Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan egun osoan. Euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira aurtengoaren ardatzak. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
Lau gune prestatu dituzte, eta adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan. Urte osoan bezala, egun horretan ere, euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira ardatz. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
2024ko jaiaren leloa ("Izpiz izpi") izenburu harturik, Skapaie elektrotxarangak konposatu du abestia, ska erritmo alai eta dantzagarrian, eta musika ez ezik, hitzak ere idatzi dituzte taldeko kideek. Ikasberri ikastolako ikasle ohiak dira gehienak.
Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen 2023ko Kilometroak, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibari eman dio datorren urteko festa antolatzeko lekukoa.
Hezkuntza sailburuak gaur Kilometroak festan hezkuntza komunitatearen garrantzia azpimarratu du, bai eta Hezkuntza Itunaren bidez datozen urteetarako politikak ezartzen aritzea ere, "adostasunak azpimarratuz eta eragileekin egiten ari garen elkarlana azpimarratuz".
Igande honetan, 'Erriola' lelopean ospatuko da Kilometroak Eguna. Lau gune eta hiru azpigunetan banatuta, egun beteko egitaraua prestatu du Orereta Ikastolak, urte osoko lanari amaiera borobila emateko asmoz.
Janus Lester taldeko Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolako komunitateak parte hartu dute "Erriola" kantaren bideokliparen grabaketan. Urriaren 1ean egingo da Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Errenterian.
"Erriola" kanta da Gipuzkoako Ikastolen Kilometroak jaiaren protagonista nagusietako bat aurten. Jon Maiak idatzi ditu abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. 'Biba Zuek!' saioan kanta entzun ahal izan dugu, zuzenean!
"Erriola" izena du Janus Lester taldeak Jon Maia bertsolariarekin batera egindako kantak. 2023ko Kilometroak jaialdia Oreretako Ikastolaren eskutik izango da.
Orereta Ikastolak antolatutako du aurten Gipuzkako Ikastolen Kilometroak jaia. Jon Maiak idatzi ditu "Erriola" kantuaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika.
Kilometroak 23 jaiaren ardura izango duen Oreretako ikastolak, Egunkariaren itxiera oroitzeko, astebeterako ekitaldi sorta bat antolatu du otsailaren 20tik 24ra. Haizea Saez de Egilazek, Kilometroak antolakuntzako kideak, "Hitzokei" saioan aste honetan izango diren bost ekitaldien berri eman digu.
Oreretako Ikastolak antolatu ditu aurtengo Kilometroak eta urte osoan zehar egingo diren zenbait ekintza prestatu dituzte. Kontsultatu hemen aurkeztu dituzten ekintzak eta datak.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Kilometroak, aurten Ibarran ospatu da, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Aurtengo Kilometroak Ibarran ospatzen ari dira eguzkipean, Uzturpe ikastolak antolatuta. Oraingoan, gainera, eredu berri bat jarri dute martxan. Adibidez, edizio honetan ez dago orain arte ezagutu dugun moduko ibilbide itxirik.
Gipuzkoako ikastolen aldeko festa handia ospatzen ari dira gaur Ibarran, eta egunean zehar hainbat erakusketa, tailer edota ikuskizun izango dira bertan. Aurten ez da zirkuitorik egongo, eta lau ardatzen bueltan antolatu dira ekitaldiak: Sormena, Jolasak, Musika eta Gastronomia.
Kilometroak jaiari esker lortzen duten dirua Uzturpe ikastolaren kanpo espazioa bermoldatzeko erabiliko da, besteak beste. EITBren txokoa ikastolan egongo da eta "Go!azen: Karaokea" ikuskizuna izango da bertan.
Ikastola gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan egun osoan zehar. "Go!azen: Karaokea" emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxus 3 klubeko maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
Ikastolako bi ikasleren azalean sartu ziren Andoni Egaña eta Alaia Martin Kilometroak 21 jaiaren aitzakian Ordizian egin zen bertso saioan. Ordiziako Amets Bide dantza taldeko kideak izan zituzten lagun oholtzan.
Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako ikastolek elkarrekin antolatu dute aurtengo Kilometroak. Igandean ospatuko da "Batera, bagara, bat gera" lelopean, eta antolaketaren inguruko xeherasunak batu ditugu bideo honetan.
'Go!azen kontzertua' eta 3 klubeko kide egiteko aukera izango da, eta bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar izan da. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.
Kilometroak jaia ospatuko da igandean "Batera, bagara, bat gera" lelopean, eta Lazkao, Beasain eta Ordiziako ikastolek elkarrekin antolatu dute aurtengo jaia. Antolaketaren inguruko xeherasunak eman dizkigu Nekane Artola Kilometroak kultur-elkarteko presidenteak, eta izena emateko deia egin du.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Hurrengo hitzordua Araba Euskaraz da, eta bertan egongo da EITB.
Honen adibide dira Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Ibilaldia. Ikastolen premiak oso handiak izan ziren garaian sortu ziren eta garrantzi izugarria izan zuten.
Zubimusu Ikastolak antolatuta, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen gaur ospatzekoa zen Gipuzkoako Ikastolen jaiaren inguruan iragarki hau prestatu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak.
"Datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko", adierazi dute.
Urriaren 4an ospatuko da Gipuzkoako ikastolen jai handia: 2020ko Kilometroak. Villabona-Amasan eta Zizurkilen izango da, Zubimusu ikastolaren eskutik. Aurtengoa jaiaren asmoa urte osora zabaltzea da.
HIRU3 gunea Kilometroak jaian izan da. Ene Kantak taldeak ikuskizuna eskaini du bertan eta Gorritxok ere, ez du hitzordua galdu nahi izan eta bertaratu direnekin argazkiak atera ditu.
42 urteren ondoren, eredu parte-hartzaileago batera egingo dute jauzi 2020an Kilometroak jaialdian. Urriko lehen igandeko festa txikiagoa izango da eta urtean ekitaldi gehiago egingo dituzte.
Ekimena urte osoan zehar luzatu nahi duen etapa berri bat ireki da, ikastoletan antolatutako proposamen desberdinekin. Antolatzaileek egunaren balorazio "oso positiboa" egin dute.