Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen Salburua auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, umetxoa zabalik zegoen leiho batetik erori zenean. Adingabea larri baina egonkor dago. Aita atxilotu zuten, baina bart aske geratu da.
Radio Vitoriak jakin duenez, gaixotasunak jotako 72 animaliaren gorpuak jaso dituzte, eta 19 hegazti Martiodako zentrora eraman dituzte. Agerraldi honek ez die gizakiei eragiten.
Txirrindularien pelotoia Gasteiztik abiatu denean ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Tourreko lehenengo hiru etapek irudi bitxiak eskaini dizkigu gurean, Euskadin.
Bost geraleku berri izango ditu aurrerantzean Arabako hiriburuko tranbia sareak: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Union eta Salburua. Geltoki horiek auzo gazte bati emango diote zerbitzua, gaur egun 20.000 laguneko populazioa duena eta hazten ari dena. Egun osoan zehar doakoa izango da zerbitzua.
Bidaiak doakoak izango dira gaur, apirilak 11, erabiltzailek garraioa probatu dezaten. Hiriko tranbia sareak 5 geltoki berri izango ditu zati honekin eta eraikitzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute erakundeek.
Adif azpiegituren operadoreak Sener Ingeniería y Sistemas enpresari esleitu dio Gasteizen, bi urteko epean, Abiadura Handiko Trena, Dato kaleko etorkizuneko geltokia eta Arkauteko korapiloa integratzeko oinarrizko proiektua idazteko kontratua.
Ezbeharra oinezkoen pasabide batean gertatu zen, Salburuan. Udaltzaingoak zabalik ditu ikerketak, hainbat lekukok eta ustezko egileak deklarazioa hartuta, eta asteazken honetan eramango dute epailearen aurrera.
Harrapaketa atzo arratsaldean izan zen, Salburuako oinezkoen pasabide batean. Lehen unean gidariak ihes egin zuen, baina ondoren udaltzaingoak atxilotu zuen.
Erasoa larunbatean izan zen, 20:50ean, San Martin auzoko kale batean, eta gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita.
EHUko sindikatuek eta EHUko Ikasle Kontseiluak Legebiltzarraren aurrean salatu dutenez, "unibertsitate publikoaren eta guztion diruaren aurkako erasoa izan da".
Nahiz eta urteetan zehar Salburua eta Zadorra ibaiaren inguruan jabetza errekuperatzen ari zelaren susmoa bazegoen, 2021ra arte ez da animalia horren ugalketa arrakastsuaren berri eman.
Lehen atxilotuari, 30 urteko gizasemeari, emakume bat kolpatzea leporatu diote. Bigarrenari (39 urte), berriz, bikotekidea iraindu, mehatxatu eta atxikitzea.
Baskoniak eta Alavesek bultzatutako proiektua da. Teknologia berriekin eta kirol eta osasun zientziekin lotutako ikasketak eskainiko ditu. Litekeena da datorren ikasturtean martxan egotea.
30 hilabeteko iraupena izango du gehienez proiektuak, eta aurreikusitakoaren arabera 2023rako egongo da martxan. Ibilbide berriak 2,5 kilometro eta bost geltoki izango ditu.
Bere bizitza ez dago arriskuan. Gasteizko Salburua auzoan izan da erasoa, biktimaren adin txikiko alaba aurrean zela. Ertzaintzak erasotzailearen bila jarraitzen du. Gizonezkoak aurrekariak ditu.
HHko irakasle bat eta gorputz hezkuntzako beste bat falta dituzte eta horien lanak hartuko dituzte zuzendaritzako kideek. Irakasleek eta gurasoek protesta egingo dute astelehen goizean eskola aurrean.
Tranbiaren ibilbidea, oro har, bide-sare gisa kalifikatutako lurzoruetatik igarotzen da, baina tarte batzuetan espazio libreak edo berdeguneak hartzen ditu.
Etxebizitza sozialak funts pribatu bati salduta, Iñaki Arriola sailburuak prebarikazio eta iruzur delituak egin dituela esan du salaketa jarri duen elkartea.
Alokairuen gaur egungo prezioak "hoztu" nahi ditu Etxebizitza Departamentuak, prezioa altuak jartzen dituztenak fiskalki penalizatuz eta errenta txukuna jartzen dutenak sarituz.