Idatzia dagoeneko Donostiako Udalari helarazi zaio, honek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari helaraziko dion dokumentazioan sar dezan, Kostaldearen eta Itsasoaren Zuzendaritzari erantzuteko.
Dagoeneko lau emakumek jarri dute Patxi Ezkiaga La Salle kongregazioko kide eta idazlearen aurkako salaketa. Sexu-erasoak salatu dituzte guztiek, Donostiako Loiola auzoko La Salle ikastetxean zuzendari eta irakasle zen garaian egindakoak. Marisol Zamora izan da salaketa jartzen lehena.
Itziar Urbieta, Loiola basilikako organista titularra da. Loreto Imaz, berriz, eskarmentu eta jakinduria handiko organista. Gipuzkoa aberatsa da organoei dagokienez, baina, gaur egun ikasle gutxik erabakitzen dute organoa jotzen ikastea, eta hori arazo bat izan daiteke etorkizunera begira.
ETAk duela 23 urte hil zuen Ramon Diaz Donostiako Itsas Komandantziako sukaldariaren senide eta lagunek haren omenezko ekitaldia egin dute Loiola auzoan.
"Gaurkoak posible egingo du etorkizuneko Donostia eraikitzen jarraitzea", adieazi du Eneko Goia alkateak Loiolako kuarteletako lursaila salerosteko akordioa sinatu ostean.
1.500-1.700 etxebizitza egitea aurreikusten du Donostiako Udalak. Hemendik lau urtera hasiko dira obrak, orduan amaituko baita militarrak Hipikara lekualdatzeko epea.
Donostiako Udalak 73,3 milioi euro ordainduko ditu Espainiako Armadarenak diren 20 hektareak erosteko. 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute. Dena ondo bidean, sei hilabeteren buruan amaituko da operazioa.
Ministroen Kontseiluak Loiolako kuartela eskualdatzea onartu du gaur. Alkatea pozik agertu da albistearekin eta "espazio berri honen diseinuarekin amets egiteko unea" dela adierazi du.
Eneko Goiak zehaztu duenez, 73,3 milioi euro ordainduko ditu Udalak Espainiako Armadarenak diren 20 hektareak erosteko, eta bertan etxebizitza, ekipamendu eta berdegune berriak eraikitzeko.
Osakidetzak 100 milioi euro inguru inbertituko ditu Donostiako osasun hirian bi instalazio berri eraikitzeko: protoien erradioterapia zentroa (Protonterapia) eta Donostia Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berria.
Ezbeharrean 50 urteko gizonezkoa hil zen. 21:45ean gertatu zen, GI20 errepidearen 8. kilometroaren parean, Aritzetarako noranzkoan, Loiola auzoaren inguruetan.
N-1 errepidean, Andoain pareko zubibidean, 300 metroko bypassa jarri dute hilabete osorako. 06:00etatik 22:00etara 3,5 tona baino gehiagoko kamioiek debekatuta dute bertatik igarotzea. Loiolako lanak egiteko, berriz, 3,5 tonatik goragoko trafiko astunarentzat bidea etengo da.
Lanak abuztuaren 1ean hasiko dira, eta sei milioi eurotik gorako aurrekontua dute. "Bi azpiegitura hauen balio-bizitzaren amaiera ziklora gerturatzen ari gara eta lehentasunezko lanak gauzatu behar ditugu", adierazi du Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuak.
Lehenengo egunetan "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, horretara ohitzen joan daitezen. Aieteko Melodi inguruan, 15 egun geroago hasiko da martxan.
Eneko Goia alkateak 1.500 eta 1.700 etxebizitza artean eraikitzea aurreikusten duen operazioaren xehetasunak eman ditu. Donostiako Udalak 73 milioi euroren truke erosiko ditu lurrak.
Eneko Goia alkateak iragarri du Udalak 73,3 milioi euro ordainduko dituela lursailaren truke. Defentsa Ministerioak, berriz, lau urte barrurako hustu beharko ditu instalazioak.
Eneko Goia alkatearen arabera, litekeena da, Auzitegi Gorenaren behin betiko epaia iritsi aurretik, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako kuartelen lursaila salerosteko akordioa lortzea.
EAEko Auzitegi Nagusiak Donostiako Udalak ezin izango duela Loiolako kuartela bota ebatzi du, Vox alderdiaren helegiteari erantzunez. Donostiako udalak ia 2.000 etxebizitza egiteko zuen plana hortaz, bertan behera geratzen da.
Eneko Goiak iragarri duenez, Donostiako Udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia errekurrituko du Gorenean. Epaiak Loiolako Kuartelak eraikin babestuen udal-katalogoan sartzera behartzen du udala.
Epaia "harrigarria" dela uste du Donostiako Udalak. EAEko Auzitegi Nagusiak Voxen helegitea partzialki onartu ondoren, egitasmoak bideragarriak ez direla azpimarratu du Udalak. Defentsa ministroarekin izan duen elkarrizketan, "oztopo hori gainditzeko" borondatean bat egin dutela adierazi du.
Donostiako Udalak kuartela dagoen lursaila erosi nahi zuen, eremu horretan 1.600 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko asmoz. Horretarako Espainiako Gobernuarekin negoziatzen ari zen, baina ebazpen judizial honek egitasmoa gauzatzeko aukera eragozten du.
Defentsa Ministerioarekin paperak elkar trukatzen ari direla eta negoziazioa "oso aurreratuta" dagoela argitu du Donostiako alkateak. Proiektuak dirutza eskatuko duela aitortu du: "Udalarentzat operazio garrantzitsua da, baina mereziko duelakoan nago".
Hipika Bidearen (Loiola auzoa) 4. zenbakiko teilatuan piztu dira garrak, baina eraikineko beste zati batzuetara zabaldu dira. Sutearen ondorioz, Antzieta pasealekua itxita egon da arratsaldera arte.
Sua teilatuan hasi da eta ondoren eraikineko beste toki batzuetara zabaldu da, suhiltzaileek zehaztu dutenez. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sutea.
Donostiako Loiola auzoko Uba bideko zentroan izan da "Faktoria". Bazterketa egoeran daudenen bizitokia ezagutu dugu eta haien berri emateko argitaratu duten "Uba Bidetik" aldizkaria ere bai.
Kalejira batek Martuteneko kartzela eta Loiola auzoa lotu ditu, presoen seme-alabei babesa adierazteko. "Motxiladun umeen" egoera salatu dute beste behin ere.
Sare herritar plataformak Martuteneko espetxetik Donostiako Loiola auzora joango den martxa antolatu du abenduaren 26rako, "motxiladun haurren" egoera salatzeko.
Odon Elorzak (PSE-EE), Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu) eta Eneko Goiak (EAJ) kuarteletako lursailak eskuratzea izan dute helburu. Donostiako Udalaren aldarrikapen historikoa izan da.
Donostiako Loiola auzoan armadak duen kuartela saltzea 'oso-oso albiste ona da' dela uste du PPko Donostiako zinegotzi eta Euskadiko PPko bozeramaileak.