Hipica Zahori (Faltzes) ganadutegiko 10 behiek minutu eta segundo bat behar izan dute entzierroaren ibilbidea egiteko. Behietako bat abiadura handian jaitsi da, gainerako taldea atzean utzita.
Lasturko (Itziar, Gipuzkoa) ganadutegiko behi biziek minutu bat eta 20 segundo behar izan dituzte entzierroaren ibilbidea egiteko. Korrikalariek oso lasterketa onak egin ahal izan dituzte.
Gaurkoa lasterketa gorabeheratsua izan da, Teodoro Vergara ganadutegiko behiek uko egin baitiote korrika egiteari. 34 minutu baino gehiagoko entzierroa izan da eta DYAk bederatzi pertsona artatu behar izan ditu.
Pilongo lehen entzierroa uste baino lasaiagoa izan da. Zezenak oso batuta joan dira lehen partean, baina korrikalariek lasterketak egiteko aukera izan dute bigarrenean. Bost korrikalari zauritu dira.
Pilongo entzierro ezagunean segurtasun indarrak indartu egin dituzte aurten, iazko ezbeharrik berriro gerta ez dadin. Urtero bezala, jendetza batu da, gaur ere.
53 urteko emakume bat hil da gaur Iruñeko ospitalean. Atzo ingresatu zuten Felcesen Pilongo entzierroan izandako ezbeharraren ostean. Emakumeak zauri larriak zituen eta hil egin da.
Nafarroako zezen ikuskizunen legea Estatuko zorrotzena da. Hesi eta ezkutaleku guztiak festak hasi baino lehen ikuskatzen dira. Pilongo entzierroa salbuespena da mendian egiten delako.