Nestor Basterretxearen ondorengoek Durangoko Azokaren arduradunen aintzatespena jaso dute gaur Landakon. 2012ko edizioko kartela egin zuen Basterretxeak, eta gogora ekarri dute Durangoko Arte eta Historia Museoan "Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea" erakusketa dagoela.
Kokapen berria Basterretxea familiak eta Asparrengo Udalak aukeratu dute. Eskultura 2021eko maiatzaren amaieran aurkitu zuten mendizale batzuek, 20 urte desagertuta egon ostean.
"Nestor Basterretxea. Artxiboa" erakusketa Gasteizko eraikinean egongo da irailaren 22ra arte. Gainera, 5.000 dokumentu baino gehiagoko artxiboa kontsultagai jarri dute museoaren webgunean.
100 urte bete dira artista bermeotarra jaio zela. Euskal abangoardiaren sortzaileetako bat izateaz gain, zinema, diseinu grafikoa eta arkitektura ere landu zituen. Bere ondarea Euskal Herriko bazter anitzetan aurki daiteke.
Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere.
Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.
Nestor Basterretxea jaioa zela 100 urte betetzear direla, bere jaioterrian, Bermeon, omenaldia egin diote. Eskultore, margolari eta zine zuendaria Franziskotarren klaustroan gogoratu dute, "Hilarriak" bere seriea dagoen lekuan.
Familia bilkurak hartzen zituen mahai beraren inguruan bilduta, Telmok (iloba) eta Monikak (alaba) artistaren ibilbide artistiko ezezagunaz eta senideekin eta lagunekin erakusten zuen izateko moduaz hitz egin dute.
Sortzaile bermeotarraren jaiotzaren mendeurrenean, bere ibilbidean zehar utzitako eskulturak errepasatu ditugu, baita hain ezagunak ez diren beste diziplinetako lanak ere.
Maiatzean ehun urte beteko direnez Nestor Basterretxea jaio zela, egun berezia eskaini diote gaur. Goizean hasita, elkarrekin aritu dira Urdaibaiko kantu-taldeak, kalez kale, abestiz bazterrak alaitzen, haren eskulturetan geldialdiak eginez.
Basterretxea jaio zela 100 urte bete diren honetan, haren lanaz, zuen izaeraz eta utzitako legatuaz aritu dira Faktorian Gorka Basterretxea semea, Telmo biloba eta Jose Angel Irigarai eta Nekane Oiarbide bidelagun artistak.
Basterretxeak eskultore, pintore eta zinemagileak altzari-diseinatzaile gisa egin zuen lana jasotzen du erakusketak, baita arkitekturarekin izan zuen harremana ere. Maiatzean, ehun urte izango dira Basterretxea jaio zenetik.
20 kultur erakunde eta entitate baino gehiago elkartu dira 2024an eta 2025ean artistaren ekarpen eskerga ospatzeko: erakusketak, ikus-entzunezko programak, kultura eta argitalpen jarduerak…
Bermeoko artistaren milaka dokumentu dira, XX. mendearen euskal artea ulertzeko ezinbesteko erreferentea. Artistaren familiak milaka dokumentu Artium museoari eman dizkio, katalogatu eta digitalizatu ditzan.
1966an sortu zuen Gaur taldea Amable Ariasekin, Rafael Ruiz Balerdirekin, Nestor Basterretxearekin, Eduardo Chillidarekin, Remigio Mendibururekin, Jorge Oteizarekin eta Jose Luis Zumetarekin.
Artista donostiarrak 1966an sortu zuen taldea Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumetarekin batera. Donibane Lohizuneko bere etxean hil da 91 urte zituela.
Eskulturaren Euskal Eskolako eta Gaur taldeko kidea izan zen Ugarte, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarekin batera. 12 urterekin egin zuen lehen koadroa eta lanean jarraitzen du oraindik.
Pintura, eskultura, arkitektura, argazkigintza, zinema... Alor askotan trebatu zen Nestor Basterretxea. Arantzazuko kriptan hasiera batean egindako margoak zentsuratu izanak min eman zion, baina urte batzuk geroago berriz margotu zuen.
Mugimenduan ulertu eta ikusi behar den eskultura da, Baionaren historia eta nortasuna gorpuztu nahi dituena. Eskultore zenaren etxekoak, hunkituta eta pozik agertu dira.
Nestor Basterretxea Bermeoko sortzailearen inguruko erakusketa Gasteizen izango da ikusgai abenduaren 8ra arte, Vital Fundazioan, hain zuzen. Marrazkiak eta Basterretxearen 'bertsioak' dira erakusketaren ardatz nagusiak.
Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium museoak doako bisita gidatuak eskainiko dituzte, Basterretxearen lanaren inguruan hiriak gaur egun eskaintzen dituen hiru erakusketak konektatuta.
Bermeoko sortzailearen 300 lan inguru biltzen ditu, horietako asko inoiz erakutsi gabeak. Atzerabegirakoan dauden obrak Bilboko Arte Ederren museoak, San Telmo museoak, partikularrek eta familiak berak utzi dituzte.
Bihar beteko dira zazpi urte Nestor Basterretxea hil zela, 2014ko uztailaren 12an hil zen 90 urterekin. Asier Lazpiur EHUko irakasle eta artistarekin aztertu dugu Basterretxeak utzitako ondare mardula.
Orain dela hiru aste inguru Aratz tontorretik duela 20 urte desagertu zen Nestor Basterretxearen "Araba" eskultura aurkitu zuen mendizale batek. Artistaren semeak kontatu digu dena.
Ia 25 urtez desagertuta egon eta gero, mendizale batek jatorriz artistak jarri zuen lekutik metro batzuetara aurkitu du. Eskultura Araiako herriak gordeko du hemendik aurrera.
Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika jarri zuten Aratz tontorrean duela 25 urte inguru. Urte gutxira desagertu egin zen eta ezustean aurkitu du mendian zebilela Aritz Albisuk.
Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika jarri zuten Aratz tontorrean duela 25 urte inguru. Urte gutxira desagertu egin zen eta ezustean aurkitu du mendian zebilela Aritz Albisuk.
Itsasora begira egongo da aurrerantzean, egileak nahi zuen moduan. Zurriolako lanengatik Amaran jarri zuten, baina, ingurua txukundu ostean, bere jatorrizko tokira joan da usoa.
Xabier Sáenz de Gorbeak bisita gidatua eskeini die kazetariei. 153 lan eta zenbait bideolanek osatzen dute erakusketa. Lanen erdiak erakutsi gabekoak dira eta Hondarribiako etxean zeuzkan jasota.