Gizonezkoa atzo utzi zuten aske, emakumeak ez baitzuen salaketarik aurkeztu. Iruñeko Instrukzio epaitegiak emakumearen kontrako prozedura abiatu du gaur, delituaren itxura egitea leporatuta.
Biak Areatza inguruan gertatu direla azaldu du Segurtasun Sailak. Honekin, zazpi dira jada jaiak eztanda egin zuenetik emakumeei egindako ziztada kasuak. Oraingoz, baina, azken bi biktima horietako batek ere ez du salaketarik aurkeztu.
Berdintasuna haurtzarotik bertatik sustatzeko, aurten "Maite Jokoa" delako photocall bat ere izango da Arriaga antzokiaren parean. Ume eta gaztetxoek argazkiak atera ahalko dituzte mezu feministekin.
Emakundek eta Eudelek abuztu hasieran eguneratutako protokoloaren ildotik doaz aholkuak, baina 112 larrialdietarako telefonora deitzea lehenetsi du Ertzaintzak, agenteek albait arinen jardun dezaten.
Donostiako agenteak Kursaaleko terrazetara joan behar izan dira bart pertsona talde batek gizonezkoa identifikatu ostean. Ez diote inolako tresnarik edo substantziarik aurkitu, baina Udaltzaingoak ikerketa ireki du eta herritarrei laguntza eskatu die.
Mugimendu Feministako bi kide ikertzen ari dira, desobedientzia delitu bat egotzita. Ziztada kasu baten aurrean ertzainei laguntzeari uko egin ziotela dio Ertzaintzak, eta akusatuek ziurtatu dute haiek deitu zutela SOS Deiak-era eta adostu zutela biktima anbulantziara lagunduko zutela.
Mutiko adingabe batek hankan ziztatu dutela salatu du bart Donostian, eta hiriburuan bertan beste kasu bat zenbatu du Ertzaintzak. Foruzaingoa Tafallan izandako hiru salaketa ikertzen ari da, eta Ertzaintzak bi kasu erregistratu ditu Gernika-Lumon. Gainerako bi kasuak Bilbon eta Zumaian izan dira.
19 eta 25 urteko bi gizasemeak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean. Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.
Festa gogoa dago, eta gauzak horrela, jendetza espero da egun hauetan Gasteizen. Hala, segurtasun dispositiboa indartu da, besteak beste, eraso matxistei aurre egiteko. Tartean emakumeen askatasunaren kontra eginez ematen diren ziztadetan arreta jarrita.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea azken egunotan antzemandako ziztada kasuez aritu da, Andre Maria Zuriaren Jaien atarian. Gasteiztarrak "jatorrak" eta "alaiak" direla esan du, eta hala etortzen direla pertsona gehienak Euskal Herritik, baina gutxi batzuk jaiak izorratzeko prest egon daitezkeela.
"Eman beharreko garrantzia eman" behar zaiela uste dute. Blusen eta Nesken Batzordeak eraso matxistarik gabeko festak aldarrikatu ditu, eta edozein erasori aurre egiteko protokoloa prestatu du.
Josu Bujanda Ertzaintzaren arduradunak azaldu duenez, oraindik ez dakite zein helburu duten ziztadek edota zein tresnarekin egiten dituzten. "Ez dakigu xiringak ote diren ere", azaldu du.
Bi gizon atxilotu zituzten sexu erasoarekin zerikusia zutelakoan, eta, fiskalak kartzelatzeko eskaera egin bazuen ere, biak aske uztea erabaki zuen epaileak. Ziztadak jasan zituzten 122 pertsonetatik 10ek erabaki dute salaketa jartzea.
Baionako suprefetak jaietan zehar jasotako delituen balantzearen arabera, giro lasaia izan da, oro har, azken egunotan. Poliziak sei atxiloketa jaso ditu, eta 13 arau hauste alkohol kontroletan ere.
Ertzaintzak baieztatu du 12 ziztada-kasu ikerketapean dituela, azken bi asteetan salatutakoak. Euskal Telebistak bi emakumeren ahotsak jaso ditu: asteburu honetan, Bilboko diskoteka batean ziztatuak izan dira. Ziztada jaso ondoren ondoezik sentitu eta ospitalera joan ziren.
Ertzaintzak, momentuz, ez du substantzia toxikorik aukitu, baina mugimendu feministek ohartarazi dutenez, ziztada bera erasoa da eta horrekin beldurra zabaldu nahi dute emakumeak dauden espazio publikoetan.
Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Gainera, Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Gasteizen eta Azpeitian ere gertatu dira kasuak, besteak beste, baina inon ez da substantzia toxikoen arrastorik aurkitu.
Emakundeko zuzendariaren hitzetan, ziztadek emakumeen askatasuna mugatzen dute, eta jazoera horien gainean "zuhurtziaz eta zorrotasunez" informatu behar da.
Sumisio kimikoko gutxienez beste zortzi biktima izan dira Euskal Herriko hainbat udalerritan, hala nola, Santurtzin, Gasteizen eta Iruñean. Algortako jaietan hiru emakumek jasandako ziztadak salatzeko elkarretaratzea egin dute larunbat arratsalde honetan.
Emakumeek beraiek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, Txagorritxura eraman dituzte, eta alta-medikua eman diete probak egin ostean. Orain, hartutako lagin horien azterketa sakonagoa egingo dute.
Javier Remirez kontseilariak azaldu duenez, guztira zortzi salaketa aurkeztu dituzte beste hainbeste pertsonek, zazpi emakumek eta gizon batek. Kasu guztietan, sumisio kimikoko substantzietan negatibo eman dute analisiek.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sumisio kimikoko kasu horiek ikertzeko. Nabarmendu duenez, emakumeoi ez diete sexu erasorik egin. Biktimei egindako analisiek negatibo eman dute. Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du gertatutakoa "kezkagarria" dela eta azpimarratu du "oso adi" egongo direla.
Espaniako Toxikologia Institutua osatzen ari den 2021ko delituen memoriaren arabera, iaz izan ziren sexu eraso gehienetan sumisio kimikoa erabili zen. Begoña Bravo Institutuko kimika arduradunak eman dizkigu datuak: "Madrilen aztertu ditugun bortxaketen % 75etan sumisio kimikoa izan zen".
Poliziak bost ikerketa zabaldu ditu, bost emakumek ziztada bidezko erasoak jasan dituztelakoan Bidarteko diskoteka batean. Xiringak erabilita, antza, sustantziaren bat ziztatu diete.
Bogotan, batez beste, 7 pertsona desagertzen dira egunean, eta aurten, eskopolaminarekin eta beste substantzia batzuekin egindako 330 lapurreta eta eraso baino gehiago zenbatu dituzte. Kolonbiako hiriburuan alarma guztiak piztu dituzte eraso hauek.
Ane Bañuelos farmakologoa EAEn segurtasun indarrek atzematen duten droga aztertzen duen laborategiko arduraduna da. Esan digu Euskal herrian ez, baina inguruko probintzietan topatu dutela burundanga.