Sexu erasoak

1 / 30 Hurrengoa
Atxilotu bat Gasteizen, emakume batek salatutako sexu-erasoaren egilea delakoan

Atxilotu bat Gasteizen, emakume batek salatutako sexu-erasoaren egilea delakoan

64 urteko gizonezkoa emakumearekin harremanetan jarri zen, bere etxebizitzan garbiketa-lanak egiteko lana eskaintzeko. Etxea ikustera joan zirenean, emakumea ondoezik eta burua nahasirik sentitzen hasi zen, eta orduan egin zion eraso gizonak, biktimak behin eta berriz ezetz esan bazion ere.
Joaquim Bosch magistratuak ez du uste Alves absolbitzeko epaiak genero-ikuspegia falta duenik

Joaquim Bosch magistratuak ez du uste Alves absolbitzeko epaiak genero-ikuspegia falta duenik

Boschen arabera, epaileek futbolari ohiaren errugabetasun-presuntzioa erdigunean jarri dute. Hau da, akusazioak froga nahikorik aurkeztu ez duela uste dute.

Testigantza ez fidagarria eta froga falta: Auzitegi Nagusiak Alves absolbitzeko erabilitako argudioak

Testigantza "ez fidagarria" eta froga falta: Auzitegi Nagusiak Alves absolbitzeko erabilitako argudioak

Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du futbolari ohia, salatzailearen eta haren lagunen sinesgarritasuna zalantzan jarri eta bere argudioak segurtasun-kamerek grabatutako bideoan, hatz-marketan eta DNAn oinarrituta.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Dani Alves, sexu-eraso delituagatik kondenatu ostean

Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Dani Alves, sexu-eraso delituagatik kondenatu ostean

Lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten 2022ko abenduan Bartzelonako Sutton diskotekan neska bat bortxatzeagatik. Emakumearen abokatuak iragarri du helegitea aurkeztuko duela absoluzioaren aurka, eta Fiskaltza epaia aztertzen ari da, Gorenean helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Gasteizen adingabe bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Segurtasun Sailak zehaztu du kasua ikertzen ari direla eta oraingoz ez dutela atxiloketarik egin.
Gerard Depardieu auzitegira heldu da sexu-erasoengatik epaitua izateko

Gerard Depardieu auzitegira heldu da sexu-erasoengatik epaitua izateko

Sexu-abusuengatik dozenaka salaketa jaso ditu azken urteetan Depardieuk, eta epaitzen den lehena da gaurkoa. 76 urteko frantziar aktoreak akusazio guztiak ukatu ditu.

Astelehen honetan hasiko dira Gerard Depardieu aktorea epaitzen sexu eraso delituengatik

Astelehen honetan hasiko dira Gerard Depardieu aktorea epaitzen sexu eraso delituengatik

Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak. 
Akusazioaren arabera, monitorearentzat surf eskola aitzakia bat zen bere desio sexualak haurrekin asetzeko

Akusazioaren arabera, monitorearentzat surf eskola aitzakia bat zen bere desio sexualak haurrekin asetzeko

"Ez zeukan aukera hori ematen zion beste testuinguru posiblerik", azpimarratu du biktimen abokatuak azken txostena auzitegian aurkeztu duenean. Joan den astetik Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egin duten epaiketaren hamargarren eta azken saioa izan da gaurkoa.
Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman baimendua izan zuela erantsi du

Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman "baimendua" izan zuela erantsi du

Akusatuak salaketa guztiak ukatu ditu, baina onartu du horietako batekin (16 edo 17 urte zituenean) "portaera sexuala" birritan izan zuela, "maiteminduta" baitzegoen, eta "baimendua" eta "elkarren arteko adostasunez" izan zela ziurtatu du.
Betharram kongregazioko kideen hitzaldia eten du Femenek: ''Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen''

Betharram kongregazioko kideen hitzaldia eten du Femenek: ''Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen''

Ekintzaileak sartu eta eten egin behar izan dute ekitaldia. Betharrameko eskolako ikasle ohiak gero eta bortxaketa, tratu txar eta tortura kasu gehiago salatzen ari dira egunotan. 150 salaketa-pasa daude zenbait elizgizon eta zaindarien aurka, baina ia kasu guztietan preskribituta daude delituak.

Lekuko batek ziurtatu du surfeko begiralea adingabe bati ukituak egiten ikusi zuela

Lekuko batek ziurtatu du surfeko begiralea adingabe bati ukituak egiten ikusi zuela

Gaur egin da hainbat ikasleri sexu-erasoak egitea egotzita Hondarribiko surf monitore baten aurkako epaiketaren bosgarren jardunaldia, jendaurreko entzunaldian lehena. Epaiketa astelehenetik ari da egiten Gipuzkoako Auzitegian.
Elkarretaratzea egin dute Burlatan 13 urteko neskato baten bortxatzaileari zigorra murriztu diotela salatzeko

Elkarretaratzea egin dute Burlatan 13 urteko neskato baten bortxatzaileari zigorra murriztu diotela salatzeko

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 13 urtetik 8 urte eta 6 hilabetera jaitsi dio zigorra Burlatan 13 urteko neska adingabe bat bortxatu zuen gizonari, kondenatuak biktima 16 urtetik beherakoa ez zela "arrazoiz" pentsatu zezakeela iritzita.

Gizon bat atxilotu dute sexu-erasoa egin eta sekretuak zabaltzeagatik, Bilbon

Astelehenean atxilotu zuten, pertsona horren kontrako bi salaketa jaso ostean. Antza denez, salatzaileak bi artista gazte dira, eta atxilotua haiekin batera Bizkaiko hiriburura promozio bidaia batean zegoen. Gizon gazteek kamera ezkutu bat topatu zuten komunean.
Akusazio partikularretako batek 290 urteko zigorra eskatu du Hondarribiko surf eta skate irakaslearentzat

Akusazio partikularretako batek 290 urteko zigorra eskatu du Hondarribiko surf eta skate irakaslearentzat

11 biktimak izan dira deklaratzen lehenak; adingabeak direnez, ateak itxita hasi da epaiketa. Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela-zigorra eskatu du skate eskolak ere ematen zituen 40 urteko gizonezkoaren aurka.
Hasi da 11 adingaberi sexu erasoak egitearren auzipetutako Hondarribiko surf irakasleari epaiketa

Hasi da 11 adingaberi sexu erasoak egitearren auzipetutako Hondarribiko surf irakasleari epaiketa

Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela zigorra eskatuko du: 84 urteko zigorra 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik eta urtebeteko zigorra haur pornografiako edukiak izateagatik.

Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.
Fiskaltzak Rubialesen epaiketa baliogabetzea eta partziala ez den epaile batek epaitzea eskatu du

Fiskaltzak Rubialesen epaiketa baliogabetzea eta "partziala ez den" epaile batek epaitzea eskatu du

Fiskalak "defentsa-gabeziagatik eta arbitrariotasunagatik epaia bertan behera" deklaratzeko eskatu dio Zigor Arloko Salari, eta "onartutako eta gauzatutako frogabide guztiak" baloratu ostean beste bat egiteko eskatu dio.
Le Scouarnec zirujauak bere erantzukizuna onartu du 299 biktimari egindako bortxaketetan eta abusuetan

Le Scouarnec zirujauak bere "erantzukizuna" onartu du 299 biktimari egindako bortxaketetan eta abusuetan

"Egin dudan triskantza nire erantzukizuna da, ez nire ingurukoena", aitortu du akusatuak, Bretainiako Vannes hirian bere aurka egiten ari diren epaiketan egindako lehen deklarazioan.
7 urte eta 9 hilabeteko kartzela berretsi diote hiru emakumeri sexu abusuak egin zizkien Bilboko ostalari bati

7 urte eta 9 hilabeteko kartzela berretsi diote hiru emakumeri sexu abusuak egin zizkien Bilboko ostalari bati

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du akusatuak Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako helegitea. Lehen instantziako epaitegiak frogatutzat jo zuen ostalariak ukituak egin zizkiela bi langileri eta adin txikiko bati. Epaiari helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.
Juan Carlos Monederok oraingoz eskolak emateari utziko diola iragarri du Complutense Unibertsitateak

Juan Carlos Monederok "oraingoz" eskolak emateari utziko diola iragarri du Complutense Unibertsitateak

Otsailaren 20an jakin zen unibertsitateko Berdintasun Atalak Podemosen sortzaileari ikerketa bat ireki ziola urtarrilean, ikasle batek sexu-jazarpenaren salaketa jarri ondoren.
Baionako gizon batek salatu du 9 urte zituenenan Uztaritzeko S. F. Xabier ikastetxean bortxatu zutela

Baionako gizon batek salatu du 9 urte zituenenan Uztaritzeko S. F. Xabier ikastetxean bortxatu zutela

Biarnoko Betharram ikastetxe katolikoaren eskandaluarekin, inguruko beste zentro katoliko batzuen aurkako salaketak publiko egiten hasi dira, baita Euskal Herrian ere.

Gernikako Sare Feminista baikor azaldu da Mario Lopezen aurkako epaiarekin

Gernikako Sare Feminista baikor azaldu da Mario Lopezen aurkako epaiarekin

Arlette Apraiz Gernikako Sare Feministako kideak uste du oraindik "biktimaz inguratuta" bizi garela, eta uste du epaiaren ostean emakume asko salaketa jartzera animatuko direla.

Mario Lopezi 13 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, adingabe bati sexu-eraso jarraituak egiteagatik

Mario Lopezi 13 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, adingabe bati sexu-eraso jarraituak egiteagatik

Saskibaloi-entrenatzaile ohiak hiru urte eta erdiz 50 bat aldiz elkartu zen saskibaloiko jokalari adingabe eta bereziki zaurgarri batekin.

299 adingaberi abusuak egiteagatik epaitutako zirujauak aitortu du ''ekintza gorrotagarriak'' egin zituela

299 adingaberi abusuak egiteagatik epaitutako zirujauak aitortu du ''ekintza gorrotagarriak'' egin zituela

Joël Le Scouarnec Frantziako mendebaldeko hainbat klinika pribatutan eta ospitale publikotan aritu zen lanean. Gaur Vannes hiriko Morbihango Krimen Auzitegiaren aurrean adierazi duenez, orain badaki "zauri horiek ezabaezinak eta konponezinak direla".

Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Joël Le Scouarnec zirujau izandakoak gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gaur egun, espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako.

Bi gizonen arteko borroka eta horien atxiloketa ekarri du Bilbon emakume bati egindako sexu-erasoak

Atxuri auzoan bart jazotako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Biktima liskarraren ondorioz atxilotutako bi gizonetako baten bikotekidea da. 23:30ean gertatu ziren erasoa eta atxiloketak.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen % 87 bikotekideen, bikotekide ohien edo senideen biktima dira

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen % 87 bikotekideen, bikotekide ohien edo senideen biktima dira

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol-saioan eman ditu datuak ezagutzera. 2024an 5.634 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima ezagunak Euskadin, 2023an baino 399 gehiago.
Hermosok helegitea jarriko dio Rubiales sexu-erasoagatik zigortu eta mehatxu-delitutik absolbitu duen epaiari

Hermosok helegitea jarriko dio Rubiales sexu-erasoagatik zigortu eta mehatxu-delitutik absolbitu duen epaiari

Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiari 10.800 euroko isuna ezarri dio Auzitegi Nazionalak, baimenik gabe Jenni Hermoso jokalariari musua emateagatik. Ostegun honetan epaia ezagutu berritan, epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko zuela iragarri zuen.
Rubiales auziko epaiaren irakurketa juridikoa, genero indarkerian aditua den epaile baten eskutik

Rubiales auziko epaiaren irakurketa juridikoa, genero indarkerian aditua den epaile baten eskutik

Sententzia gazi-gozoa dela dio Ane Fadrique Blancok. Orain urte batzuk, musu bat sexu-erasoa izan zitekeela pentsaezina zela uste du; hertsapenengatik ez zigortu izana, baina ez du ulertzen. Kalte-ordainarekin ere ez dago ados.

''Nagusiari gertatutakoa kontatu nionean, iraindu, oihukatu eta kaleratzearekin mehatxu egin zidan''

''Nagusiari gertatutakoa kontatu nionean, iraindu, oihukatu eta kaleratzearekin mehatxu egin zidan''

Naiarak salatutako sexu-erasoa Zallako Jubilatuen Etxeko tabernan gertatu zen. Naiarak gertatutakoaren berri eman zion lokaleko arduradunari, baina haren babesa jaso beharrean, kaleratu egin zuen.

Complutense Unibertsitateak ikerketa ireki dio Monederori sexu-jazarpen salaketa batengatik

Complutense Unibertsitateak ikerketa ireki dio Monederori sexu-jazarpen salaketa batengatik

Podemosek gaur jakinarazi du Monedero koaliziotik baztertu zutela 2023an, haren kontrako bi emakumeren testigantzak jaso zituelako. Monederok esan du "jazarpen" baten biktima dela, baina aitortu du oraindik "asko" duela "ikasteko" feminismoaz eta "harremanetan agertu beharreko enpatiaz".
Emakume batek salatu du alaba kaleratu dutela Zallako taberna batetik, bezero batek sexu erasoa egin ostean

Emakume batek salatu du alaba kaleratu dutela Zallako taberna batetik, bezero batek sexu erasoa egin ostean

Biktimak salaketa aurkeztu zuen ustezko erasotzailearen kontra eta epaileak urruntze agindua ezarri. Amaren arabera, tabernako arduraduna biktima "isilarazten" saiatu zen, eta biharamunean kaleratu egin zuen. Hori salatzeko bilkura deitu dute ostalaritza establezimenduaren aurrean.

Espetxeratu egin dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Gertakariak otsailaren 12ko goizaldean jazo ziren, 46 urteko erasotzaileak emakumea behartu zuenean. Ertzaintzak astelehenean izan zuen gertatutakoaren berri. Indarkeria matxistagatik aurrekariak dituen gizona asteartean atxilotu zuten, 22:00ak aldera.
12 urte eta erdiko zigorra berretsi diote gizon bati, bikotekidearen bilobari sexu-erasoa egiteagatik

12 urte eta erdiko zigorra berretsi diote gizon bati, bikotekidearen bilobari sexu-erasoa egiteagatik

Arabako Lurralde Auzitegiak emandako epaia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Sententziaren arabera, gizonak sexu-erasoa egin zion 8 urteko neska bati, ibilgailu baten barruan, Gasteizen.

46 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Sexu erasoa otsailaren 12an gertatu zen, Donostiako etxebizitza batean. Gizonak ihes egin zuen, eta Ertzaintzak atzo aurkitu eta atxilotu zuen.
Ireki zituztenetik, sexu indarkeriaren biktimei arreta emateko zentroek 700 emakumetik gora artatu dituzte

Ireki zituztenetik, sexu indarkeriaren biktimei arreta emateko zentroek 700 emakumetik gora artatu dituzte

Urteko egun guztietan 24 orduz zabalik dauden baliabide horiek eraso matxistak pairatu dituzten biktimak babestu, lagundu eta aholkatzea dute helburu, aurrez salaketa aurkeztu beharrik gabe. EAEko urralde guztietan bana dago.
Donostiako Emeki Emeki ikastetxeko bi irakasle atxilotuak, kautelazko neurriekin aske

Donostiako Emeki Emeki ikastetxeko bi irakasle atxilotuak, kautelazko neurriekin aske

Bi emakumeak aske geratuko dira, baina urruntze agindua bete beharko dute. Horrela, ezin izango dira 4 urteko neskatxarengana hurbildu, haren gurasoek sexu-erasoa egin diotela salatzen baitute, ezta haren anaia bikiarengana ere, Emeki Emeki zentroko ikaslea bera.
Familien hitzetan, irakasle atxilotuak orain arte frogatu ez diren salaketen jomuga izan dira

Familien hitzetan, irakasle atxilotuak "orain arte frogatu ez diren salaketen jomuga izan dira"

Emeki Emeki proiektuaren parte diren familiek ohar bat sinatu dute, eta justiziak “zehaztasunez eta objektibotasunez” jardungo duela sinesten dute, egoera argitzeko. Gainera, komunikabideei “erantzukizuna eta zuhurtzia” eskatu diete informazioa tratatzeko orduan.
Hezkuntza Sailak ez du Emeki Emeki zentroaren informaziorik pribatua delako eta 0-6 urte tartekoa

Hezkuntza Sailak ez du Emeki Emeki zentroaren informaziorik pribatua delako eta 0-6 urte tartekoa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak argitu du Ikuskaritzak ez duela "harreman administratiborik" Donostiako zentro horrekin. Nabarmendu duenez, Ertzaintzaren aurrean salatutakoa hedabideen bitartez jaso du Hezkuntza Sailak.

Torbe porno produktore portugaletetarra aske utzi dute, sexu-erasoa egotzita atxilotu ostean

"Torbe" porno produktore portugaletetarra aske utzi dute, sexu-erasoa egotzita atxilotu ostean

Porno zinema ekoizlea pasa den ostegunean atxilotu zuten Madrilen, sexu-erasoa, pertsona trafikoa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.
1 / 30 Hurrengoa

kargatzen