2024ko Poloniako Itzuliko azken etapa esprintean erabaki da, eta Olav Kooij izan da onena azken metroetan, Merlier eta Thijssen menderatuta. Lasterketa Jonas Vingegaardek irabazi du, Ulissi izan da bigarren, 13 segundora, eta Kelderman hirugarren, 20ra.
Thibau Nysek irabazi du Poloniako Tourreko seigarren etapa, 18 ziklistak osatutako taldeko esprintean nagusituta. Ikusi hemen etapako azken kilometroa.
Thibau Nysek irabazi du seigarren etapa, 18 txirrindularik osatutako taldeko esprintean nagusituta. Jonas Vingegaardek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Lidl-Trek taldeko belgikarra izan da onena jardunaldiko amaiera gogorrean, Duszniki-Zdrojen, UAEko Diego UIissiren eta Vismako Wilco Keldermanen aurretik. Sailkapen nagusian, Ulissi bigarren jarri da, denbora sariagatik, Vingegaardekiko 19 segundora, eta Kelderman hirugarren dabil, 20 segundora.
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak lehenengo etapa irabazi zuen, eta hirugarrena ere bereganatu du. Jonas Vingegaardek maillot horiari eutsi dio, sailkapen nagusiari dagokionez.
UAE Emirateseko txirrindulari belgikarra, etapan, Vismako ziklista baino bederatzi segundo azkarrago ibili da. Wilco Kelderman Vingegaarden taldekidea bigarren dabil sailkapen nagusian, eta 24 segundora du danimarkarra.
UAE taldeko txirrindulari belgikarrak bederatzi segundoko aldea lortu du Vismako ziklista danimarkarrarekiko, etapan; sailkapen nagusian, Vingegaardek 24 segundoko aldea du bigarren dabilen Wilco Kelderman taldekidearekiko.
Lidl-Trek taldeko txirrindulari flandriarra izan da indartsuena aurreneko etapako azken kilometroan. Vismako Wilco Kelderman helmugaratu da bigarren, eta EF Education taldeko Lukas Nerurkar, hirugarren. Vingegaardek laugarren tokia eskuratu du.
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari esloveniarrak segundo bateko aldea lortu du, azken etapako tarteko esprintean, Joao Almeida bigarren sailkatuarekiko, eta horrek ziurtatu dio sailkapen nagusiko garaipena. Helmugan, Soudal Quick-Stepeko belgikarra izan da azkarrena, pankartapean.
Amaitu da jada 2023ko Poloniako Tourra. Zazpigarren eta azken etapan erorikoa gertatu da helmugarako zazpi kilometro falta zirenean. Bideo honetan duzu ikusgai txirrindulariak lurrera joan diren momentua.
Lasterketako zazpigarren eta azken etapan, irudi bitxia izan da: bi ezkonberri errepidean izan dira, txirrindulariak igaro direnean. Helikopterotik ikusi zaie.
Lasterketa zapzigarren eta azken etapa ari da jokatzen; hasieran, lehenengo biak, alegia, Matej Mohoric (Bahrain) eta Joao Almeida (UAE) denbora berean zeuden. Hala, Wilamowiceko tarteko esprintak garrantzi handia zuen, denbora saria baitzegoen jokoan; Mohoric gailendu da horretan.
Azken etapa geratzen da, eta hori, aurreikuspenen arabera, esprinterrentzat da egokia, baina Matej Mohoric (Bahrain) eta Joao Almeida (UAE) denbora berean daude. Mattia Cattaneo gailendu da erlojupekoan, Katowicen.
Soudal Quick-Step taldeko italiarrak UAEko Joao Almeidak baino 13 segundo gutxiago eta INEOSeko Geraint Thomasek baino 14 segundo gutxiago behar izan ditu ibilbideko 16,6 kilometroak egiteko. Sailkapen nagusian, Mohoricek (Bahrain) aurreneko postuari eutsi dio, eta Almeida denbora berean dago.
Marijn Van den Berg nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan, esprintean Matej Mohoric liderra eta Joao Almeida sailkapen nagusiko bigarrena mendean hartuta.
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari esloveniarrak Joao Almeida UAEko portugaldarra menderatu du azken metroetan. INEOS taldeko Michal Kwiatkowski helmugaratu da hirugarren postuan, eta Jonathan Lastra (Cofidis) hemeretzigarren tokian sartu da, 41 segundora.
Eythan Hayterrek irabazi du Poloniako Tourra. Bigarren izan da Thymen Arensman eta Pello Bilbao euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak bederatzigarren bukatu du erlojupekoa, Arensmanengandik 32 segundora, eta sailkapeneko bigarren postutik hirugarrenera pasa da, liderrarekin 18 segundo galduta.
Phil Bauhaus nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan. Azken metroetan erorikoa egon da tropelean, zortzi txirrindulariko taldetxo bat iritsi da aurretik azken metroetara eta Bauhausek bereganatu du garaipena. Higuitak jarraitzen du lider.
Higuitak erorikoa izan du helmugatik 1,7 kilometrora, eta 3 minutu eta 32 segundora helmugaratu da. Hala ere, lidergoari eutsi dio, helmugatik bi kilometro baino gutxiagora erori baita.