Ondarroa

1 / 21 Hurrengoa
Ixidro Lertxundi, Athleticeko eta Realeko bazkidea den ondarroarra

Ixidro Lertxundi, Athleticeko eta Realeko bazkidea den ondarroarra

Ixidro Lertxundi realzalea eta athleticzalea da, eta bi taldeetako bazkidea ere bai, gainera. Ondarroarrak aukera bitxi horren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan.

TU-K: “Orduko kanten bertsio gaurkotuak grabatu ditugu”

TU-K: “Orduko kanten bertsio gaurkotuak grabatu ditugu”

Taldea sortu eta 40 urtera, TU-K taldea bueltan da. Orduko abestiak eta kaleratu gabeko beste batzuk berriz grabatu dituzte, bertsio gaurkotuan.
Asko hunkitu da Itziar alabak egin dion opariarekin: globoan ibiltzera joan dira

Asko hunkitu da Itziar alabak egin dion opariarekin: globoan ibiltzera joan dira

Amaia ondarroarraren ametsa zen Itziar Pereira ama globoan ibiltzera eramatea, Egiptora egindako bidaia batean hori egin gabe gelditu baitzen. Lan egiten duen arrandegira joan da Xabier Madariaga haren bila, eta Urduñara joan dira, familiarekin globoan ibiltzeko.

Ezusteko handia hartu du Unai ondarroarrak Carles Gironako laguna ikusi duenean

Ezusteko handia hartu du Unai ondarroarrak Carles Gironako laguna ikusi duenean

Jon ondarroarrak aitaren ametsa bete nahi du: Carles Gironako laguna ikustea. Lagun minak egin ziren elkarrekin Gironan futbolean jokatu zutenean, eta 10 urte dira elkar ikusi ez dutenetik. Ezusteko handia hartu du Unai Aranburuk Getarian Carles eta Helena haren emaztea ikusi dituenean.

Bateria jotzeko ametsa bete du Txarli ondarroarrak, Aner semeari esker

Bateria jotzeko ametsa bete du Txarli ondarroarrak, Aner semeari esker

Txarli Burgaña ondarroararen ametsa bere gustuko taldearekin kontzertua ematea da, eta Aner semeari esker lehen urratsak eman ditu. Bateria jotzen ikasten egon da Fruizko Gaua estudioan, eta bertako lagunekin eta Andoni Ollokiegirekin jo du. Gainera, Kakanarru kuadrillakoen mezuak jaso ditu.

Urak gainezka egin du zenbait tokitan, marea bizien ondorioz

Urak gainezka egin du zenbait tokitan, marea bizien ondorioz

Bigarren egunez jarraian, itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean izan da 20:00etara arte. Atzokoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu. Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz.

2024ko Euskotren Ligako egutegia

2024ko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
2024ko Eusko Label Ligako egutegia

2024ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Ondarroak eta Lekittarrak talka egin dute arraunekin Bermeoko estropadako azken luzean

Ondarroak eta Lekittarrak talka egin dute arraunekin Bermeoko estropadako azken luzean

Ondarroa Lekittarraren kalean sartu da eta gehiegi hurbildu zaio, arraunekin talka egin duten arte. Bigarrenez ere hurbildu dira, baina Lekeitioko traineruak bere kalea babestu du eta aurretik helmugaratu da.

Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroako arraun taldeak entrenatzen jarraituko dute

Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroako arraun taldeak entrenatzen jarraituko dute

Azkaratek emakumeen taldea gidatzen segiko du; Errastik, berriz, gizonezkoenak. Biek beste denboraldi baterako konpromisoa hartu dute.
Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Bandera hau merezi genuen''

Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Bandera hau merezi genuen''

Jon Larrañaga Getariako entrenatzailea pozarren agertu da Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi ostean. Orain, asteazkenari begira, Kontxako Banderaren sailkapen proba ahalik eta ondoen egitea dutela helburu azaldu du.

Urdaibaik koroa ziurtatu du, Getariako Ikurrina Donostiarrak 8 ehunenengatik irabazi arren

Urdaibaik koroa ziurtatu du, Getariako Ikurrina Donostiarrak 8 ehunenengatik irabazi arren

Azken luze zirraragarriaren ostean, Donostiarra 'Bou Bizkaia'ren aurretik sartu da helmugan. Bermeok nahikoa zuen Zierbenaren aurretik sartzearekin Eusko Label Liga hirugarrenez jarraian irabazteko.
Getariak bigarren txandatik irabazi du Ondarroako Bandera

Getariak bigarren txandatik irabazi du Ondarroako Bandera

Getariak ezustekoa eman du Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera irabazita. Bigarren txandako onena izan da, baita estropadakoa ere, aurkari guztiak menderatuta. Orio izan da bigarren, eta Ondarroa hirugarren.

2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Ondarroaren estropada, ontzi barrutik ikusita

2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Ondarroaren estropada, ontzi barrutik ikusita

Ondarroa hirugarren izan da Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Getariaren estropada, traineru barrutik ikusita

2024ko Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera: Getariaren estropada, traineru barrutik ikusita

Getariak irabazi du Eusko Label Ligako Ondarroako Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Getariak irabazi du Ondarroako Bandera, ezustekoa emanda

Getariak irabazi du Ondarroako Bandera, ezustekoa emanda

Bigarren txandako onena izan da Gipuzkoako taldea, eta 21 minutu eta 19 segundoko markarekin ohorezko txandako lau taldeak menderatu ditu.
Jon Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Gu bezalako ekipo batek gaur bezalako egun bat behar du''

Jon Larrañaga, Getariako entrenatzailea: ''Gu bezalako ekipo batek gaur bezalako egun bat behar du''

Getariak Ondarroako bandera irabazi du. Gipuzkoarrek bigarren txandatik irabazi dute, ohorezkoan baldintzek nabarmen okerrera egin dutela aprobetxatuta. Urdaibai (ohorezko txandako onena) bosgarren izan da.

Ondarroako Banderako estropada eremuaren batimetria eta olatuen iragarpena

Ondarroako Banderako estropada eremuaren batimetria eta olatuen iragarpena

Eusko Label Ligan, Ondarroako Bandera jokatuko da larunbat honetan, abuztuak 24. Hemen duzu ikusgai estropada eremuko batimetria eta olatuen aurreikuspenaren informazio zehatza.

Iñaki Errasti, Ondarroako entrenatzailea: ''Ekipoa gogoekin dago etxeko estropadarako''

Iñaki Errasti, Ondarroako entrenatzailea: ''Ekipoa gogoekin dago etxeko estropadarako''

Antiguako Ama une gozoan iritsiko da etxeko estropadara, zortzigarren baitira Eusko Label Ligako sailkapenean. Duela bi urte etxeko bandera irabazi zuten, eta balentria errepikatzea zaila dela baina ez dela ezinezkoa esan dute.

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan, lankide bati sexu erasoak egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan, lankide bati sexu erasoak egitea egotzita

Herriko osasun-zentro batean izan da gertaera eta atxilotua Ertzain-etxera eraman dute.
Xanet Gimeno ondarroarrak 6 estropada lehiatu ditu izarren artean

Xanet Gimeno ondarroarrak 6 estropada lehiatu ditu izarren artean

Mailari eusteko helburua ia beteta, Ondarroa gozatzen ari da Eusko Label Ligako bigarren txandako estropadetan. Xanet Gimenok, 17 urteko patroia, sei estropada jokatu ditu dagoeneko maila gorenean.

Kontorsionismo erakustaldi paregabea egin digu Lur Aranburuk zuzenean ''Gora Bihotzak'' saioko zirkuan

Kontorsionismo erakustaldi paregabea egin digu Lur Aranburuk zuzenean ''Gora Bihotzak'' saioko zirkuan

Txikitatik izan du flexibilitate handia Lur Aranburuk. Gimnasia erritmikoan ere jardun du luzaroan, eta horrek asko lagundu dio. Ametsa zuen zirkuan lan egitea, eta Gure Zirkuan dabil orain hara eta hona. Erakustaldi harrigarria egin digu zuzenean ondarroarrak.

Kevinth Cardona: Ondarroako kukañatik, Turkian eta Azerbaijanen lehiatzera

Kevinth Cardona: Ondarroako kukañatik, Turkian eta Azerbaijanen lehiatzera

Kevinth Cardona da Euskal Herriko kukaña txapelduna, eta datorren astean Azerbaijanen lehiatuko da. Batetik bestera eraman du Ondarroako kukañak. Izan ere, Euskal Herriko kukañarik luzeena da Ondarroakoa, eta urteak daramatza Kevinthek bertan entrenatzen.
Amaia Lasarte Toxu: Erraza ez, baina merezi duen erronka polita izaten ari da Andrak Erramutan ekimena

Amaia Lasarte "Toxu": "Erraza ez, baina merezi duen erronka polita izaten ari da Andrak Erramutan ekimena"

Ondarruko emakumeek atzo abiarazi zuten "Andrak erramutan" ekimena Ondarroatik Oriora eta handik Donostiara eginez. Gaur itzulerako bideari ekin aurretik eurekin hitz egiteko aukera izan dugu Donostiako portuan.
Ondarroatik Donostiara, itsasoa emakumeena ere badelako

Ondarroatik Donostiara, itsasoa emakumeena ere badelako

Ondarroa-Donostia-Ondarroa ibilbidea egingo dute Ondarroako Andrak Erramutan taldeko 37 emakumeek. Donostiara 20:00ak aldera iritsiko direla aurreikusi dute, baina geldialdi berezia egin dute Orion lehenago.

Willyam Vargas: Euskal Herrian ikusten dut nire etorkizuna, baina Peru alde batera utzi gabe

Willyam Vargas: "Euskal Herrian ikusten dut nire etorkizuna, baina Peru alde batera utzi gabe"

Peruko "Causa" eta Alfajoreak ekarri dizkigu Perun jaio zen ondarrutarrak. 10 urterekin Berriatuara iritsi zen, han 3 urte egin eta egun Ondarroan bizi da. Aitaren aldeko familia hemen dauka eta elkarte bat soru berri dute Peruko kultura ezagutarazteko.
Juan Carlos Perezek eta Kirmen Uribek opera bat idatzi diete libreak izatean irakatsi zigutenei

Juan Carlos Perezek eta Kirmen Uribek opera bat idatzi diete "libreak izatean irakatsi zigutenei"

"Saturraran" operako eszena zuzendaria Lucía Astigarraga da, eta musika zuzendaria Jon Malaxetxebarria. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta zortzi bakarlarik interpretatuko dute Arriagan, Bilbon, ekainaren 20an eta 22a.
Manifestazioa Ondarroan, herriko osasun zentroak bizi duen egoera salatzeko

Manifestazioa Ondarroan, herriko osasun zentroak bizi duen egoera salatzeko

Salatu dutenez, bi urte daramatzate pediatria zerbitzurik gabe. Halaber, bajak betetzeko eskatu dute, eta Osakidetzari eta Osasun Sailari egoera konpontzeko eskatu diete.

Ondarroako aurrekalariak kolpe latza jaso du, itsasoaren baldintza gogorrengatik

Ondarroako aurrekalariak kolpe latza jaso du, itsasoaren baldintza gogorrengatik

Euskadiko Txapelketan, Donostiako badiako estropada eremuan, baldintza oso txarretan lehiatu dira traineruak. Ziabogan, Ondarroako aurrekalariak kolpe gogorra hartu du, bideo honetan ikusten denez.

Kirmen Uribe: ''Jende gehiago dago prest hizkuntza ez hegemonikoetan idazten duten idazleak irakurtzeko''

Kirmen Uribe: ''Jende gehiago dago prest hizkuntza ez hegemonikoetan idazten duten idazleak irakurtzeko''

2009an, Espainiako Narratiba Sari Nazionala bereganatu zuen "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarekin. Esker oneko dago arrakastagatik, egun itzultzaile asko daudelako euskaratik zuzenean itzultzeko prest daudenak. Bere hitzetan, "miresmena azaltzen digute gure hizkuntzari eutsi nahi izan diogulako".

Albina Stardust: ''Uste nuena baino askoz ere zailagoa da arraunlari izatea''

Albina Stardust: ''Uste nuena baino askoz ere zailagoa da arraunlari izatea''

Albina Stardustek orain arte egin duen bideorik "zailena" ekarri digu oraingoan. Ondarroan izan da, arraunlari gisa.

Zierbena aise gailendu da Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Zierbena aise gailendu da Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Gizonezkoen kategoria absolutuan Bizkaiko ontziak soilik aritu dira. Zierbena nagusitu da, 15 segundo atera dizkio Bermeori, eta Ondarroa eta Lekeitio sailkatu dira ondoren. Kategoria absolutuan ez da emakumezkoen estropadarik izan.

Mikel Etxaburu: ''Ez dakigu zenbat ume lapurtu zituzten Saturrarango kartzelatik''

Mikel Etxaburu: ''Ez dakigu zenbat ume lapurtu zituzten Saturrarango kartzelatik''

'Manttalingo alaba' poesia liburua argitaratu du Mikel Etxaburu ondarroarrak, eta horretan Saturrarango emakume kartzelari buruzko pasarteak ekartzen ditu gogora. Emakumeekin batera, hainbat ume zeuden gatibu han eta, dioenez, horietako asko ostu egin zituzten. Liburua ikuskizun bihurtu du.

Mugikorrik gabeko eskolak, pantailarik gabeko haurtzaroak, zientziaren ebidentzia eta gizartearen presioa

Mugikorrik gabeko eskolak, pantailarik gabeko haurtzaroak, zientziaren ebidentzia eta gizartearen presioa

Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egile eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentroko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira.
Arrainaren enkantea bertan behera Ondarroan, kaxa faltagatik

Arrainaren enkantea bertan behera Ondarroan, kaxa faltagatik

Zazpi milioi kilo antxoa deskargatu dira orain arte euskal portuetan, iazko bikoitza.  Hala ere, Ondarroan ezin izan dute ezer saldu, kaxa faltagatik. Lonjan saldutako arraina geroz eta urrutiago doa eta ez dira garaiz bueltatzen.

Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan

Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan

Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
Ainhoa Etxebarria: ''Euskaraz jakin ez, baina seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten gurasoez harro nago''

Ainhoa Etxebarria: ''Euskaraz jakin ez, baina seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten gurasoez harro nago''

Aritz Ganboak Ainhoa Etxebarriarekin egin du korrika Ondarroan. Korrikaren une hunkigarri bat ekarri du gogora aktore eta aurkezleak, 1980an, Aiert izeneko mutikoak lekukoa eraman zuenekoa. Herria osoaren babesa jaso zuen, bere aita Angel Etxaniz Batallón Vasco Españolek hil baitzuen berriki.

 

Etxebarrieta: ''Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da EH Bildu''

Etxebarrieta: ''Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da EH Bildu''

Oihana Etxebarrietak Ondarroan esan duenez, EH Bilduk gora egiten jarraitzen du, gero eta gehiago dira eta gehiago izan nahi dute.

Amaitu da arrantzatzeko debekua Bizkaiko Golkoko frantziar uretan

Amaitu da arrantzatzeko debekua Bizkaiko Golkoko frantziar uretan

Frantziak arrantza debekatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra Bizkaiko Golkoko uretan, izurdeak babesteko.
Ondarroako andreek itsasoa hartu nahi dute, kalea hartu duten bezala

Ondarroako andreek itsasoa hartu nahi dute, kalea hartu duten bezala

Horretarako arraun saioak egiten ari dira 45 urtetik gorako emakume ondarrutarrek. Uztailaren hasieran Ondarroatik Oriora joateko asmoa dute herriz herriko ekimenak antolatuz denen artean.
1 / 21 Hurrengoa

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.