Sare plataformak X. Batzarra egin du larunbat honetan Hernanin, eta Eusko Jaurlaritzari zuzendu zaio esanez "haien esku dagoen hirugarren graduaren, espetxe baimenen edo irteera programatuen aplikazioan aurrera egitea".
1798ko gerra-lege horrek migratzaile irregularrak azkar deportatzea ahalbidetzen du, erakunde terroristetako kide direlakoan. II. Mundu Gerraz geroztik ez zen araudi hori erabiltzen.
Zabalo Zaballako espetxera itzuli beharko da, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak otsailaren 21ean emandako hirugarren graduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu ondoren, Zaballako Espetxeko Tratamendu Batzordeak hartutako erabakiaren aurka.
Zaballako Espetxe Zaintzako Batzordeak hala erabakita, joan den asteko astelehenetik zegoen hirugarren graduan Zumarragako presoa, baina Audientzia Nazioanaleko Fiskaltzak helegitea jarri zuen erabakiaren aurka, eta astelehenean espetxera itzuli behar izan zuen.
EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu du larunbat honetan Sarek Bilbon egindako manifestazioa, eta galdetu du ea "Sare eta EH Bildu nortzuk diren preso horiek nahikoa bete dutela eta espetxetik atera behar direla" esateko. Fernando Buesa Fundazioa ere kritiko agertu da.
Sareko bozeramaileek adierazi dute 67.000 eta 70.000 pertsona artean izan zirela larunbateko manifestazioan, eta "ausardia" eskatu diote EAEko Espetxe Administrazioari, "erregimen irekiko neurriak" bultza ditzan.
Horretarako, "salbuespenik eta bereizkeriarik gabeko espetxe politika" exijitu du Joseba Azkarraga bozeramaileak milaka lagun bildu dituen manifestazioaren amaieran.
Sare herritar sareak manifestazioa egin du arratsaldean Bilbon, euskal gatazkaren behin betiko konponbidea eskatzeko, "Behin betiko. Bakea. Ebazpena. Bizikidetza" lelopean. "Konponbidea da bizikidetzaren oinarria. Soilik horrek gerturatuko gaitu bake justu batera", esan du Bego Atxa bozeramaileak.
ETAko presoek atzerrian betetako zigorrak aitortzen dituen lege erreformaren aplikazioa azkartzeko eskatu dio herritarren sareak Auzitegi Nazionalari, dagoeneko "nahikoa kalte" egin dela argudiatuta eta zigorrak betetzeko gehiegikeria salatuta.
HTX Rock jaialdiaren azken-aurreko edizioa egiten ari dira Atarrabian, uztailean Lakuntzan betiko amaitu aurretik. Duela 26 urte jaio zen, preso, errefuxiatu eta horien senideei diruz laguntzeko. Sakabanaketa amaituta, antolatzaileek agur esateko unea iritsi dela erabaki dute.
Espetxeko hiru zaindari zurik jipoitu zuten Robert Brooks, konorterik gabe zegoela eta aurpegian odola zuela ere kolpatu zuten, beste funtzionario zuri batzuen pasibotasunaren aurrean. Biharamunean hil zen. Fiskal nagusiak guardietako baten kameraren bideoa argitaratu du.
Ihes saiakera ostegun honetan gertatu da, presoa planifikatutako txango batetik Martutenera itzultzen ari zela. Azkenean, ordea, Ertzaintzak atxilotu egin du.
Jaurlaritzak espetxeetako kultura emanaldietako baldintzak zorroztea erabaki du, Fermin Muguruzak larunbatean Martutenen eman zuen kontzertuan 'Sarri, Sarri' abestu ondoren. Abeslari irundarrak onartu du erabakia "sorpresa eta desilusio handia" dela.
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
Elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren kanpoaldean, eta EH Bilduko legebiltzarkideak batu zaizkio, tartean Pello Otxandiano, "aurrera egiteko sufrimendu guztien aitortza" eskatu duena.
Zigorrak kommutatzeko lege erreforma, hasiera batean, aho batez onartu zuten Diputatuen Kongresuan, eta Senatuan PPren eta Voxen babesa galdu ondoren, Goi Ganberak atzera bota zuen.
Lege erreforma atzerapenik eta oztoporik gabe aplikatzeko eskatu die Sare plataformak auzitegiei. Ukatu egin du zigorrak murriztuko direla. "Bukaera ematen zaio zigorrak bi aldiz betetzeari", esan du Bego Atxak, Sareko eledunak.
Espainiako Gobernuko bazkideek, PSOEk eta Sumarrek, ganberako organo horretan duten gehiengoa baliatu dute, eta zerbitzu juridikoen txostena oinarri, testua berriro ez bozkatzea ebatzi dute.
Kongresuko zerbitzu juridikoek Senatuaren erabakia aztertuko dute orain. Aurrez, Senatuak hartutako erabakia igorri beharko du. Kongresuko zerbitzu juridikoek egingo dute txostena, Senatuaren jakinarazpena jaso ondoren, urriaren 22ko Mahaiak horri buruzko erabakia har dezan.
PPk, gehiengo osoa baliatuta, atzeratu egin zuen bozketa aurreko asteartean, baina astelehen honetan egingo da, eta legea onartu egingo da, bozketan ezezkoa nagusituta ere. ETAko 40 bat presori eragingo die neurriak, eta lehenago atera ahalko dira espetxetik.
Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.
Javier de Andresek Eneko Andueza eta PSOEri leporatu die ETAko presoei damutu gabe eta kolaboratu gabe irteten uztea, 'zigorraren bi heren bakarrik beteta'.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Senatuak atzeratutako erreforma Europako zuzentarau baten transposizioa dela, eta "hala onartzen" duela Gobernuak ere.
Joseba Asiron Iruñeko alkatearentzat Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreforma honek ez du loturarik bestelako negoziaketaren batekin. Europako legeetara egokitzea beharrezkoa zela adierazi du.
Urrats honekin, bozketa atzeratzea lortu badute ere, popularrek ezingo dute lege erreforma gelditu. Eztabaida urriaren 14an egingo dute azkenean seguru aski.
Consuelo Ordoñez biktimen elkarteko presidenteak salatu duenez, aurrez Eusko Jaurlaritzak 60 preso “modu iruzurtian askatu ditu” gradu aldaketen bidez .
Europar Batasunaren irizpide bati jarraiki, Kongresuak lege-erreforma bat onartu zuen irailean, presoek kondena bera bi herrialdetan betetzea galarazteko. PPk eta Voxek ere onartu zuten erreforma, baina orain atzera egin dute.
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
LAB sindikatuak jarritako helegitea aintzat hartu du, eta bertan behera utzi du aurrez Bilboko epaitegi batek emandako epaia. Dena den, epaia ez da irmoa.
Deban zebilela jakin ostean, Ertzaintzako agenteak harengana hurbildu ziren, eta identifikatu zutenean baieztatu zuten hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko lau agindu judizial zeudela indarrean. Azaroaren 2an eman zioten baimen baten ostean, ez zen Arabako espetxera itzuli.
Sarek eta Bilboko Konpartsek deitutako manifestazioa 13:00ak aldera abiatu da, Moyua plazatik, eta udaletxe aurrean amaitu da. Salbuespen neurriekin amaitzeko deia berretsi eta legeria arrunta aplikatzea eskatu dute.
Legealdi honetan, PSE-ren esku egongo da kartzelen ardura eta Sare plataformak Justizia sailari eskatu dio euskal eredu propioan aurrera pausoak emateko, eta ETA-ko presoei lege arruntak aplikatzeko. ETA desagertu bazen ere, oraindik ere, salbuespenezko neurriak jasaten dituztela salatu du Sarek.