"La Vanguardia"ko zuzendariordeak adierazi duenez, X sare sozialetik joan dira 'jada ez delako fidagarria', batez ere Elon Musk jabe denetik. "Uste dugu ez dugula gezurrak eta albiste faltsuak elikatzen lagundu behar", ziurtatu du.
Elon Musken sare soziala uzten duen Espainiako Estatuko lehen hedabidea da Kataluniako egunkaria, eta "The Guardian" britainiarrak atzo bertan hartutako erabakiaren ondotik dator.
Herrialdean ordezkari legalik ez duelako hartu du neurria epaileak. Twitter zenari ia hiru milioi euro eskatzen dizkiote isunetan eduki batzuk ez ezabatzeagatik.
Klara Mendizabal sopranoak euskal ondarearen atal oso garrantzitsu bat abestea dela azaldu digu; Izan ere, abestea elkartasuna bultzatzeko modu bat da eta ohitura horren transmisioa sustatu beharko genukeela aipatu du.
Iruñeako Muthiko Alaiak peña elkartearen sukaldean sartu gara sanferminei ongi etorria nola eman jakiteko. Uztailaren 6an ohikoa da "almuercico" hamaiketakoa hartzea txupinazoaren aurretik. Sukaldariek albondigak, butifarrak, patata-tortillak eta txistorrak prestatu dituzte ohiko hamaiketakorako.
Indar Gorrik salatu duenez, Shon Weissman Granada FC taldeko jokalari ohiak "Israelek Palestinaren aurka egindako genozidioa babestu zuen bere twitter kontuan, eta Gazan 200 tona bonba jaurtitzea eskatu zuen", Sadarren jokatu behar zuen aste berean.
Sare sozialetan proiektatzen dugun irudiaz, atsegiteek ematen duten zoriontasunaz, maitasuna edonon bilatzeaz eta ezezagunen iritziak aintzat hartzeaz aritu dira Irati Perez psikologoa eta Ane Zuazubiskar, 'Ez Hain Ondo'n.
X sare sozialeko bere profilean eskegitako ohar batean azaldu duenez, "bullying birtual" baten biktima izaten ari da, eta egunero "mehatxu eta irainak" jasotzen ditu, gehienak matxistak.
Ezustekoan harrapatu gintuen Swiften disko bikoitzaren berriak. Aurretik iragarritako ‘The Tortured Poets Department’ lanaz gain, beste 15 abesti dira entzungai ‘The Antology’ izeneko bigarren zatian.
'Mikroipuinak' mikroliburua aurkeztu du Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak. 150 mikroipuin bildu ditu, Patxi Huarte "Zaldieroa"ren ilustrazioekin dotoretuta. Duela 10 urte hasi zen Twitter edo Xn mikroipuinak idazten, eta terapia bat da berarentzat. "Ztandap" umore-ikuskizunaz ere aritu da.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.
Asteak nazioarteko berri freskoak ekarri ditu. Shakirak disko berria iragarri du, Ana Mena meme bihurtu da eta Peso Pluma et Nicki Nicoleren arteko bikote harremanaren bukaera bizi izan dugu, sare sozialetatik atera gabe.
Mugikorrarekin eta internetekin dugun harremanaz eta honek osasun mentalean duen eraginaz aritu dira Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano, "Zulora"ren denboraldi berriko lehen atalean.
Elon Musk eta Mark Zuckerberg entrenatzen hasi dira dagoeneko lehiarako, eta lortzen duten dirua gerrako beteranoei emango dietela adierazi dute. Azken asteetan baieztatu egin da borroka hori errealitate bihurtuko dela.
2022an enpresariak sare soziala erosi zuenetik zenbait aldaketa egin ditu: ordainketa-harpidetza bat sortu du, langileen erdiak baino gehiago kaleratu ditu, korporazio-aldaketak egin ditu, hala nola izena eta logoa... Kontsultatu hemen enpresaburuak egin dituen aldaketa guztiak.
Musikari puertorricarrak Gaztearen mikrofonoan salatu zuen lehen lerroko artistek uko egiten diotela politika kontuetan sartzeari dirua lehenesten dutelako, eta Interneteko sare sozial guztietan zabaldu dira adierazpen horiek.
Metak, Facebook, Instagram eta WhatsApp bezalako aplikazioen jabeak, aplikazio berri bat merkaturatu du ostegun honetan Twitterrekin lehiatzeko: Threads.
Mark Zuckerberg Metako presidenteak azald du eskuragarri jarri ondoren lehen zazpi orduetan 10 milioi deskarga izan dituela. Europar Batasunean eta Android sistemadun telefonoetan ez dago eskuragarri momentuz.
Elon Musk handikiak txioen irakurketari eguneroko mugak ezartzeko hartu duen erabakiak ezinegona eta polemika eragin du sare soziala denbora-pasarako zein lanerako erabiltzen baitute txiolarien artean,. Ezintasuna, ziurgabetasuna eta etsipena nabariak dira haietako askorengan.
Egiaztatu gabeko kontu berriek, berriz, 500 txioko muga izango dute. Elon Musk Twitterreko jabearen hitzetan, "sistemaren muturreko manipulazioa eta datuen ateratzea" saihestea da neurri horren helburua.
Olaia Martinez 18 urteko TikTokerra da. Xabier Huitzik 64 urte ditu eta sarri publikatzen ditu edukiak Instagramen. Nola bizi dituzte sare sozialak? Antzekotasunik ba ote du bien jardunak?
Kode hori zerbitzu digitaletan diharduten 30 bat enpresari aplikatzen zaie (Meta, Mozilla, Google, Microsoft eta TikTok enpresa erraldoiei, besteak beste), sareetan 'fake news' edo albiste faltsuak desagerraraztea helburu.
Gero eta gehiago dira euren kontzertuak sare sozialetara bideratuta diseinatzen dituzten artistak. Ainhoa Vitoria TikTokek zuzeneko musikan eragin duen paradigma aldaketaz aritu zaigu.
Julen Hernandez eta Joaquín Reixa eduki sortzaileeen ezkontza Donostian, Dulceidaren ustezko haurdunaldia eta Eurovisionen inguruko memeek bete dituzte gure sareetako feedak.
Azken urteetako joerari eutsita, Eurovisionen bi aurpegiez gozatzeko aukera izan dugu asteburuan. Liverpoolen gertatzen zenaren berri izan dugu, gertatzen zen horrek sare sozialetan zuen oihartzunari begirik kendu gabe.
Enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du, behin Linda Yaccarino zuzendari berria bere eginkizunetan hasten denean.
Orain arte, marka urdinak kontu egiaztatuak eta ez egiaztatuak bereizteko balio zuen. Elon Musken erabakiak eztabaida handia piztu du, aipatutako marka artista, kirolari, erakunde, politikari, enpresa eta eduki sortzaileentzat ikusgarritasuna lortzeko tresna baitzen.
Telebista kate bati eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, txundituta gelditu zen Gobernuko agentziek plataformako mezuak irakurtzeko duten gaitasunarekin.