Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta. Elkarrizketa osoa, gaztelaniaz, iluntzeko "Teleberri"n.
"Saturraran" operako eszena zuzendaria Lucía Astigarraga da, eta musika zuzendaria Jon Malaxetxebarria. Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta zortzi bakarlarik interpretatuko dute Arriagan, Bilbon, ekainaren 20an eta 22a.
Kirmen Uriberentzat ohorea izan da Bilbo Zaharrak antolatzen duen irakurraldi jarraituan bere eleberri bat irakurtzea; amarentzat, ederra baina zaila izan da bera protagonista duen pasarte bati ahotsa jartzea.
2009an, Espainiako Narratiba Sari Nazionala bereganatu zuen "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarekin. Esker oneko dago arrakastagatik, egun itzultzaile asko daudelako euskaratik zuzenean itzultzeko prest daudenak. Bere hitzetan, "miresmena azaltzen digute gure hizkuntzari eutsi nahi izan diogulako".
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte grabatuko dute Euskal Herri osoan zehar. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, "Elkarrekin esnateko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte luzatuko dute errodajea, Euskal Herri osoan zehar.
Eusko Ikaskuntza -Laboral Kutxa saria irabazi berritan etorri da Kirmen Uribe gurera. Sariari buruz, New Yorken bizitzeari buruz, literaturari buruz eta euskarari buruz aritu gara.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria irabazi du Kirmen Uribek. Une honetan New Yorken bizi da, eta uste du euskarak eraman duela New Yorkera. Hiri horretan kulturarekin dagoen grina azpimarratu du Uribek, beste era batera bizi baitute kultura; arauak eta legeak hautsiz.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du, curriculum nabarmenagatik. "Euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da", epaimahaiaren hitzetan.
"The New York Times"i emandako elkarrizketan esan du Cate Blanchett aktore australiarrak 'Udako gau epela' poemak inspiratu duela bere hurrengo pertsonaia prestatzeko.
New Yorken bizi dela kontuan hartuta, AEBko Unibertsitateak gertutik ezagutzeko aukera du Kirmen Uribe idazleak. Hori dela eta, nolakoak diren kontatu digu, baita berezitasun nabarmenen berri eman ere.
Eman Bakea plataformaren adierazpenak dio 20 urteko kartzela bete zuela Frantzian, eta orain Espainiak “kausa berberengatik zigortu nahi duela inongo froga materialik gabe”. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Andoni Egaña, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez eta Joseba Sarrionandia.
Rosika Schwimmer sufragista hungariarrari buruzko eleberria idaztera joan ziren Kirmen Uribe eta familia New Yorkera.
'Izurdeen aurreko bizitza' da emaitza.
New Yorken idatzi du Kirmen Uribek "Izurdeen aurreko bizitza" nobela berria. Idazleak berak onartu du bere burua oso agerian dagoela idatzitako istorioan. Nobelaren inguruko hausnarketa egin dugu ondarrutarrarekin.
Bilboko Arte Ederren Museoko 'Alfabetoa' erakusketaren azken astea da hau, urriaren 17an amaituko da. Kirmen Uribe idazleak eta Museoak elkarlanean antolatu zuten erakusketa duela hiru urte; museoko lanak alfabeto baten arabera ordenatu zituzten, jolas literario-artistikoa proposatuz ikusleari.
Kirmen Uribe idazlea azken urteotan New Yorken bizi izan da. Bertako bizimoduaz eta bere liburuez aritu da. Liburu berriko altxor txiki batzuk ere aurreratu dizkigu.
Abuztuaren 21ean 60.000 lagunentzako kontzertua antolatu dute New Yorken. Txertoei esker, Estatu Batuetako gizarteak ia gainditutzat du pandemia, eta horixe ospatuko dute "Homecoming week" jaialdian.
Kirmen Uribe euskal idazlea Euskal Herrira itzuli da orain dela hiru urte idazten hasi zen liburua bukatzera. Pandemiagatik ezin izan du lehenago itzuli New Yorketik, eta orain bere jaioterrian bukatu nahi du bere liburua, hau da, Ondarroan.
Joe Biden AEBetako presidenteak armen kontrola gogortzeko eta poliziaren erreforma egiteko babesa eskatu du. Nola baloratzen du Kirmen Uribek presidente berriaren agintaldia?
Kirmen Uriberen "Emakumeak fabrikatik bueltan" poema itzuli du Elisabeth Macklinek ingelesera, eta "New Yorker" aldizkarian argitaratu dute; gainera, poema euskaraz entzungai dago, Uriberen hitzetan. Bestalde, 'Bilbao-New York-Bilbao' liburua berrargitaratu du Elkarrek, aldaketa batzuk eginda, gauzak gehituta eta hitzaurrearekin.
Joe Bidenen garaipenaz Kirmen Uribe idazlea New Yorketik eta Xabier Irujo Euskal Ikerguneko zuzendaria Renotik. Trumpen aroa amaitu dela jakinda, jendeak lasaitua hartu duela diote biek.
Gogor jotzen ari da koronabirusa New Yorken eta Kirmen Uribek guk baino hobe daki hori. Etxe orratzen hirian hartu dituzten neurriak azaldu dizkigu. Haiek derrigorrez jarri behar dute maskara.
Koronabirusaren krisiak New Yorken harrapatu du Kirmen Uribe idazlea. Familiarekin etxean sartuta dago Kirmen eta New Yorkeko kaleak utzik daudela kontatu du “Eztabaidan” saioan.
'17 segundo' da Kirmen Uribe idazlearen azken lana. 17 urtez idatzi dituen lanak biltzen dituen poemarioa da, eta haietako bat irakurri du 'Gure Kasa'ko eszenatokian.
Kirmen txikia zeneko oroitzapenetatik abiatuz, idazlearen lagunekin ere izan da Izaskun. Haiekin dituen momenturik onenen bila joan da Izaskun Ondarruraino.
Literaturako arau tradizionalen aurka joan eta horiek apurtzea gustuko duela onartu du Kirmen Uribek 'Gure Kasa'n. Bere izakera intsumisoa dela adierazi du, eta hori bere literaturan islatzen da.
Ia urtebete eman zuen Kirmen Uribe idazleak espetxeratuta. Bertan bizitako esperientziaz eta denboraldi hark nola eragin zion hausnartu du gaurko 'Gure Kasa'n.