Lan gatazkak

1 / 30 Hurrengoa
Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote

Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote

Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
Palisten ekitaldia Zierbenan, bizi duten egoera salatzeko

Palisten ekitaldia Zierbenan, bizi duten egoera salatzeko

Palista profesionalek greban jarraitzen dute Innpala enpresarekin duten lan-gatazka ez delako konpondu oraindik. Apirilaren 17an ekitaldia egin dute Zierbenan (Bizkaia). Zaleen bbesa jaso dute. Babesa eskaini diete Asier Del Hornok eta Mikel Goñik ere, pala partida bat jokatuta.

Hiru greba egun gehiago deitu dituzte Basauriko Bridgestone lantegian apirilaren 24, 25 eta 26rako

Hiru greba egun gehiago deitu dituzte Basauriko Bridgestone lantegian apirilaren 24, 25 eta 26rako

Apirilaren 24tik maiatzaren 31ra erregistratu dituzte lanuzteak, baina, oraingoz, lehen hiru egunak baino ez dituzte deitu. Beste mota bateko protestak ere aurreikusi dituzte, gatazka ageri-agerian egon dadila.
Hirugarren greba eguna Bridgestonen: sindikatuek plan industrial bideragarri baten falta salatu dute

Hirugarren greba eguna Bridgestonen: sindikatuek plan industrial bideragarri baten falta salatu dute

Langileen batzordea eta zuzendaritza datorren astean bilduko dira negoziazio-mahaian, apirilaren 24an, hain zuzen ere; bitartean, sindikatuek borrokan jarraitzeko deia egin diete langileei. Ekoizpena "geldirik" dagoela adierazi dute.
Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek okerrera egin dutelako

Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako

ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
Sunsundeguiren likidazio-prozesua martxan da, balizko inbertitzaile batek atzera egin baitu

Sunsundeguiren likidazio-prozesua martxan da, balizko inbertitzaile batek atzera egin baitu

Ez da eskaintza gehiagorik izan, eta, gauzak horrela, gaur abiatuko dute likidazio prozesua. 340 bat langile kaleratuko dituzte.
Ehunka lagun kalera atera dira ostiral arratsaldean Atsasun, Sunsundegiko 340 lanpostuen defentsan

Ehunka lagun kalera atera dira ostiral arratsaldean Atsasun, Sunsundegiko 340 lanpostuen defentsan

Denbora agortzear da, datorren astelehenean hasiko baita lantokiko likidazio prozesua. Egoerari irtenbiderik eman ezean, lantegia itxi eta 340 langileak kalean geldituko dira. Langile Batzordeak babesa eskatu die asteon Altsasuko Udalari eta Nafarroako erakundeei.

Arcelorrek 33 langile kaleratuko ditu Legasako fabrikatik, Processing jarduera Agurainera lekualdatuko baitu

Arcelorrek 33 langile kaleratuko ditu Legasako fabrikatik, Processing jarduera Agurainera lekualdatuko baitu

Nafarroako lantegian bi negozio jarduera ditu, baina enplegu-erregulazioko espedienteak ez die margolaritza saileko beharginei eragingo.
Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean

Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean

Basaurikoei Usansoloko beharginak ere batuko zaizkie gaurko lanuztera. Jarraipena "erabatekoa" izan da bi lantegietan. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira.

Pedrosa: ''Sailak baliabide gehiago jarri ditu mahai gainean, sindikatuek soldata igoera lehenetsi dute''

Pedrosa: ''Sailak baliabide gehiago jarri ditu mahai gainean, sindikatuek soldata igoera lehenetsi dute''

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du sindikatuei helarazitako azken proposamenean "neurri zehatzak" planteatu dituela. Hala, "onartezina" deritzo greba deialdi berriari.

Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek beren tresnak isildu dituzte kontzertua abiatu eta 15 minutura

Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek beren tresnak isildu dituzte kontzertua abiatu eta 15 minutura

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du.

BOSeko musikariek lanuztea egingo dute gaurko eta biharko kontzertuetan

BOSeko musikariek lanuztea egingo dute gaurko eta biharko kontzertuetan

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du. Orkestrak kontzertua abiatuko du, baina hamabost minuturen buruan eten egingo du.
Langile publikoak kalera atera dira Iruñean, soldata hobeak eta langile gehiago eskatzeko

Langile publikoak kalera atera dira Iruñean, soldata hobeak eta langile gehiago eskatzeko

Bere eskarien artean daude karrera profesional horizontala, objektiboa eta diskriminaziorik gabea, langileen estatutua eguneratzea, enplegua egonkorra izan dadila eta behin-behinekotasuna murriztea. Gainera, soldata KPIarekin parekatzea ere aldarrikatzen dute.

Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestoneko kaleratzeen aurka

Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestoneko kaleratzeen aurka

Basauriko Bridgestone lantegiko lehen greba eguna 05:00etan hasi da, eta erabateko jarraipena izan du. Beste bi greba-egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.

Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek

Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko

Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko

Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
Langileak enpresaren aurrean defendatuko dituztela esan diote erakundeek Bridgestoneko enpresa batzordeari

Langileak enpresaren aurrean defendatuko dituztela esan diote erakundeek Bridgestoneko enpresa batzordeari

Gainera, datorren astean konpainiaren Europako zuzendaritzarekin egingo duten bileran, "industria plan bat" eskatuko dute erakundeek. Bestalde, sindikatuek gatazkaz duten ikuspegia helarazi ahal izan diete agintariei: "Entzunda sentitu gara".
Urrutia: ''Enpresaren jarrera oso txarra da, ez dut konponbiderik ikusten epe laburrean''

Urrutia: ''Enpresaren jarrera oso txarra da, ez dut konponbiderik ikusten epe laburrean''

Palisten eta Innpala enpresaren arteko lan-gatazkak konpondu gabe jarraitzen du. Iñaki Urrutia palistak EITB Mediarekin hitz egin du bi aldeek apirilaren 3an izan duten batzarrean gertatutakoaz.

Urkijo: ''Uste dugu kontratazioak egiteko eskumena enpresarena dela; palistak, altxatu, eta joan egin dira''

Urkijo: ''Uste dugu kontratazioak egiteko eskumena enpresarena dela; palistak, altxatu, eta joan egin dira''

Palisten eta Innpala enpresaren arteko lan-gatazkak konponbiderik gabe jarraitzen du. Apirilaren 3ko batzarrean gertatutakoari buruz hitz egin du EITB Mediarekin Josu Urkijo enpresaren jabeak. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Palista profesionalek grebari eutsiko diote

Palista profesionalek grebari eutsiko diote

Innpalarekin ez dute akordiorik lortu, eta palisten grebak aurrera jarraituko du.
Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Sindikatuen arabera, hezkuntza publikoko irakasleen greba-egunaren jarraipena % 75ekoa izan da. Hezkuntza Sailari "negoziatzeko eta akordio batera iristeko borondatea" eskatu diote sindikatuek edo, bestela, greba egun gehiago planteatzeko prest agertu dira.

Behin grebak bukatuta, Hezkuntza Sailari negoziazioari berriro heltzeko eskatu diote sindikatuek

Behin grebak bukatuta, Hezkuntza Sailari negoziazioari berriro heltzeko eskatu diote sindikatuek

Lanuzteetan izandako jarraipen zabala nabarmendu dute sindikatuek (% 75), eta "eduki nahikoa" duen proposamena egiteko eskatu diote Jaurlaritzari. "Deirik ez balego, jarraipena emango genioke greben dinamikari", ohartarazi dute. Begoña Pedrosaren hitzetan, "eskua luzatuta" du Hezkuntzak.
Bridgestoneren langile-batzordea: 'Langileen aurkako erasoa dela uste dugu, eta grebak deituko ditugu'

Bridgestoneren langile-batzordea: 'Langileen aurkako erasoa dela uste dugu, eta grebak deituko ditugu'

Bridgestone Hispania Manufacturing gurpil fabrikatzaileak iragarri du 335 kaleratze egingo dituela Basaurin (Bizkaia) duen lantegian, konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez. Guztira, 831 behargin ari dira lantegi horretan, eta, hortaz, langileen % 40ri kalte egingo lioke neurriak.

Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.
Patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da aste honetan Pradales, jarrerak gerturatzeko ahaleginean

Patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da aste honetan Pradales, jarrerak gerturatzeko ahaleginean

Asteartean, Confebaskeko arduradunekin elkartuko da Imanol Pradales, eta asteazken eta ostegunean, ELA, LAB eta CCOO hartuko ditu Lehendakaritzan.
Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskoletako lan-gatazkak ikasleei ez diezaiela eragin eskatu dute gurasoek

Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskoletako lan-gatazkak ikasleei ez diezaiela eragin eskatu dute gurasoek

Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskola erlijiosoetako irakasleek greba mugagabea iragarri dute hilaren 18tik. Ikasle falta dela eta, batu egingo dira irailean, eta irakasleek lanpostuak bermatzea nahi dute. Ikasle asko klaserik gabe daude, eta familiek hezkuntza eskubidea bermatzea eskatu dute.

BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean

Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.

Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du

Belgikako konpainia batek Sunsundeguin inbertitzea baztertu du

Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
Palistek greban jarraituko dute, ez baitute akordiorik lortu Innpalarekin

Palistek greban jarraituko dute, ez baitute akordiorik lortu Innpalarekin

Ez dago akordiorik palisten eta enpresaren artean, eta jokalariek grebari eutsiko diote lan-gatazka konpondu arte. Ondorioz, ez da jokatuko martxoaren 28rako aurreikusta zegoen Urrezko Pala Pro txapelketako 6. jardunaldia.
Ibai Perez: ''Hobe izango zen Garai eta jabe berriak hemendik kentzea, kontu pertsonala da nire aurka''

Ibai Perez: ''Hobe izango zen Garai eta jabe berriak hemendik kentzea, kontu pertsonala da nire aurka''

Ibai Perezi Innpalarekin duen kontratua martxoaren 30ean bukatuko zaio, eta enpresak jakinarazi dio ez duela berrituko. Palista profesionalek greban jarraituko dute, ez baitute akordiorik lortu Innpalarekin. Jokalariak haserre daude enpresaren jabe berriekin.

Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan

Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan

Negoziazioetako hainbat alderdik, tartean langile-batzordeak, epea 30 lanegun luzatzea eskatu dute, inbertitzaile posibleek eskaintzak aurkezteko beta izan dezaten.
Guardian lantegiko beharginek itxaropena galdu dute, eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela

Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela

Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.
Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira

Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira

Negoziazioak etengabeak izan dira arratsaldean Lakuan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko sindikatuekin akordio batera iristeko saiakeran. 23:00etan bi aldeek bilduta jarraitzen zuten.
Palistek elkarretaratzea egin dute Mungian, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko

Palistek elkarretaratzea egin dute Mungian, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko

Innpala enpresako palistek grebara jo dute, lan-baldintzak hobetzeko akordiorik lortu ez dutelako zuzendaritza berriarekin. Horrenbestez, gaur ez da Urrezko Pala Pro Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu. Asteazkenean bilduko dira berriro.

Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko

Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko

200 langile ditu lantegiak eta gehiengo zabalak babestu ditu mobilizazioak, "modu masiboan" bozkatu baitute horien alde, batzar batean. Ponpak eta balbulak fabrikatzen dituen lantegia gelditu egingo da martxoaren 24tik 28ra.
Urkijo (Innpala): ''Zenbaiten jarrera ikusita, zaila izango da palistekin akordioak lortzea''

Urkijo (Innpala): ''Zenbaiten jarrera ikusita, zaila izango da palistekin akordioak lortzea''

Josu Urkijo Innpalaren jabea da Dan Necolekin batera, eta EITB Mediarekin hitz egin du enpresaren eta palisten arteko lan-gatazkari buruz. Batzarra egin dute, baina ez dute akordiorik lortu; beraz, palistek grebara joko dute martxoaren 21ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Palistek grebara joko dute martxoaren 21ean

Palistek grebara joko dute martxoaren 21ean

Ez dute akordiorik lortu Innpala enpresaren kudeatzaile berriekin, eta greba egingo dute ostiral honetan; ondorioz, ez dute jokatuko martxoaren 21erako aurreikusita zegoen Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia.
Ezkirozko lantegiko sarrera blokeatzen ari ziren BSHko langileen protesta desegin du Foruzaingoak

Ezkirozko lantegiko sarrera blokeatzen ari ziren BSHko langileen protesta desegin du Foruzaingoak

BSHk Ezkirotzen duen lantegiko beharginek (multinazionalak lantegi hori itxiko zuela iragarri zuen) lantegirako sarbidea blokeatu dute, egiten ari diren negoziazioetan protagonismo gehiago eskatzeko. Foruzaingoak protesta desegin du eta langileak banan-banan atera ditu.

Urrutia: ''Harrituta gaude, Urquijok eta Necolek Innpala erosi dutela esan digute; negoziatzeko prest gaude''

Urrutia: ''Harrituta gaude, Urquijok eta Necolek Innpala erosi dutela esan digute; negoziatzeko prest gaude''

Iñaki Urrutia palistak EITB Mediarekin hitz egin du, Innpala enpresa Dan Necolek eta Josu Urquijok erosi dutela eta. Palistek ez zuten espero kontuak bide hori hartzea. Harrituta daude eta negoziatzeko borondatea dute, baina martxoaren 21erako greba deialdia ez dute baztertu.

1 / 30 Hurrengoa

orain albiste

kargatzen