Athleticen eta Mallorcaren arteko Errege Kopako finaleko MVPak, Iñaki anaiarekin batera, taldeak titulua irabazita sentitutakoaz hitz egin du hedabideen aurrean. "Beti izan naiz inoren anaia, baina orain izenetik ezagutzen naute", esan du Nicok.
Bilboko taldea 66-71eko emaitzarekin nagusitu da gurpildun aulkiko saskibaloiko Errege Kopako hirugarren eta laugarren postuak zehaztu dituen partidan.
Bilboko taldeak 88-69ko emaitzarekin galdu du finalerdietako kanporaketa. Beraz, otsailaren 25ean hirugarren eta laugarren posturako neurketa jokatuko du.
Baskonia Errege Kopara sailkatu ez den arren, txaranga eta hainbat zale Malagara joan dira bazterrak alaitzeko gogoz. Horietako askok sarrerak aurretik erosi zituzten, taldea sailkatuko zen esperantzarekin, baina ez zuen helburua bete.
Bidaideak Bilbao BSR taldeak gurpildun aulkiko saskibaloiko Kopako finala irabazi dio Amiab Albaceteri 72-80ko emaitzarekin, eta titulua bereganatu du.
Unicaja Malagako entrenatzaileak, Ibon Navarro gasteiztarrak, saskibaloiko Errege Kopa irabazi zuen Lenovo Tenerife mendean hartuta. Navarro bere semearekin agertu zen hedabideen aurrean, eta gogoeta interesgarri bat baino gehiago eta une barregarriren bat edo beste utzi zituen.
Finala oso berdindua izan da eta azken laurdenera 60na berdinduta heldu dira. Orduan, Unicaja agintzen hasi da eta Tenerife ez da erantzuteko gai izan. Azkenean, Malagako taldeak 80-83 irabazi du.
Norgehiagoka oso parekatua izan da eta bi taldeen abantailak tartekatu egin dira 60na berdintzeraino. Unicajak garaipena lortu du azken laurdenean 80-83ko emaitzarekin.
Tim Abromaitisek Joel Parrari azken segundoan egindako tapoi batek Errege Kopako bere lehen finalerako txartela ziurtatu die kanariarrei, Joventuten aurkako botere duelu batean.
Unicajak Badalonako Errege Kopako finala jokatuko du finalerdietan Real Madril kanporatu ondoren (82-93), bere erritmoa eta erasoko jokoa inposatuta ia erabat menderatu dute partida.
Itxaropen handiarekin joan ziren Badalonara, baina Baskoniak agur esan dio errege kopari. Joventuten aurka galdu ostean, gaur, zaleek burumakur hasi dute eguna. Hala ere, txaranga hasi bezain pronto lehertu da festa berriz ere.
Cazoo Baskoniako entrenatzaileak, Joan Peñarroyak, Joventuten aurkako porrota (94-81) bere taldeak jokatu duen "bigarren zati oso txarrari" egotzi dio, nahiz eta atsedenaldiaren ostean bere gizonen jardun eskasaren zergatia ez zekiela esan (adierazpenak gaztelaniaz).
Atsedenaldira arte, Gasteizko taldeak jokoa eta markagailua kontrolatu ditu; baina, hirugarren laurdenean, Joventutek, etxeko taldea bera, mendean hartu du Baskonia. Peñarroyaren gizonek ez dute aukerarik izan azken minutuetan.
Lenovo Tenerifek garaipen argia lortu du ostiralean, final laurdenetan, eta finalerdietarako txartela eskuratu du, Txus Vidorreta euskal entrenatzailearen eskutik.
Badalonako Joventut izango du aurkari Baskoniak Errege Kopako final-laurdenetan. Kataluniako taldea etxean arituko da, eta aurkari zaila izango da gasteiztarrentzat.
Errege Kopak erakarrita Gasteizko tabernariek gauean jende asko espero dute. Hiri guztia prest dago gaur 21:30ean hasiko den Badalonako Joventuten aurkako partiduaz gozatzeko.
Baskoniako jarraitzaileek konfiantza osoa dute taldean, eta partida hasteko azken orduak zenbatzen ari dira. Bitartean, badute non disfrutatu. Badalonako kaleetara txaranga eta kalejirak ekarri dituzte. Marea gorri urdina hasi da.
Hainbat gasteiztar euskal taldea animatzera joan dira Badalonara saskibaloiko Errege Kopa hasiko den ostiral honetan. Musikak lagunduta, festa giro aparta sortu dute eguna biribiltzeko.
Dario Brizuela donostiarrak 27 puntu egin ditu, eta partida bikaina egin du. Malagako taldea atzetik joan da markagailuan minutu askotan, baina ez du amore eman, eta, azkenean, balentria egin du eta finalerdietara sailkatu da.
Madrilgo taldea markagailuan aurrea hartuta ibili da partida osoan, baina Valentziak, azken jokaldian, irabazteko aukera izan du; hain zuzen, Chris Jones jokalariak izan du Valentziako taldea finalerdietara sailkatzeko jaurtiketa.
"Gure helburua da ahalik eta ondoen islatzea Badalonan zer gertatzen den", dio Radio Vitoriako kazetariak, Kopa hasten den egunean. Baskoniak ostiralean du final laurdenetako kanporaketa.
Joan Peñarroya, Cazoo Baskoniako entrenatzailea, hedabideen aurrean agertu da Errege Kopari buruz hitz egiteko. Halaber, entrenatzaile katalanak Joventut Badalonaren aurkako neurketa eta talde gasteiztarraren sentsazioen adierazpena eman du.
Otsailaren 16tik 19ra bitarte jokatuko da Errege Kopa Badalonan. Baskoniak 6 aldiz irabazi du txapelketa eta zazpigarrena lortzen ahaleginduko da. Jokalariak prest daude, eta lehen partida Joventuten aurka badute ere, gogoz lehiatuko dira anfitrioiaren aurka.
Ludde Hakanson Bilbao Basketeko jokalariak Gironaren aurkako hurrengo partidaz hitz egin du, lehen itzulia bukatzeko Bilboko taldeari geratzen zaion ligako bi partidetako lehena. Jokalari suediarrak Errege Kopara sailkatzeko aukera izatea espero du.
Bartzelonak Granadan jokatutako Errege Kopako finala irabazi du Real Madrilen aurka bigarren zatian markagailua irauli ondoren. Niko Mirotik izendatu dute finaleko jokalari onena.