Moda

1 / 11 Hurrengoa
Nola egiten ditu Yaiza Castillerok erretxinazko belarritakoak?

Nola egiten ditu Yaiza Castillerok erretxinazko belarritakoak?

Yaiza Castillerok Marmoka artisau produktuen denda ireki du Bilbon. Bere marka propioa eta beste artisau batzuen produktuak saltzen ditu bertan. Jantziak, bitxiak eta zeramika produktuak daude salgai.

Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari berriaren profila

Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari berriaren profila

Miren Arzalluz izango da gaurtik Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaria. Xabier Arzalluz EAJko buruzagi historikoa zenaren alabak eta orain arte Pariseko Palais Gallieraren zuzendaria izan denak hartuko du Juan Ignacio Vidarteren lekukoa.

Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria

Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria

Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du Arzalluzek, Parisko Palais Galliera, hain justu. Apirilaren 1ean hartuko du kargu berria.
Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena

Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena

Modaren eta artearen munduan nazioarteko erreferente bihurtuta itzuliko da Euskal Herrira.
Cristobal Balenciagaren emaztegai-soineko originalen lehen erakusketa ikusgai dago Iruñean

Cristobal Balenciagaren emaztegai-soineko originalen lehen erakusketa ikusgai dago Iruñean

Katedraleko errefektorioan ireki duten erakusketan, Cristobal Balenciaga jostun gipuzkoarrak 1922 eta 1966 bitartean sortutako goi-mailako joskintzako hamar pieza daude ikusgai.

Nahia Salaberria Jaizkibel konpainiaren kantinera: guk ere festaz gozatu nahi dugu eta irrikaz nago alarderako

Nahia Salaberria Jaizkibel konpainiaren kantinera: guk ere festaz gozatu nahi dugu eta irrikaz nago alarderako

Hondarribiko alardean gurpildun aulkian desfilatuko duen aurrenengoa da bera. Ohore handiz, jende askoren ordezkari sentitzen dela dio eta berditasunera bidean urrats garrantzitsua dela. Aurrenengoz Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte Udalaren oniritziarekin eta pozik da bera pausoarekin.
Moda azkarreko enpresen arteko gerra: Sheinek Temu auzitara eraman diseinuak kopiatzeagatik

Moda azkarreko enpresen arteko gerra: Sheinek Temu auzitara eraman diseinuak kopiatzeagatik

Sheinek sekretu industrialak lapurtzea, faltsutzea, eskubide intelektuala urratzea eta publizitate engainagarria egitea AEBetan "infiltratzeko" leporatu dio Temuri. Aurkariak erosketa bakoitzarekin dirua galtzen duela ere ziurtatu du.
Zeintzuk dira sanferminetan modako joerak?

Zeintzuk dira sanferminetan modako joerak?

Iruñeko kaleetan ibili da Albina Stardust jaietan dauden modako berritasun eta bitxikerien bila. Zeintzuk ote dira?

Gorane Gillen: ''Tapizeriako telekin poltsak egiten hasi nintzen eta jendeari gustatu zitzaion''

Gorane Gillen: ''Tapizeriako telekin poltsak egiten hasi nintzen eta jendeari gustatu zitzaion''

Gorane Gillen eta Txaber Agirre Gorakat-eko jabeak eta sortzaileak dira. Elorrion daukate denda baina online ere saltzen dute. Larruzko motxila, poltsak eta diru-zorroak egiten dituzte eta produktu bakoitza desberdina da; saioan beraien proiektua aurkeztu digute.

Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian

Kapelen eta burukoen desfilea egin dute bigarren urtez Donostian

San Martin Auzo Elkarteak antolatuta, Miramar jauregian elkartu eta Kontxatik paseoa egin dute ehunka donostiarrek kapela jantzita, udari hasiera emateko. Arrakasta ikusita, auzoa ezagutarazteko abiatutako ekimena tradizio bihurtzeko bidean da.

Aitziber Badiola: ''Aurpegira argitasuna transmititzen duten koloreekin hobeto ikusten gara''

Aitziber Badiola: ''Aurpegira argitasuna transmititzen duten koloreekin hobeto ikusten gara''

Aitziber Badiola itxura aholkulariak koloreen azterketak egiten ditu. Sekula pentsatu al duzu zein kolore doakion ondoen zure aurpegiari? Adituak azterketa hori zertan dantzan kontatu digu eta hainbat ahoku eman dizkigu armairuko jantziei etekina atera eta erosketak zentzuz egiteko.

Gorka Larcan, artista: ''Ilea gorputzetik at jartzen baduzu beste zentzu bat hartzen du, nazka ematen du''

Gorka Larcan, artista: ''Ilea gorputzetik at jartzen baduzu beste zentzu bat hartzen du, nazka ematen du''

Ilea inspirazio iturri eta artelan erreminta da Gorka Larcanentzat. Artista bisualak dioenez, Euskal Herrian orrazkerari garrantzia handia ematen diogu. Diseinu grafikoan hasi zuen bere ibilbidea eta orain ile-estilista da. "Haizkora" proiektuan ilea eskultura bezala erabili du.

Aitziber Badiola: ''Pertsona bati bere itxura gustatzen zaionean, segurtasuna transmititzen du''

Aitziber Badiola: ''Pertsona bati bere itxura gustatzen zaionean, segurtasuna transmititzen du''

Aitziber Badiola Donostian lan egiten duen moda aholkularia da. Pertsona bakoitzari bere itxurarekin edo izaerarekin bat egiten laguntzen dio. Mesede egiten duten koloreetatik hasita, Aitziberrek norberaren estiloa bilatzen laguntzen du.

@maikys.ss eta @altube.fl: generorik gabeko moda, mendia eta gorpcorea

@maikys.ss eta @altube.fl: generorik gabeko moda, mendia eta gorpcorea

Maikys eta Altube FL eduki sortzaileak ezagutu ditugu "GU"n. Sare sozialetan egiten dutenaz eta hilabete gutxian lortutako oihartzunaz aritu gara.
Eneko Axpe: ''Gizakiok sortzen dugun karbono emisioen % 10a moda industriatik dator''

Eneko Axpe: ''Gizakiok sortzen dugun karbono emisioen % 10a moda industriatik dator''

Moda industriak sortzen duen kutsaduraz aritu da Eneko Axpe "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, dagoeneko fabrikatuta dauden arropa guztiekin munduko pertsona guztiak 20 urtez janzteko beste arropa daude. Bigarren eskuko arroparen aldeko apustua egitearen beharraz aritu da.

Anita Ribbon, buruko eta kapela egilea: ''Euskal Herrian ez gara oso ausartak''

Anita Ribbon, buruko eta kapela egilea: ''Euskal Herrian ez gara oso ausartak''

Buruko eta kapelak izan ditu hizpide Ana Goitiak "Biba Zuek!" saioan, eta Anita Ribbon artistaren denda-tailerrean izan da. Dioenez, Euskal Herrian ez gara oso ausartak burukoei dagokienez. Turbanteak dira bere gustukoenak, eta bere zenbait pieza erakutsi dizkio Ana Goitiari.

Gaztea Sarietako alfonbra gorriko look onenak

Gaztea Sarietako alfonbra gorriko look onenak

'Dresscode'rik gabe, gonbidatuei aske izateko aukera eman zaie aurtengo edizioan. Beltzak eta grisak izan dira nagusi, kolorearekin ausartu denik egon den arren.
Ametsa jarraituz arropak diseinatzen hasi eta arrakastak bultzatuta tailerra sortu du I. Iruretagoienak

Ametsa jarraituz arropak diseinatzen hasi eta arrakastak bultzatuta tailerra sortu du I. Iruretagoienak

Kolore biziaz baliatuta eta bolumenarekin jolastuz, ezkongaiei eta gonbidatuei jantziak neurrian egiten dizkie baina bere gaztetasunaz baliatuta kamisetak eta sudaderak ere saltzen ditu sare sozialetan.
Moda jasangarria, goraldi betean

Moda jasangarria, goraldi betean

Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat. Hasi materialen ekoizpenetik eta hondakinak deuseztatzeraino, industria horrek eragin nabarmena du ingurumenean. Gero eta marka gehiagok egiten dute moda jasangarriaren aldeko apostua. Horietako batekin izan gara.
Maia Curuchet (SKFK): ''Garrantzitsua da jantzi bat konpostagarria izateko zuntz bakarrez egina egotea''

Maia Curuchet (SKFK): ''Garrantzitsua da jantzi bat konpostagarria izateko zuntz bakarrez egina egotea''

Erosten ditugun jantzi gehienek zuntzak nahastuta izaten dituzte, erosoagoak edo arinagoak izan daitezen. Baina horrek ingurumenari kalte egiten dio. Maia Curuchet SKFK-ko zuzendari sortzaile eta moda jasangarriaren erreferenteak % 100 jasangarriak diren jantziak ekoizteko gakoak azaldu ditu.

Moda iraunkorraren gakoak

Moda iraunkorraren gakoak

Gaur gaurkoz bizi dugun etengabeko aldaketaren aurrean eta Fast Fashion delakoari esker, jantziek denbora gutxi irauten dute gure armairuetan, naturari kalteak eragiten dizkion ekoizpen ziklo konstante bat sortuz. Ingurumen-inpaktua murriztu daiteke? Moda jasangarria da apustu nagusietako bat.

‘Coquette’ tendentzia: begizta arrosen eta erromantizismoaren itzalak

‘Coquette’ tendentzia: begizta arrosen eta erromantizismoaren itzalak

Sare sozialetan bolo-bolo dabil "coquette" hitza. Zertan datza? Zer dago urteko lehen tendentziaren atzetik?
'Maixala' markako poltsen azken bilduma aurkeztu digu Maialen Irastorza jostunak

'Maixala' markako poltsen azken bilduma aurkeztu digu Maialen Irastorza jostunak

Maialen Irastorza Oiartzungo jostunak eskuz egiten ditu Maixala markako poltso, motxila eta osagarriak. 'Hemen' azken bildumako poltsoak erakutsi dizkigu. Guztira, bederatzi modelo diseinatu ditu eta bost bat kolore ezberdin daude aukeran.

Bio-materialekin egindako jantziak erakutsi dizkigu Mirari Dorronsoro sortzaileak

Bio-materialekin egindako jantziak erakutsi dizkigu Mirari Dorronsoro sortzaileak

Hondakinetatik sortutako bio-materialak egiten ditu eta hainbat erabilpen ematen dizkio. Jakak, belarritakoak… Denetarik egiten du Mirari Dorronsoro Amasa-Villabonako sortzaileak. Kimuri izeneko marka du, eta bio-materialekin nola egiten duen lan azaldu digu.

 

Galipentzuko elizako ataria moda-pasarela bihurtu da

Galipentzuko elizako ataria moda-pasarela bihurtu da

Auzokideetako batek diseinatu ditu jantziak: Asier Ferrer gazteak, alegia. Goi Mailako Joskintza ikasten dabil Bilbon. Herri nafar horretako 100 bizilagunek babesa erakutsi diote Asierri, etorkizun oparoa duela sinetsita.

''Kotoi arropa markan jasangarritasunean oinarritzen gara; dena oihal birziklatuarekin egiten dugu''

''Kotoi arropa markan jasangarritasunean oinarritzen gara; dena oihal birziklatuarekin egiten dugu''

Kotoi arropa markaren sortzaileak oso kezkatuta daude multinazionalek eskaintzen duten kontsumo ereduarekin, eta bestelako bideak jorratzen dituzte. Maialen Porroyk azaldu digu oihal birziklatuak erabiltzen dituztela beraien kotoizko jantziak egiteko.

Nola egin lanpara bat laranja azalekin? Mirari Errondosorok hondakinak erabiltzen ditu bere sorkuntzak egiteko

Nola egin lanpara bat laranja azalekin? Mirari Errondosorok hondakinak erabiltzen ditu bere sorkuntzak egiteko

Nola egin lanpara bat laranja azalekin? Zein material sortu daiteke kafearekin, arrautzekin, porruekin edo tipula azalekin? Mirari Errondosorok material horiek erabiltzen ditu Kimuri markaren baitan bere sorkuntzak egiteko. Jasangarritasuna du helburu eta biomaterialak sortzen ditu soberakinekin.

Diseinaitzaileek soinuaren arabera aukeratzen dituzte oihalak

"Diseinaitzaileek soinuaren arabera aukeratzen dituzte oihalak"

Xabier Erkizia soinu artistarekin eta Betitxe Saitua moda eta antzerkirako jantzien diseinatzailearekin aritu gara gaiaz hizketan.
Ana Goitia: ''Konturatu naiz umorea egitea eta jendeari barre eginaraztea mundiala dela''

Ana Goitia: ''Konturatu naiz umorea egitea eta jendeari barre eginaraztea mundiala dela''

Albistegietan hasi zen Ana Goitia. Gerora, moda munduan murgildu zen, eta orain bakarrizketari modura ari da. Baina telebista mundua gustatzen zaio gehien, eta orain "Akelarre" saioa aurkeztuko du Nerea Garmendiarekin batera.

'Tote bag' direlako oihalezko poltsak gero eta ohikoagoak dira; jasangarriak al dira?

'Tote bag' direlako oihalezko poltsak gero eta ohikoagoak dira; jasangarriak al dira?

Behar ditugulako zein nonbaitera joan eta oroigarri gisa eramateko erosten ditugu, eta azkenaldian dendetan ere opari moduan ematen dizkigute. Plastikozkoko poltsen aurrean alternatiba jasangarritzat jaio ziren, baina hala al dira?
Euskaldunak ausartak gara bainujantzia aukeratzerakoan, koloreak eta estanpatuak gustuko omen ditugu

Euskaldunak ausartak gara bainujantzia aukeratzerakoan, koloreak eta estanpatuak gustuko omen ditugu

Hondartzetan topatutako ehun birziklatuekin bainujantziak egiten ditu Marta Arribas diseinatzaileak. Aurtengo udan izango diren joerak zeintzuk diren azaldu dizkigu.

Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek

Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek

Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
Daniel Lismore artista londrestarra Balmasedako La Encartada Moda jaialdian izan da

Daniel Lismore artista londrestarra Balmasedako La Encartada Moda jaialdian izan da

Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.

Moda jasangarria izango du oinarri aurtengo La Encartada Moda ekitaldiak

Moda jasangarria izango du oinarri aurtengo La Encartada Moda ekitaldiak

Gaur, ekainak 9, eta bihar La Encartada Moda itzuliko da La Encartada fabrika-museora. Mende bat baino gehiagoko historia duen makineria gordetzen du museoak, eta industria-ondarearen erreferentziazko leku bilakatu da. Bertan izan gara aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutze aldera.

CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologiak berrikuntza ekarri du ehungintza sektorera

CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako teknologiak berrikuntza ekarri du ehungintza sektorera

CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan garatutako VPI teknologiak mundu mailan erabiltzen den teknika bat hobetu du ehunen propietate fisiko eta kimikoak hobetuz. Ehungintza sektorearentzat aukera ezin hobea, moda, diseinua eta teknologia batuta, etorkizunean hobeto bizitzeko aukera emango duelako.

Jokin Ayerregaray: ''Bulego taldeko Tomas, Iera Paperlight eta Ana Goitia dira nire euskal erreferenteak''

Jokin Ayerregaray: ''Bulego taldeko Tomas, Iera Paperlight eta Ana Goitia dira nire euskal erreferenteak''

Jokin Ayerregaray moda aditua eta estilista da, eta Astindu Ganbara proiektuan moda euskaraz jorratzen du. Estilisten lanaren nondik norakoak azaldu ditu eta Euskal Herriko diseinatzaileak aurkeztu dizkigu. Euskal Herrian modan bere erreferenteak nortzuk diren azaldu du.

Maia Apaolaza: “Parisen beste batzuentzat jostea, horixe zen nire ametsa”

Maia Apaolaza: “Parisen beste batzuentzat jostea, horixe zen nire ametsa”

Laza Clothing markaren sortzailea da Maia Apaolaza diseinatzailea. Londresen egin zituen unibertsitate ikasketak, eta ondoren Parisera joan zen ametsa betetzeko asmotan. Madrilen 11 urtez beste batzuentzat lanean aritu ostean ekin zion Laza Clothing markari.
Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek

Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek

2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
Maite Perurena: ''Etxekoak asko harritu ziren nire proiektuarekin; ez nekien josten''

Maite Perurena: ''Etxekoak asko harritu ziren nire proiektuarekin; ez nekien josten''

Maite Perurenak harri-jasotzaileentzako txalekoak diseinatu, sortu eta josi egiten ditu. "Biba Zuek!" saioan kontatu digunez, "auzoko Tere bizilagunaren Sigma markako josteko makina zahar batekin" hasi zen josten. Ikus ezazu elkarrizketaren zati bat. (Osorik, Nahieran)

Famatuek Karl Lagerfeld gogoratu dute Met Gala dotore batean

Famatuek Karl Lagerfeld gogoratu dute Met Gala dotore batean

Ospetsu ugari izan dira bart New Yorkeko Met Galan, Karl Lagerfeld modaren ikono zenari gorazarre eginez eta haren legatuari keinu ugari eginez.

1 / 11 Hurrengoa