Manifestazioak

1 / 30 Hurrengoa
Torralba del Rioko bizilagunek eta senideek protesta egin dute herriko taberna bakarra itxi dutelako

Torralba del Rioko bizilagunek eta senideek protesta egin dute herriko taberna bakarra itxi dutelako

Torralba del Rio, Nafarroako 90 biztanle dituen herrian iA bizilagun guztiek bat egin dute protestan ateratzeko. Betidanik izan duten taberna, herritarren topaleku nagusia, itxi egin dute. Udalak tabernaren jabeari kontzesioa kendu eta ateak itxi ditu bizilagunak erabat haserrearaziz.  

Milaka pertsona kalera atera dira Londresen, Gorenak trans kolektiboaren kontrako ebazpenaren aurka

Milaka pertsona kalera atera dira Londresen, Gorenak trans kolektiboaren kontrako ebazpenaren aurka

Emakumearen definizio legala sexu biologikora mugatuta Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak hartutako ebazpenak haserrea eta dezepzioa eragin du, trans kolektiboak horrenbesteko borrokaren ostean lortu dituen eskubideetan dakarren atzerapausoagatik. Milaka lagun kalera atera dira ebazpenaren aurka.

Ehunka manifestarik 'Zaragozako 6ak' berehala aske uzteko eskatu dute

Ehunka manifestarik 'Zaragozako 6ak' berehala aske uzteko eskatu dute

Datorren apirilaren 16an urtebete egingo dute Zuerako kartzelan 2017an eskuin muturraren gorroto diskurtsoen aurkako manifestazio batean izandako istiluengatik atxilotutako sei gazteetatik lauk. Atxiloketa ausazkoa izan zela eta epaiketa bermerik gabe egin zela salatu dute.
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestoneko kaleratzeen aurka

Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestoneko kaleratzeen aurka

Basauriko Bridgestone lantegiko lehen greba eguna 05:00etan hasi da, eta erabateko jarraipena izan du. Beste bi greba-egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.

Abian da Parisen Le Penen inhabilitazioaren aurkako elkarretaratze handia

Abian da Parisen Le Penen inhabilitazioaren aurkako elkarretaratze handia

14:00etan hasi da Frantzia Intsumisoak deitutako kontramanifestazioa, "ultraeskuinaren benetako aurpegiaren" aurka.
Protestak egin dituzte Estatuko hainbat hiritan, Duerotik iparraldera otsoa ehizatzea baimendu izana salatzeko

Protestak egin dituzte Estatuko hainbat hiritan, Duerotik iparraldera otsoa ehizatzea baimendu izana salatzeko

Erakunde animalistek eta ekologistek elkarretartzeak egin dituzte igande honetan Estatu osoan, otsoaren babesaren alde. Martxoan piztu zen polemika, Kongresuak otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Basa Espezieen Zerrendatik ateratzea onartu zuenean, PPk proposatu eta Vox, Junts eta EAJren babesarekin.

Euskararentzat justizia eskatzeko manifestazioa egingo dute gaur Baionan

Ostiralean bi pertsona epaituko dituzte Euskararen Nazioarteko Egunean Justizia Jauregiaren horma batean pintaketa bat egiteagatik.
Trumpen aurkako ekintzaileek 1200 manifestazio deitu dituzte AEBn, orain arteko protesta egunik jendetsuenean

Trumpen aurkako ekintzaileek 1200 manifestazio deitu dituzte AEBn, orain arteko protesta egunik jendetsuenean

Milaka pertsona atera dira AEBetan kalera, Trumpen eta Musken politiken aurka. "Hands off!" leloa nagusitu da 150 elkarte baino gehiagok deitutako manifestazioetan. Tartean dira sindikatuak, talde ekologistak zein LGTB eskubideen aldeko plataformak, besteak beste.
Trumpen eta Musken aurka protesta egin dute milaka manifestarik AEBn

Trumpen eta Musken aurka protesta egin dute milaka manifestarik AEBn

Milaka pertsonak parte hartu dute Estatu Batuetako hiri nagusietan, Washingtonen eta New Yorken, besteak beste, Donald Trump presidentearen murrizketen eta bere politiken aurka deitutako protestetan.

Soldata eta pentsio duinak eskatu dituzte milaka pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan

"Soldata eta pentsio duinak" eskatu dituzte milaka pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin, eguerdian egin dute protesta Gasteizen, eta arratsalderako utzi dituzte mobilizazioak Iruñean, Donostian eta Bilbon.
Jende andana batu da pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako protestetan

Jende andana batu da pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako protestetan

Gasteizen eguerdian egin dute manifestazioa, "pentsio duinak" aldarrikatzeko, eta Iruñean, Donostian eta Bilbon arratsaldean atera dira kalera milaka manifestari.

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Donostiako erdigunea hartu du

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Donostiako erdigunea hartu du

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du martxa, eta elkarte sozial anitz batu zaizkio, Nafarroako Etxegabetzeen aurkako Suhiltzaileen Plataforma, besteak beste.

Behin grebak bukatuta, Hezkuntza Sailari negoziazioari berriro heltzeko eskatu diote sindikatuek

Behin grebak bukatuta, Hezkuntza Sailari negoziazioari berriro heltzeko eskatu diote sindikatuek

Lanuzteetan izandako jarraipen zabala nabarmendu dute sindikatuek (% 75), eta "eduki nahikoa" duen proposamena egiteko eskatu diote Jaurlaritzari. "Deirik ez balego, jarraipena emango genioke greben dinamikari", ohartarazi dute. Begoña Pedrosaren hitzetan, "eskua luzatuta" du Hezkuntzak.
Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
Hezkuntzako sindikatuak: 'Argi dago grebarik egon ezean, ez dagoela negoziatzeko borondaterik'

Hezkuntzako sindikatuak: 'Argi dago grebarik egon ezean, ez dagoela negoziatzeko borondaterik'

Zortzigarren greba egunean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek gaur goizean EAEko hiriburuetan manifestatzera deitu dituzte irakasleak, Hezkuntza Sailari lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko.

Irakasleek grebari berrekin diote, eta Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean kanpaldia egin dute

Irakasleek grebari berrekin diote, eta Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean kanpaldia egin dute

Hezkuntza publikoko irakasleek Lakuako egoitzaren aurrean kanpatuta igaro dute gaua, 'Hitzarmen duina, orain' lelopean. Hitzarmena duela 15 urte iraungita dagoela salatu dute, eta Hezkuntza Sailari negoziatzera esertzeko deia egin diote.

Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.
Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskoletako lan-gatazkak ikasleei ez diezaiela eragin eskatu dute gurasoek

Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskoletako lan-gatazkak ikasleei ez diezaiela eragin eskatu dute gurasoek

Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskola erlijiosoetako irakasleek greba mugagabea iragarri dute hilaren 18tik. Ikasle falta dela eta, batu egingo dira irailean, eta irakasleek lanpostuak bermatzea nahi dute. Ikasle asko klaserik gabe daude, eta familiek hezkuntza eskubidea bermatzea eskatu dute.

200.000 pertsona baino gehiago atera dira kalera Istanbulen, Imamogluren espetxeratzearen aurka

200.000 pertsona baino gehiago atera dira kalera Istanbulen, Imamogluren espetxeratzearen aurka

Herriaren Alderdi Errepublikanoa (CHP) sinadurak biltzen hasi da hauteskundeak aurreratzea eskatzeko, Erdogan presidentea agintetik botatzeko asmoz. Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkate eta CHPko buruzagiaren kartzelatzearen arduradun izatea leporatzen diote Erdogani.

Apirilaren 8an udaletxe atarietako bilkuretan parte hartzeko deia egin die Gernika-Palestinak herritarrei

Apirilaren 8an udaletxe atarietako bilkuretan parte hartzeko deia egin die Gernika-Palestinak herritarrei

Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eteteko eskatuz, bakea lortzeko.
Mazonek goialdeko depresioa nola kudeatu zuen salatzeko seigarren manifestazioa egin dute Valentzian

Mazonek goialdeko depresioa nola kudeatu zuen salatzeko seigarren manifestazioa egin dute Valentzian

200 bat elkartek eta erakundek deitu dute, Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. 228 pertsona hil ziren 2024ko urriaren 29ko uholdeen ondorioz. Justizia kudeaketaren nondik norakoak eta abisuak berandu iritsi ote ziren ikertzen ari da.

BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.

Segurtasunik ezaren aurkako protesta Trapagaranen

Segurtasunik ezaren aurkako protesta Trapagaranen

Trapagarango zenbait bizilagunek herriko suhiltzaile-parke zaharraren okupazioari egozten diote segurtasun-gabezia areagotzea. Gaur dozenaka lagun atera dira kalera konponbide bat eskatzeko.

Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon, ''benetako negoziazioa'' eskatzeko

Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon, ''benetako negoziazioa'' eskatzeko

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko irakasleen % 75ek egin dute bat Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek gaurko deitutako grebarekin, deitzaileek eurek emandako datuen arabera.

Dozenaka arrantzalek manifestazioa egin dute Pasai San Pedron arrantza librearen alde

Dozenaka arrantzalek manifestazioa egin dute Pasai San Pedron arrantza librearen alde

Pasaiako Portu Agintaritzak kirol arrantza debekatu zuen martxoaren 1etik portu-eremuan, hondakinak pilatzen direla eta bizilagunei arazoak eragiten diela argudiatuta. Arrantzaleek arrantza librea arautzeko eskatu dute, eta horretarako lekuak jartzeko.

Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkateari behin-behineko espetxealdia ezarri diote

Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkateari behin-behineko espetxealdia ezarri diote

Azken egunetan, protesta oldea izan da herrialde osoan, Imamogluren atxiloketaren ondorioz.
Diskurtso xenofoboen atzean dagoen arrazakeria salatzeko manifestazioa egin dute Pasaiatik Donostiara

Diskurtso xenofoboen atzean dagoen arrazakeria salatzeko manifestazioa egin dute Pasaiatik Donostiara

43 elkarte, sindikatu eta mugimendu sozialek deitutako martxak baliabideak eskatu dizkie erakundeei migratzaileak kriminalizatzen dituzten mezuei irmo aurre egin ahal izateko.

Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen

Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen

Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Lurraren defentsan Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsona bildu dira Gasteizen. Elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.

Palestinari babes olatua Donostian, haritzaren herritik olibondoaren herrira

Palestinari babes olatua Donostian, "haritzaren herritik olibondoaren herrira"

Milaka lagun bildu dira Gernika-Palestina herri ekimenak deitu duen martxan, 'Genozidioa stop. Israel, ¡alto el fuego ya!' lelopean eta hainbat alderdi, sindikatu eta erakunde sozialek bat egin dute, baita hainbat pertsona ezagunek ere, batez ere euskal kulturaren arlokoak.
Palestinaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan

Palestinaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan

Palestinarekin Elkartasuna plataforma Israelekin "harreman guztiak hausteko presioa" egitearen alde agertu da. Bertan salatu dutenez, Israelen erasoak "ez dira gertaera isolatuak" eta Israelek "proiektu kolonial, arrazista eta espantsionista" du.
Mila pertsonak ''sistema kolonialari su emateko'' eskatu dute Bilbon

Mila pertsonak ''sistema kolonialari su emateko'' eskatu dute Bilbon

Mila pertsona inguru bildu dira ostiral honetan Martxoak 21 Arrazakeriaren Aurkako Batzarrak Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira deitutako manifestazioan.

'Gernika-Palestina' ekimenak Palestinako sarraskia arbuiatzeko deia egin du

'Gernika-Palestina' ekimenak Palestinako sarraskia arbuiatzeko deia egin du

Herri-ekimenak larunbatean 17:30ean hasiko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du, Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu eta nazioarteko komunitateari eskatzeko "bide guztiak" erabili ditzala hura su-etenera itzultzera behartzeko.
BSHko langileek kamioien sarrera blokeatu dute, protesta gisa

BSHko langileek kamioien sarrera blokeatu dute, protesta gisa

Zuzenean kontratatuta dituen 660 langileren etorkizunak erabat ilun jarraitzen duen bitartean, goizean bertan abisatu dute lantegian hasi duten protesta ekintzaz.

Milaka pertsona elkartu dira Erroman Europar Batasunaren eta Ukrainaren alde

Milaka pertsona elkartu dira Erroman Europar Batasunaren eta Ukrainaren alde

Michele Serra kazetari eta idazleak egunkari batean egindako deialdiari jarraituz, Italia osoko eta atzerriko herritarrak eta ordezkari politikoak elkartu dira EBren jatorrizko balioak aldarrikatzeko, siglarik gabeko manifestazio batean.

Betharram kongregazioko kideen hitzaldia eten du Femenek: ''Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen''

Betharram kongregazioko kideen hitzaldia eten du Femenek: ''Ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen''

Ekintzaileak sartu dira, eta ekitaldia eten behar izan dute. Betharramgo ikastetxeko ikasle ohiak gero eta bortxaketa, tratu txar eta tortura kasu gehiago salatzen ari dira egunotan. 150 salaketa-pasa daude elizgizon eta zaindarien aurka, baina ia kasu guztietan delituak preskribatuta daude.

Milaka lagun bildu dira Serbiako Parlamentuan hamarkada askotan Gobernuaren aurka izandako protesta handienean

Milaka lagun bildu dira Serbiako Parlamentuan hamarkada askotan Gobernuaren aurka izandako protesta handienean

Aleksandar Vucic presidente nazionalistaren aurka ikasleek deitutako martxa bazen ere, opositore eta herritar askok bat egin dute horrekin. 15 lagun hil ziren azaroan orain gutxi eraberritutako tren geltoki bateko sabaia behera erorita, eta hori izan da protesten abiapuntua.

Aiaraldeko ''desegite industriala'' salatu dute Gasteizen, eta Guardianen itxiera saihesteko eskatu dute

Aiaraldeko ''desegite industriala'' salatu dute Gasteizen, eta Guardianen itxiera saihesteko eskatu dute

Manifestariek Arabako Foru Aldundiaren eraikina inguratu dute, "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten ari diren" ikusi duen eskualde baten egoeraren aurrean erakundeen gelditasuna salatzeko.

Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan

Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan

Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon, ''Faxismoaren kontra, ausardia feminista'' leloa bidelagun zutela

Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon, ''Faxismoaren kontra, ausardia feminista'' leloa bidelagun zutela

Jesusen Bihotza plazatik atera da protesta, euripean, eta Kale Nagusitik egindako ibilbidean zehar batu zaizkio Errekalde, Santutxu, Zurbaranbarri eta Deustu auzoetako emakumeak.

1 / 30 Hurrengoa

orain albiste

kargatzen