Sagardoa

1 / 8 Hurrengoa
Haritz Rodriguez: ''Pommelierra mundu osoko sagardotan espezializatzen da''

Haritz Rodriguez: ''Pommelierra mundu osoko sagardotan espezializatzen da''

Estatu mailako sagardo somellier bakarra da Haritz Rodriguez. Pommelier izenaz ezagutzen den titulu hori American Cider Association erakundeak ematen du eta 122 pertsonak dute mundu osoan.Zer egiten du pommelier batek?

Sagardoa, mundu osoan ekoitzi eta kontsumitzen den edaria

Sagardoa, mundu osoan ekoitzi eta kontsumitzen den edaria

Sagardoak Euskal Herriarekin lotura estua duela ezin daiteke ukatu, baina hemendik kanpo ere ospe handia du sagarrez eginiko edariak. Frantziako Normandia eta Bretainiako lurraldeek dute sagardogintzan itzal luzeena, baina munduko sagardo ekoizlerik handiena Erresuma Batua da.
''Sagardoa da AEBn azken urteetan hazkunde handiena izan duen edari alkoholduna''

''Sagardoa da AEBn azken urteetan hazkunde handiena izan duen edari alkoholduna''

Haritz Rodriguez pommelierra Chicagon dago egunotan. Ostiral honetan, sagardo naturalari buruzko mahai-ingurua gidatuko du CiderCon jardunaldietan.

''Sagardoaren kalitatea asko hobetu da belaunaldi erreleboarekin''

''Sagardoaren kalitatea asko hobetu da belaunaldi erreleboarekin''

Sagardoaren kalitatea neurtzeko analisiak egiten dituzte Zizurkilgo Fraisoroko laborategian. Agurtzane Andueza laborategiko zerbitzuburuak adierazi du gaur egun apenas egiten direla akastun sagardoak eta asko hobetu dela kalitatea. Atzerrian, berriz, sagardo gozoagoak egiten direla nabarmendu du.

Gure etxean zaude: zaindu, Astigarraga eta Hernani txotx garaian bisitan doazkienei mezua

"Gure etxean zaude: zaindu", Astigarraga eta Hernani txotx garaian bisitan doazkienei mezua

Masifikazioarekin eta portaera desegokiekin amaitu nahi dute, eta aurtengo kanpainaren aurkezpenean esan dutenez, denboraldiak urtarriletik apilera izaten jarraituko badu ere, "sagardoaren kultura urte osora zabaldu" nahi dute.
Haritz Rodriguez, munduan dauden 123 pommelier-etako bat

Haritz Rodriguez, munduan dauden 123 pommelier-etako bat

American Cider Associationek ematen duen sagardo sommelier titulua eskuratu berri du donostiarrak. Euskal Herriko bakarra da.
Haritz Rodriguez: ''Sagardoaren mundua iraultzen ari da, eta etorkizun oparoa dauka''

Haritz Rodriguez: ''Sagardoaren mundua iraultzen ari da, eta etorkizun oparoa dauka''

Haritz Rodriguez donostiarra, kazetaria eta aholkularia lanbidez, Espainiako Estatuko lehen "sagardo sommelierra" bihurtu da, American Cider Associationek ematen duen Pommelier titulua eskuratuta.

Izaro Andresek eman dio hasiera Bizkaiko Txotx denboraldiari

Izaro Andresek eman dio hasiera Bizkaiko Txotx denboraldiari

Izaro Andres kantariak eman dio hasiera Bizkaiko sagardo denboraldiari. Zornotzako Uxarte sagardotegian izan da. Izarori orain, enbaxadore legez, Bizkaiko sagardoaren dohainak zabaltzea egokituko zaio, doan lekura doala.

 

Gure Zirkuak Txotx denboraldi berria ireki du

Gure Zirkuak Txotx denboraldi berria ireki du

Astigarrako Alorrenea sagardotegian egin dute ekitaldia eta lehen tragoa egiteko ohorea Gure Zirkuko Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Lur Aranburuk izan dute. Uzta apalagoa izan arren, denen egarria asetzeko adina bada aurten ere, eta kalitate bikainekoa, gainera. 

Euskal Sagardoaren ekoizpena % 60 murriztu da 2024an, baina mugaz gaindiko hedapenaren alde egin du

Euskal Sagardoaren ekoizpena % 60 murriztu da 2024an, baina mugaz gaindiko hedapenaren alde egin du

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardotegiek 1,3 milioi litro ekoitzi dituzte 2024an, sagar uzta murritzak markatuta, baina uzta usaintsua eta kalitatezkoa izan da.
Gure Zirkuak zabalduko du 2025eko txotx denboraldia

Gure Zirkuak zabalduko du 2025eko txotx denboraldia

Ekitaldia urtarrilaren 15ean egingo dute Alorrenea sagardotegian. Ohiturari jarraiki, "Gure sagardo berria" esango dute Iker Galartzak eta Joseba Usabiagak sagardotegi boladari ekiteko.
Euskal ardoek Japonia konkistatu dute

Euskal ardoek Japonia konkistatu dute

Basque Wine markak eta Eusko Jaurlaritzak Asiako herrialdean abiatutako proiektuan 22 upeltegitako txakolina, sagardoa eta Arabako Errioxako ardoa eskaini dituzte.

Lizagasar Sagartokixan sagarrari probetxurik handiena ateratzen zaio

Lizagasar Sagartokixan sagarrari probetxurik handiena ateratzen zaio

Elgoibarrera joango gara Lizagasar Sagartokixara. Bertan, zukua eta sagardoa nola ekoizten den erakutsi digute Ane Muninek eta Asier Lizarraldek.

Maider Lopetegi: ''Sagar gutxiago dago, baina asmatuko dute gure sagardogileek gure gustuko sagardoa egiten''

Maider Lopetegi: ''Sagar gutxiago dago, baina asmatuko dute gure sagardogileek gure gustuko sagardoa egiten''

'Euskal Sagardoa' jatorri deiturako sagar bilketa hasi da eta Maider Lopetegi Fruitel elkarteko presidenteak sagardoa egiteko erabiliko den sagar uztaz hitz egin du Biba Zuek! saioan.

37. Sagardo Eguna ospatu dute gaur Donostiako Konstituzio Plazan

37. Sagardo Eguna ospatu dute gaur Donostiako Konstituzio Plazan

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, 39 ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izan da. Patata-tortillaz edo txistorraz lagunduta, hamaiketakoa egin dute askok, jai-giroan.

Munduko lehenengo sagar tabernara gerturatu gara musaka beganoa prestatzera

Munduko lehenengo sagar tabernara gerturatu gara musaka beganoa prestatzera

Malum Rex taberna Astigarragan kokatzen da. Bertan, urte osoan zehar sagardoaz disfrutatu daiteke. Edaria laguntzeko musaka beganoa nola egiten duten erakutsi digute.

Euskal Sagardoaren 2023ko uzta aurkeztu dute Pasaian

Euskal Sagardoaren 2023ko uzta aurkeztu dute Pasaian

Pasaiako Albaolan egindako ekitaldian, 48 ekoizleren 85 sagardo ezberdin aurkeztu dira. Nabarmendu dutenez, sagardo orekatua, leuna eta lurrindua da.

Munduko sagardo natural onena Gipuzkoan dago

Munduko sagardo natural onena Gipuzkoan dago

Munduko sagardo lehiaketarik nabarmenenak Zapiain sagardotegia (Gipuzkoa) saritu du sagardo naturalaren kategorian.
Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Xabier Altunak Urnietako Altuna Sagardotegiaren historia aurkeztu digu. Gainera, aurtengo txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digu eta sagardotegiak eskaintzen duen menua ikusi dugu.

Sagardogileen sektoreak oraingoz ez du jaso erakunde arteko mahaian parte hartzeko gonbita

Sagardogileen sektoreak oraingoz ez du jaso erakunde arteko mahaian parte hartzeko gonbita

Hernaniko Udalak gaur egungo kontsumo ereduak eragiten dituen arazoak bideratzeko mahai instituzionala eskatu ostean, Gipuzkoako sagardogileen elkarteak penaz hartu du eurekin kontatu ez izana, eurak ere kezkatuta baitaude.

Hernanik eta Astigarragak neurriak eskatu dituzte, jokaera arbuiagarriek gora egin baitute txotx garaian

Hernanik eta Astigarragak neurriak eskatu dituzte, jokaera arbuiagarriek gora egin baitute txotx garaian

Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
Zapiain sagardotegian uko egin diote larunbatetan bazkariak emateari

Zapiain sagardotegian uko egin diote larunbatetan bazkariak emateari

Jon Zapiainen esanetan, sagardotegi denboraldia sagardoaren garrantzia nabarmentzeko unea da, eta "bazkariak ematen ez dugu hori lortzen". "Lan handia egiten dugu sagardoa balioan jartzeko, eta atzean dagoen inertzia horrek beldurra ematen du, baina, batez ere, pena ematen dit", gaineratu du.

Xabier Lertxundi: ''Oreka bat topatu behar dugu sagardotegi osteko alboko kalte ugariei aurre egiteko''

Xabier Lertxundi: ''Oreka bat topatu behar dugu sagardotegi osteko alboko kalte ugariei aurre egiteko''

Txotx garaian azken urteotan izaten den presentzia handiak era guztietako ondorioak sortzen dituela azaldu du Hernaniko alkateak, eta gaiari "modu integralean" heltzeko erakunde arteko mahai bat eratzeko eskatu du.

Hernaniko alkatea: ''Neurri integralak hartu behar ditugu sagardogileekin eta erakundeekin elkarlanean''

Hernaniko alkatea: ''Neurri integralak hartu behar ditugu sagardogileekin eta erakundeekin elkarlanean''

Xabier Lertxundiren esanetan, modu integralean heldu behar zaio gaiari. Sagardogileekin elkarlanean ari dira, baina "herrira heltzen direnak urrunetik egiten dute eta gure eragin eremua gure eskualdera mugatzen da". Horregatik eskatu dute Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin mahai bat eratzeko.

Sagardotegia eta jatetxea, El Vaskito sagardoteka berriaren proposamen bikoitza

Sagardotegia eta jatetxea, El Vaskito sagardoteka berriaren proposamen bikoitza

Donostian, Errotaburutik Igara bidera aldatu da El Vaskito jatetxea. Iñaki Azkue sukaldariak ireki berri du. Bi espazio bereizten dira: sagardotegia, inguruko sagardogileen sagardoa dastatzeko; eta jatetxea. Bertan, sasoiko produktuak erabiltzen dituzte. Iñakik alkatxofak txirlekin prestatu digu.

Aurrerabideak, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardoak Euskal Sagardoa jatorri deituran sartzeko

Aurrerabideak, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardoak Euskal Sagardoa jatorri deituran sartzeko

Pirinioetako mugaz gaindiko jatorri deitura duen lehen edaria izango da, eta, araudi bera izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratua izatea adostu dute inplikatutako erakundeek. Europar Batasunarekin izapide administratiboak amaitutakoan gauzatuko da integrazioa.
Nolakoa da txotx denboraldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian?

Nolakoa da txotx denboraldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian?

Gipuzkoako sagardo denboraldi berria abiarazteko ekitaldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin dute, goizean; eta arratsaldean, handik egin dugu "Biba Zuek!" saioa. Garbiñe Etxezarretak eta Jokin Marizkurrenak nola lan egiten duten erakutsi digute.    

Unai Agirre: ''Sagardoa sagardogilearekin dastatzeko aprobetxatu behar da txotx garaia''

Unai Agirre: ''Sagardoa sagardogilearekin dastatzeko aprobetxatu behar da txotx garaia''

Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak oso argi dauka: txotx denboraldia sagardo ezberdinak dastatzeko eta sagardogileekin hitz egiteko baliatu behar da. Harekin izan gara, eta, besteak beste, aurtengo uztaz eta sagardogintzaren sektoreak bizi duen egoeraz hitz egin dugu.

Iñigo Etxezarretak 2024ko Txotx denboraldiari hasiera eman dio

Iñigo Etxezarretak 2024ko Txotx denboraldiari hasiera eman dio

Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarreko abeslariak, hasiera eman dio Gipuzkoako sagardo denboraldiari. 4 milioi litro sagardo egin dira euskal jatorri izenarekin, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago.

Maore Ruiz: Sagarrez eta beste fruitu batzuz,  egiten dugu sagardoa, % 100 naturala

Maore Ruiz: "Sagarrez eta beste fruitu batzuz, egiten dugu sagardoa, % 100 naturala"

Bizio horretan aritzen da: sagar, haran, gerezi ... denak nahastu eta sagardoak egiten dituzte. Kontserbanterik gabeak eta burbuiladunak, eta horregatik txotxik ez egitea gomendatzen dute.
Kizkia eskuan, sagarrak nola biltzen dituzten erakutsi digute Astigarragako Sagardoetxean

Kizkia eskuan, sagarrak nola biltzen dituzten erakutsi digute Astigarragako Sagardoetxean

Sagardoaren munduan barneratu gara Astigarragako Sagardoetxean Leire Alkortaren eskutik. Sagastian sagarra biltzeaz gain, antzina baserrietan, tolarean sagardoa nola ekoizten zuten azaldu digu.

Sagar dultzea, Gizaburuagako Laneko kooperatibako produktu ekologietako bat

Sagar dultzea, Gizaburuagako Laneko kooperatibako produktu ekologietako bat

Aitor Intxaurraga Laneko kooperatibako gerente eta bazkideak Gizaburuagatik kontatu digu Lea Artibaiko 14 baserritan ekoizten dituzten produktuekin kontserbak egiten dituztela, besteak beste. Sagardoa, sagar dultzea eta bestelako produktu ekologikoak saltzen dituzte, baita otzarak ere.

Mokadu benetan berezia: Otarrainxkak sagardotan kozinatu ditugu Andoainen, Gaztañaga Sagardotegian

Mokadu benetan berezia: Otarrainxkak sagardotan kozinatu ditugu Andoainen, Gaztañaga Sagardotegian

Andoainen (Gipuzkoa) izan gara Asier Gaztañagarekin, Gaztañaga Sagardotegiaren historiaz hitz egite aldera. Horrez gain, jatetxearen plater berezietako bat dastatzeko aukera izan dugu: otarrainxkak sagardotan. Ikus ezazu!

Astigarragako Gurutzeta x Txuleta sagardotegiko bakailaoa pil-pilean dastatu dugu

Astigarragako Gurutzeta x Txuleta sagardotegiko bakailaoa pil-pilean dastatu dugu

Gurutzeta sagardotegia José Ángel Goñiren birraitonak zabaldu zuen. 2023. urtean baina proiektu berri bati ekin diote, Txuleta jatetxearekin elkarlanean, Gurutzeta x Txuleta sagardotegia. Bada, Edu Lasarte eta Edu Plaza sukaldariek bakailaoa pil-pilean prestatu digute.

Notarioek eta sagardogileek prezioak adostu ote dituzten ikertzen ari dira

Notarioek eta sagardogileek prezioak adostu ote dituzten ikertzen ari dira

Lehiaren Euskal Agintaritza ikertzen ari da ea Euskadiko Notario Elkargoak eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak "prezioen gomendio kolektiboa" egin duten.
Sagardo eskaintza anitza dute Donostiako Gartziategi sagardotegian

Sagardo eskaintza anitza dute Donostiako Gartziategi sagardotegian

Nere eta Ander Lizeagak Gartziategi sagardotegiaren historia azaldu digute, baita zer-nolako eskaintza duten ere. Ohiko menuaz gain, udan bestelako platerak dituzte kartan.

Zergatik egiten da arrotza sagardoa edo ardoa latatik edatea?

Zergatik egiten da arrotza sagardoa edo ardoa latatik edatea?

Freskagarriak, garagardoa edota edari energetikoak latatik edatea ez zaigu arrotza egiten, ohikoa baizik, baina zergatik ez edan sagardoa, ardoa edo ura latatik? Tradizioari eutsi nahi diote askok, eta beste batzuek, kontsumitzaileen beharrak asetu berrikuntzen eta formatu berrien bidez.
Haritz Eguren, Oiharte sagardotegia: ''Lata formatua oso egokia da produktuarentzat''

Haritz Eguren, Oiharte sagardotegia: ''Lata formatua oso egokia da produktuarentzat''

Duela lau urte hasi ziren Zeraingo sagardotegian sagardoa latan merkaturatzen. Jabea den Haritz Egurenek balorazio positiboa egin du eta etorkizunari begira argi du geroz eta jende gehiagok edango duela sagardoa latan.

''Sagardoa oso tradizionala izan da beti, baina beste atal batzuk ere baditu eta ari dira jorratzen''

''Sagardoa oso tradizionala izan da beti, baina beste atal batzuk ere baditu eta ari dira jorratzen''

Bertsolaria izateaz gain, Unai Agirre hernaniarra Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea da. Gurera ekarri dugu 2023ko Txotx denboraldiaren gainean hitz egiteko. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Oihana Gaincerain: ''Aurtengo sagardoak alkohol-graduazio altuagoa eta gorputz gehiago izango du''

Oihana Gaincerain: ''Aurtengo sagardoak alkohol-graduazio altuagoa eta gorputz gehiago izango du''

Oihana Gaincerain "Zelaia" Sagardotegiko jabea da bere bi ahizpekin batera. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura Elkarteko lehendakaria ere bada Oihana eta gurean izan da "Txotx" denboraldia ireki berritan.

1 / 8 Hurrengoa
kargatzen