Antza, argitzeke dauden arrazoiengatik, gidariak autoaren kontrola galdu eta talka egin du. Tokian bertan hil da. N-633 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan eta trafikoa inguruko errepideetatik desbideratu.
Ondarruko emakumeek atzo abiarazi zuten "Andrak erramutan" ekimena Ondarroatik Oriora eta handik Donostiara eginez. Gaur itzulerako bideari ekin aurretik eurekin hitz egiteko aukera izan dugu Donostiako portuan.
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.
Salatu dutenez, bi urte daramatzate pediatria zerbitzurik gabe. Halaber, bajak betetzeko eskatu dute, eta Osakidetzari eta Osasun Sailari egoera konpontzeko eskatu diete.
Organoak ezinbesteko instrumentuak dira gure herri eta hirietako elizetan. Batzuk oso zaharkituta daude, baina diru asko behar da horiek berritzeko, eta eliza askok ezin diote gastu horri aurre egin. Bergaran egunotan ari dira duela bi urte zaharberritzen hasi ziren organoa berriro muntatzen.
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
Berrobi, Dima, Izurtza, Larraun, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako udalek bat egin dute Euskal Herriko udalen partzuergoarekin larunbat honetan Bergaran egin duten Batzar Orokorrean. Ekitaldi itxurako batzarra izan da, gainera, aurten Udalbiltzak 25 urte beteko dituela-eta.
Izan zezakeen biharamun onenarekin esnatu da Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan garaile izan eta gero, bigarrenez jarraian. Beste batzuk erreferente izatetik beste batzuen erreferente izatera igaro da.
Ondarroako arrantzaleek enkanteak digitalizatu dituzte, tramiteak arindu eta bezero berriak lortze aldera. Asteazkenean irekiko dute online denda: arrainak etxera bidaliko dituzte, 48 orduan.
Unai Urkizurekin bildu gara OrekanBat kirol klinikan, Lekeition. Kirol klinikako fisioterapeuta da Unai, eta, gaurkoan, sorbaldako lesio baten ondoren hori indarberritzeko ariketa batzuk erakutsi dizkigu.
Entrenatzaile eta arraunlari gipuzkoarrak denboraldi batez luzatu du Lekeitioko klubarekin duen kontratua. Horrela, Aldayk bederatzi urte beteko ditu Isuntzan.
Inma Laka ondarrutarrarekin goiz pasa egin dugu "Faktoria"n. Berdura plazan erosketak egin ditugu eta gero haren etxean patxadan aritu gara historiaz, ikastolaren sorreraz, itsasoaz eta bizitzaz.
Ondarroa, Lekeitio, Markina eta Lemoan 'udaltzaingoaren eredu komunitarioa' lortzeko apustua egin dute, lan eskaintza publiko propio eta berezitua eginda.
Bidane Baskaran artzaina eta Bakene Markiegi idi eta zaldi zaintzailea izan dira protagonista Markina Xemeinen egin dugun juntadizoan. Lea Artibaiko azoka nagusiak eraman gaitu hara.
Ondarroako kirolaria izan da nagusi Perun jokatzen ari diren Munduko Txapelketan, ikusmen urritasuna duten pertsonen karabinako hamar metroko zutikako modalitatean.
Suhiltzaileek erreskatatu dute etxebizitzan zegoen pertsona, eta hospitalean artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Laguntzen saiatu den beste pertsona bat larrialdi zerbitzuen esku geratu da.
Bizkaiko taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, Urdaibaik baino 40 segundo gehiago baliatuta; orain, parte hartu ahalko du, lehen txandan, baina bere denbora ez da balekoa izango, eta 2023ko Kontxako Banderaren azken postuan geldituko da.
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
Erasoak salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, 20:00etan, Abadeen moilan, "Erasorik ez erantzunik gabe!" lelopean, txosnen batzordeak deituta. Mugimendu Feministak eta Udalak bat egin dute protesta-bilkurarekin.
Aritz Arando gazteak 20 altxaldi egin ditu, aspaldian lehen aldiz. Gainera, 500 urtean aurrenekoz, alkateak berak ere hartu du parte jokoan. Giroa primerakoa izan da aurten ere.
Kuiatxo, feta eta piku entsalada, fuet eta tomate tartarrarekin prestatu dute Joseba Arguiñanok eta Gaizka Lakak gaurko saioan. Lekeitioko Antzar Eguna izan dute biek hizpide.
Markina-Xemeingo txirrindulariak irabazi du azken eguneko erlojupekoa, Mauricio Moreira uruguaitarra hiru segundogatik gaindituta. Luis Angel Mate bosgarren geratu da sailkapen nagusian, eta Mikel Iturria, bederatzigarren.
Duela 115 urte Bilbotik Lekeitiorako bidea hasi zuen San Antolin ontziak. Zoritxarrez, baina ez zen inoiz portura iritsi eta ez zen ontziaz ez bertan zihoazen bost lagunez ezer gehiago jakin. Orain, urpekari talde batek ontziaren istorioa kontatzea erabaki du, eta proiektu berri bat martxan jarri.
Urteak daramatzate Lekeitioko Garraitz irlan auzolanean bertako altxorrak azaleratzen. Indusketa horietan aurkikuntza berezia egin dute: hiru gorpuzki aurkitu dituzte.
Aurkeztu dute zesta-puntako Lekeitioko Master Seriesa. Abuztuaren 19an jokatuko da lehen finalerdia; finala, aldiz, hilaren 26an. Johan Sorozabal, Ludovic Ladutxe eta Gorka Mugartegi 'Atain' dira berritasunak.
Eusko Ikaskuntza -Laboral Kutxa saria irabazi berritan etorri da Kirmen Uribe gurera. Sariari buruz, New Yorken bizitzeari buruz, literaturari buruz eta euskarari buruz aritu gara.
Ehunka lagunek arretaz jarraitu dute dantza. Aurten ere Asier Uskola igo da kutxara, iaz lesioagatik bere lekua lehen aldiz utzi zion emakume bati, Ane Maruriri.