Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
Igor del Busto Euskadiko Tenis Federazioko presidenteak Rafa Nadalek erretiroa hartzeko hartu duen erabakiaz hitz egin du. Tenislariak lortutako palmaresa nabarmendu du, baita pista barruan eta kanpoan izan den eredua ere.
Nadalek lesioa du ezker hankako psoasen, eta ez du torneorik jokatu iragan urtarrilean Australiako Irekian lesionatu zenetik. Harrezkero, hasieran aurreikusita zuen txapelketa bakoitzari uko egin dio.
Zenbait klubek, kirolarik, kirolari ohik eta ordezkari instituzionalek zorion mezua helarazi diote euskal golf jokalariari, azken horrek Augustako Mastersa irabazi ostean.
Rafa Nadal tenislari espainiarra Australiako Irekitik at geratu da asteazken honetan, Mackenzie McDonald estatubatuarraren aurka hiru setetan galdu ostean (6-4, 6-4, 7-5).
Rafa Nadalek 6-5, 2-6, 6-4 eta 6-1 irabazi dio Jack Draper 21 urteko gazte ingelesari 2023ko Australiako Irekiko bere lehen neurketan, eta bigarren kanporaketara igaro da.
Frances Tiafoe estatubatuarrak Stefanos Tsitsipas greziarrari irabazi (1-6, 7-6 (11) eta 10-6), eta bere lehen Laver Cup txapelketa eman zion nazioarteko taldeari. John McEnroeren taldeak, aurreko lau edizioetan galdu ondoren, emaitza irauli eta txapelketa eskuratu zuen Europako taldearen aurrean.
Tenislari suitzarrak bere kirol-ibilbideko azken partida jokatu zuen Laver Cupean, Nadalekin bikotea osatuta. Galdu egin zuten Tiaforen eta Socken aurka. Hunkituta esan zuen agur Federerrek.
Roger Federerrek tenisa utzi du, 41 urterekin. Bere azken partida Londresen jokatu du, Laver Cup txapelketan, Rafael Nadalekin bikotea osatuta. Galdu egin dute Tiafoeren eta Socken aurka. Federer hunkituta agurtu da.
Rafael Nadalek agur esan dio Ingalaterrako Grand Slamari sabelaldean duen 7 milimetroko hausturaren eraginez. Ondorioz, finalerdietan aurkari izan behar zuen Kyrgios zuzenean sailkatu da finalera.
Rafael Nadalek Roland Garros Grand Slama irabazi zuen ekainaren 5ean eta astelehen honetan (ekainak 6) argazki-saioa egin du Parisen. Hamalaugarrenez irabazi du Roland Garros eta, guztira, 22 Grand Slameko titulu ditu bere palmaresean.
Tenislari balearrak Parisko txapelketako hamalaugarren finala jokatuko du datorren igandean. Bertan, Casper Ruud Norvegiako gaztea izango du aurrez aurre, hark marin Cilic kanporatu baitu lau setetan.
Australiako Irekian lortutako garaipenarekin, Rafa Nadalek inork baino txapelketa handi gehiago irabazi ditu gizonezkoen tenisean, 21 guztira. Roger Federerek eta Novak Djokovicek 20 garaipen dituzte.
Tenislari balearra 21. txapelketa handia eskuratzeko lehiatuko da, eta hala, 20 'grand slam' dituzten Roger Federer eta Novak Djokovic gaindituko lituzke.
Rafael Nadal tenislari espainiarrak ez du gehiago jokatuko 2022ra arte. Hankako lesioa ondo sendatzeko denbora behar duela aitortu du. US Open Grand Slama galduko du.
Novak Djokovicek garaipena lortu du Matteo Berrettiniren aurka 6-3, 6-3, 6-7(5) eta 7-5eko emaitzarekin Roland Garroseko final-laurdenetan eta Rafael Nadalen aurka lehiatuko da finalerdietan.
Serbiarrak asko sufritu zuen Lorenzo Musetti gainditzeko, markagailua irauli behar izan zuen 6-7 (7), 6-7 (2), 6-1, 6-0 eta 4-0; Nadalek aise irabazi zion Jannik Sinnerri 7-5, 6-3 eta 6-0.
Rafael Nadal Roland Garroseko final-zortzirenetara igaro da Cameron Norrie mendean hartuta (6-3, 6-3 eta 6-3). Gauza bera erdietsi du Novak Djokovicek Ricardas Berankisen aurka (6-1, 6-4 eta 6-1).
Rafael Nadalek ekainaren 3an bete ditu 35 urte, eta urtebetetzea garaipenarekin ospatu ahal izan du Roland Garrosen, Gasqueti 6-0, 7-5 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi baitio 2. kanporaketako partida.
Rafa Nadalek bere hamargarren titulua eskuratu du Erromako Masters txapelketan, Novak Djokovic serbiarra mendean hartuta (7-5, 1-6 eta 6-3), bi ordu eta 49 minututan.
Stefanos Tsitsipasek garaipena lortu du Rafael Nadalen aurka (3-6, 2-6, 7-6(4), 6-4 eta 7-5) final-laurdenetan, eta Daniil Medvedevek mendean hartu du Andrey Rublev (7-5, 6-3 eta 6-2).
Tokioko olinpiar jokoak eta Wimbledon txapelketa bertan behera geratu dira, besteak beste, baina badira azkenean lehiatu diren kirolak, motoziklismoa, Bat Formula, tenisa eta atletismoa, esaterako.
Manacorrreko tenislariak ez du zorterik txapelketan honetan eta, beste behin, kanporatu egin dute. Medvedevek Dominic Thiem izango du aurkari final handian.
Rafa Nadalek Feliciano Lopez gainditu zuen 4-6, 7-6 (5) eta 6-4 Pariseko Masterreko bigarren kanporaketan eta beste marka bat ezarri du bere kirol-palmaresean.