Alderdi Kontserbadoreak barne-prozesu bat hasiko du hurrengo liderra aukeratzeko. Bozketa sekretuen bidez, hautagaitzak ezabatuko dituzte banan-banan, bi bakarrik geratu arte. Bi finalista horietatik aterako da hurrengo liderra. Hasi dira hautagaien izenak ateratzen.
Jeremy Corbyn laboristak, bestalde, gogor kritikatu du Johnsen eta Junckerrek asteon adostutakoan, eta diputatu britainarrak 'ez engainatzeko' eskatu du.
Politikari polemikoak 'brexit'a urriaren 31rako gauzatuko duela hitzeman du, akordioa lortu ala ez. Kontserbadoreen ustez, bera da alderdia putzutik atera eta hauteskundeak irabazteko aukera bakarra.
"Epe gehiago ez betetzerik" nahi ez duela esan du ministro ohiak. Theresa May lehen ministro eta Alderdi Kontserbadoreko buruzagia ordezkatzeko faborito nagusia da.
Guztira, hamaika dira May ordezkatzeko aurkeztu direnak. 313 diputatu kontserbadoreek bozketak egingo dituzte ekainaren 13, 18, 19 eta 20an, bi hautagai gelditu arte.
Zaila da Teheresa May epaitzea. Askok uste du 'brexit'a aurrera eramaten saiatu zela, modu zintzoan. Beste batzuen arabera, egin duen guztia deskalabrua izan da.
Normandiako lehorreratzearen 75. urteurreneko argazkiak Portsmouthen. Emanuel Macron eta Theresa May ere bertaratu ziren, baita gerrako beteranoak ere.
"Khanek Bill de Blasio gure New Yorkeko alkate ergel eta ezgaia gogorarazten nau, alkatetzan ere lan negargarria egin duelako, baina ez da hura bezain garaia", adierazi du AEBko presidenteak.
Kargu publikoan jokabide desegokia izan zuela salatu zuten herritarrek. Johnsonek azalpenak emango beharko dituela erabaki du Londreseko Magistratuen Auzitegiko epaile batek.
Brexitaren afera kudeatzeko izan dituen zailtasunak eta alderdi barruko presioek eraginda, utziko du kargua. Boris Jonson kanpo arazoetarako ministro ohia da faboritoa; baina ez da hautagai bakarra.
Lehen ministro britainiarrak ekainaren 7rako dimisioa iragarri ostean, hura ordezkatzeko prozesua zabalik da. Hautagaien artean daude, Boris Johnson edota Michael Glovem.
Theresa May lehen ministroak iragarri berri duenez, datorren ekainaren 7an dimisioa emango du. Une horretan hasiko da bere ondorengoa aukeratzeko prozesua.
Theresa May lehen ministroak bere proposamen berriaren ildo nagusiak jakinarazi ditu. Oposizioko diputatuen babesa lortu nahi du. Ekaina hasieran bozkatuko dute Komunen Ganberan.
Theresa Mayk martxoan esan zuen dimisioa emango duela, Komunen Ganberak 'brexit'aren akordioa babestu ezean. Alabaina, ez zuen argitu zer egingo duen ituna enegarrenez baztertuz gero.
Erresuma Batuko Parlamentuak Theresa Mayk Europar Batasunarekin adostutako irteera akordioa babestuko balu, 'brexit'a hurrengo hilabeteko lehen egunean gauzatuko litzateke.
Trukean, Erresuma Batuak maiatzeko Europako hauteskundeetan parte hartu beharko du eta Europar Batasuneko estatu kide den bitartean lankidetzan leial aritu beharko du.