerketapean?

Txinako merkataritza elektronikoko bi enpresa handiok azkar hazi dira, besteak beste, prezio txikiko bidalketek duten zerga-salbuespenari esker. Hala ere, AEB eta EB orain ikertzen ari dira, ustezko praktika desleialengatik eta legez kanpoko produktuak saltzeagatik.

Deserriratze oro erabat debekatuta dagoela gogorarazi dio NBEk Trumpi

"Deserriratze oro erabat debekatuta" dagoela gogorarazi dio NBEk Trumpi

Nazioarteak, Israelek izan ezik, ia aho batez errefusatu du AEBko presidenteak Gaza "kontrolpean hartzeko" eta berreraikitzeko duen ideia, "Ekialde Ertaineko Riviera" berria bihurtuz.
AEBko Posta Zerbitzuak berriro onartzen ditu Txinatik eta Hong Kongetik bidalitako paketeak

AEBko Posta Zerbitzuak berriro onartzen ditu Txinatik eta Hong Kongetik bidalitako paketeak

Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak (USPS) asteartean utzi zion Txinako eta Hong Kongeko paketeak onartzeari, Txinako produktuen aurkako muga-zerga berriak indarrean sartzearekin bat.
Trumpek Kanadaren aurka egin du eta Txinarekin negoziatzeko prest agertu da, muga-zergak aktibatzear daudela

Trumpek Kanadaren aurka egin du eta Txinarekin negoziatzeko prest agertu da, muga-zergak aktibatzear daudela

Aurreikuspenen arabera, astearte honetan sartuko dira indarrean Trumpen muga-zergak: Kanadako produktuei % 25, eta Txinak AEBra esportatzen dituen produktuei, % 10. Mexikorako aurreikusitako muga-zergak hilabete atzeratuko dira.
Horrelakoak dira Txinak AEBri ezarri nahi dizkion muga-zerga berriak

Horrelakoak dira Txinak AEBri ezarri nahi dizkion muga-zerga berriak

Datozen orduetan Txinarekin hitz egingo duela iragarri du Trump presidenteak. Ohartarazi du akordiorik lortu ezean, muga-zergak are gehiago igo daitezkeela.
1 / 30 Hurrengoa

kargatzen