Markel Irizar txirrindulari handia umetxoa zela "Don Don Kikilikon" saioan ikusi genuen 1987an. Ez zen bizikletarekin etorri ez, dantza egitera etorri zen "Bizipoz".
Patxi Vila Movistar taldean kirol-zuzendari bezala arituko da eta Markel Irizarrek Trek-Segafredon egingo du lan bera. Biek aurtengo Itzulia aztertu dute.
Markel Irizar txirrindulari ohia “Biba Zuek” saioan izan da. ETB1eko “Itzulera” saioan bizi izan dituen momentuez aritu da. Gainera, Marta Elvira Markelen senideekin izan da Oñatin.
2019ko abuztuaren 3an, Markel Irizarrek Donostiako Klasikoan eman zion amaiera txirrindularitza profesionalari eskainitako 16 urteko iblbideari. Ama eta semeetako baten ezustea ere izan du gurean.
Alaitz emazteak ezusteko ederra eman dio Irizarri gurean. 22 urterekin, barrabiletako minbizia atzeman zioten eta Alaitzi berarekin egon nahi zuen erabakitzeko aukera eman zion.
Markel Irizarrek egurra eman nahi izan die "Itzuleran" saioko protagonistei, 125 kilometroko Bilbao-Bilbao bizikleta martxa egiteko prestakuntza lanetan. Gozatzeko astia ere izan dute tarteka!
Irizarrek 2004an debutatu zuen profesional mailan, Euskaltel-Euskadi taldean eta 2009. urtera arte egon zen bertan. Frantziako Tourrean, Tourmalet gaina kolore laranjaz betetzen zuten euskal zaleek.
Hainbat oztopo eta bizipen izan ditu Markel Irizarrek bere bizitzan zehar. 22 urterekin, afizionatu mailan zebilela barrabiletako minbizia atzeman zioten. Bestalde, aitaren heriotzaz ere aritu da.
2010ean, Poitou-Charenteseko Tourreko lehenengo etapa irabazi zuen, hala ere, Markelek talde lanean eman ditu emaitzarik onenak, lider onenen garaipenetan, alegia.
Oñatiko herriak merezitako omenaldia egin dio Markel Irizar txirrindulariari. Kirol ibilbidea amaituta, senideei lapurtutako denbora bueltatzeko unea dela uste du Irizarrek.
Gurasoei buruz aritu da Markel Irizar txirrindularia ‘Bizipoz’ saioan. Aitarengandik ikasitako guztia eta amak beti erakutsitako babesa nabarmendu ditu.
22 urterekin igaro zuen minbiziaz aritu da Markel Irizar, ‘Bizipoz’ erreportajean. Familia osoarentzat prozesu oso gogorra izan zela kontatu dute Markelek, Alaitz emazteak eta Maria Eugenia amak.
2019ko Donostiako Klasikoan, lagun artean, erretiratu da Markel Irizar txirrindulari oñatiarra. Lasterketan hurbileko jarraipena egin dio ‘Bizipoz’ saio bereziak.
Xabat, Unai eta Aimarren aita eta Alaitzen senarra da Markel Irizar, txirrindularia baino lehenago. Semeen jaiotzaz eta etxean dituzten arauez aritu da Irizar ‘Bizipoz’ erreportajean.
Oñatiko txirrindulariak 2019ko Donostiako Klasikoan erretiratu egin da. Horregatik, emozioz bizi izan du bere azkenengo lasterketa eta zaleei mezu berez bat bidali die.
Minbizia zuela esan ziotenean, bi helburu zituen buruan: seme-alabak izatea eta profesionaletara iristea. Txirrindulariak biak lortu ditu, eta Donostiako Klasikoan amaituko du bere ibilbidea.
Abuztuaren 8an, Markel Irizarri buruzko erreportaje berezia ikusteko aukera izango dugu, 22:15etatik aurrera. Irizarrek erretiroa hartu du Donostiako Klasikoa korritu ostean.
Euskal txirrindularia sufritzen ari da Giroan, sentimendu kontrajarriekin, baina beste taldekide bat aurkeztu digu. Will Clarkek surfa eta Mundaka ditu gogoko.
16. etapako garailea izan zen bart Giulio Ciccone, Segafredo-Trek taldeko txirrindularia. Irizarrek ez zuen egun ona pasa, baina taldeak garaipen handia erdietsi zuen.
Atzo, oñatiarrak Italiako Giroan Trek-Segafredo taldeko osteopata aurkeztu zigun. Zalantzarik gabe paper garrantzitsua betetzen dute txirrindularien errekuperazioan.
Trek-Segafredo taldeko gipuzkoarrak eguneko laburpena egiteaz gain txirrindulari bat kontrolez kanpo heldu den ala ez nola kalkulatu azaldu digu bideoan.
Italiako Giroko atseden egunean Markel Irizarrekin izan gara eta orain arte jokatu diren etapen inguruan hitz egin du. Poz-pozik da gipuzkoarra eta bere taldea.
Markel Irizarrek, Giroko 7. etapan gertatutakoaren analisia egin digu. Pello Bilbaoren etapa garaipenak euskal txirrindularitzarentzat zer suposatzen duen adierazi digu.
Trek-Segafredo taldeko autobus barruan txirrindulari bakoitzak bere 'txokoa edo bulegoa' du. Markel Irizarrek bideo honetan erakusten du zein den bere lekua eta bertan dituen gauzak.
Markel Irizarrek Trek-Segafredo taldeko masajista asturiarra aurkeztu digu. Inolako zalantzarik gabe oso papel garrantzitsua betetzen dute txirrindularien errekuperazioan.