Alderdi subiranistak ekitaldia egin du igande honetan Azpeitian, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean. Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu bere hitzartzean.
Sortuk ekitaldi nazionala egin du igande honetan Azpeitian. Oihana San Vicente Sortuko bozeramaileak adierazi duenez, frankismoa suntsitzen saiatu zen proiektua inoiz baino biziago dago.
Joan den irailean 133 gazte identifikatu zituzten Bilbon eta Gasteizen egindako protestetan parte hartzeagatik, eta 290.000 euroko isuna jarri zieten Mozal Legea aplikatzeagatik. Ernaik Bilbon salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere jarduera politikoa ito nahi du.
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkari nagusiak estatus politiko berri baten beharra azpimarratu du, Nafarroan eta Iparraldean ere garatu behar litzatekeela. Hitz horiek Sortuko zazpigarren konferentzia nazionalean egin ditu Rodriguezek, egungo egoera politikoaren analisia egin eta gero.
Aiert Larrarte abokatuak nabarmendu duenez, "urteak dira presoei harrera ekitaldi publikorik ez zaiela egiten", eta "zentzugabea" iruditzen zaio gaur egun auzi hori irekita mantentzea.
Sortuko Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente, eta ETAko kide izandako Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanioren kontrako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu du ETAkoak izandako presoei harrera ekitaldiak antolatzeagatik, 2016 eta 2020 bitartean.
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko, Gros auzoko bi eraikin okupatu zituzten asteburuan Sortuko kideek. Okupazio hori kritikatu egin du Eneko Goia alkateak: "Ez dut ulertzen erakundeetan ardurak izan nahi dituen alderdi batek halako ekintzak egitea".
2016 eta 2019 artean erakunde armatuaren 95 presori egindako omenaldiengatik biktimak umiliatzea egotzita ETAko presoei eta Sortuko kideei irekitako auzia berriro ireki du Auzitegi Nazionaleko epaileak. Telegram-i Sorturen bi txaten eta Sareren baten titulartasunari buruzko informazioa eskatu dio.
Aurreikuspenen arabera, datorren asteko osoko bilkuran aztertuko dute zirriborroa Konstituzionaleko magistratuek. Gehiengo aurrerakoiaren aldeko botoekin aurrera egingo duela uste da.
Sortuko idazkari nagusiaren esanetan, gaurko inbestidura saioan ez da ezustekorik izango, baina honako galdera hau bota du: "Zenbat denbora gehiago eman behar dugu euskal herritarrok Ebrotik behera gerta daitekeenaren beldur?".
Sortuk manifestazioa egin du igande honetan Donostian, 'Independentziarako indarra' lelopean. "Errotikako eraldaketaren marea" bultzatuko duela esan du taldeak, "ziklo politiko berri bat" zabaldu den honetan.
Lehendakariak gogor gaitzetsi du omenaldia. Sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batean Iñigo Urkulluk dio bizikidetzaren aurkakoa dela kotxean bonba zeramaten pertsona batzuk omentzea…eta azpimarratzen du zenbaitzuk oraindik ibilbide etiko luzea dutela egiteko.
Elkarrekin Podemosek ez du konfiantzarik Jaurlaritzako alderdiek, EAJK eta PSE-EEk, adostutakoarekin. Sortuk herrigintzari eskaini dio gaurko ekitaldia, Nafarroan.
Hala esan du Arkaitz Rodríguez idazkari nagusiak igande honetan Tolosan (Gipuzkoa) egindako ekitaldi nazionalean. Horretan, besteak beste, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi ETAko militanteen memoria ekarri du gogora.
Estropaden bigarren jardunaldian urtero egin ohi dutenez, ehunka lagunek hartu dute parte independentziaren alde Sortuk Donostian deitutako manifestazioan, "Independentziarako indarra" lelopean.
Sortuko idazkari nagusiak begi onez ikusten du Mercedes-Benzek agindutako inbertsioa, baina oso kritiko agertu da enpresaren zuzendaritzarekin eta EAEko ordezkari instituzionalek izandako jarrerarekin.
Sortu V. Nazio Konferentzian murgilduta dago asteburu honetan Lakuntzan (Nafarroa), eta atzotik ehunka militante, tokiko arduradun eta gizarte mugimenduetako eta formazio abertzalearen gune estrategikoetako hainbat partaide bildu dira bertan.
Biktimen eta elkarbizitzaren arloan, Jaurlaritzari eta EAJri "euren interes politiko eta elektoralak alde batera uzteko" eskatu die Sortuko idazkari nagusiak.
Eusko Jaurlaritzak "penaz" ikusi du Sortuk Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrena ez baliatzea atzera begiratu eta gogoeta egiteko. Orduan gertatu eta justifikatutako hainbat jardueraz "hausnarketa" egiteko eskatu dio Bingen Zupiria bozeramaileak Sorturi.
Bestalde, Sortuko idazkari nagusiaren arabera, "GKSk ez dauka arazo bat herri mugimenduarekin, arazoa dauka mundu guztiarekin, eta hola bada, arazoa GKS delako da, bere jarrera sektario, erreakzionario eta erasokorragatik".
Ernairen III. Kongresuaren amaiera ekitaldia egin dute gaur Olatzagutian, Nafarroan. GKSren eta Ernairen proiektuak oso desberdinak eta bateraezinak direla defendatu dute, besteak beste . Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia ere izan da ekitaldian.
Donostian, Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren eta GKSko gazteen arteko tentsio egoera lehertu egin da asteburuan, borroka handi batekin. Bi mugimenduen arteko desadostasunak hitzen bitartez konpontzera deitu dituzte hainbat eragile politikok, bortizkeria alde batera utzita.
Mugimendu Sozialista "politikoki suntsitzeko" estrategia izatea leporatu die Sortu eta EH Bilduri Manex Gurrutxaga MSko kideak, eta, txosnaguneetatik kanpo utzita, ekonomikoki ito eta ikusgarritasuna kendu nahi izatea: "Giroa baretu behar da".
Sortuk salatu du Espainiako justiziak ezin duela "sudurraren puntan jartzen zaiona" egin. Auzitegi Gorenak dio ETAko presoen helegiteak banan bana aztertuko dituztela, Atristainen egoeran egon arren.
Azpeitiko alkateak eman dio hasiera EH Bildu egiten ari den Konferentzia Munizipalistaren bigarren egunari. Koalizio abertzalearen udal politikagintza goraipatu du eta "erlojuak sinkronizatzeko" deia egin die udal ordezkariei.
Auzitegi Nazionalak lau urteko kartzela zigorra ezarri zion lehergaiak egiteko materiala edukitzea leporatuta, eta Auzitegi Gorenaren epaiaren zain dago Amurrioko gaztea.
Arkaitz Rodriguez alderdiko idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren ondotik, "ofizioz" dagokio Estatuari jurisprudentzia hori aplikatzea eta "espetxean diren hamarnaka Xabier Atristain horiek" libre uztea.
Atristainen moduan, atxilotu eta inkomunikazio egoeran aitortzak egindako gainontzeko euskal presoak, kaleratu ditzaten eskatu dute Arkaitz Rodriguezek eta Zigor Reizabal abokatuak. Europako ebazpenak jurisprudentzia ezarri du, diote, eta orain, Estatuari dagokio ofizioz, aplikatzea.
Manifestazioa egin dute Nafarroako hiriburuan zehar Sarasate pasealekura arte. Bertan ekitaldi politikoa egin dute eta Bakartxo Ruizek demokraziaren aldeko hautua egiteko eskatu du, "autoritarismoa"ren aurrean.
Bakearen, burujabetzaren eta demokraziaren alde lan egingo duen errepublika aldarrikatu du Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak.
Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren efemeridea baliatu dute, denbora horren ostean "zutik" jarraitzen dutela eta hala jarraituko dutela irudikatzeko
Konkretuki, Arantxa Zuluetari 7 urte eta 6 hilabeteko zigorra ezarri dio, Jon Enparantzari 4 urteko espetxealdia, eta Naia Zurriaraini eta Iker Sarriegiri 3 urteko kartzelaldia. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo, aldiz, absolbitu ditu.